XVII. Ostadar Mendi Astea (Zumarraga - Urretxu)
"Izarren Bidea". Santiago Bideak Gipuzkoan barrena
—Txaro Polo—
22, asteazkena
Zelai Aristi Eskolan
20:00etan

Milurte honetako azkeneko Done Jakueren Urtearekin bat eginez, audiobisual honetako egileek (MARPOL), garai batean Gipuzkoan barrena marrazturik zeuden Done Jakueren Bideak, izan zitezkeena edo izan zirena berregiten saiatu izan dira, baseliza eta baserrietan aztarna zaharrak bilatuz, baita kondaira eta tradizio zaharretan ere, bizitzako ezkutuko ezaugarriak harrapatuz, herrietara eta jendearengana hurbilduz.

San Adriango Ertaroko galtzada
San Adriango Ertaroko galtzada

Bidasoa ibaia zeharkatu ondoren. Eta Irungo Santiago auzotik abiatuz, urratsez urrats, erromes zaharrek jarraitutako bidea bisitatuko dugu, Oiartzun eta Astigarragatik igaroz (non Santiago Erromesaren figura herriaren ezkutuan ageri zaigun), Hernani eta Tolosatik (Tenplarioek egin izan zuten kondaira duten Arrameleko gomendioaren aztarna zaharrarekin), Ordizia eta Beasain (eta Igartza zubi eta errotaren ondoko bere gurutzearekin, Frantzia eta Gaztela arteko bidegurutzea seinalatzen zuena), Segura, eta azkenik, Zegama, Aizkorrirako bidea hartuz eta, galtzadatik, Sandrati edo San Adriango tunelera iritsiz, zeini orain dela mila urte baino gehiago erromesek "munduko mendirik altuena" zela esaten zioten.

Txaro Polok bateraturik darabilzkin hiru proiektoreko audiobisual hau erakutsiko digu, indarra eta edertasuna darien 410 diapositiba eskainiz.

*OHARRA: Proiekzio guztiak DOANEKOAK izango dira.

 

Kutxa Gizarte-ekintza
—Kutxaren Gizarte-ekintzari esker eskainitako emanaldia—


Hontza
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1