XVII. Ostadar Mendi Astea (Zumarraga - Urretxu)
SHIPTON SPIRE
—Txerra Eskibel—
23, osteguna
Urretxuko Kultur Etxean
20:00etan

Joan den uztailean, eta bide berriak irekitzeko asmoz gainera, Jokin Larrañaga, Tasio Ortiz eta Joxerra "Txerra" Eskibel, Pakistango Karakorum 7 taldean dagoen Shipton Spire edo Hainablak Brakk (5.900 m) dorre zorrotzerantz abiatu ziren.

Paretan bide berriren bat irekitzeko asmoz, bide berriak bilatzen aritu ziren. Hala ere, paretan logikoa eta ona izango litzatekeen lerrokada bat aurkitu ez zutenez, bilaketa bertan behera utzi eta orain dela 8 urte irekitako bidea errepikatzea erabaki zuten: Chuck Boyd, Mark Bebie, Andy Sellers eta Gregory Collum estatu batuarrek irekitakoa hain zuzen. Baita 1992an ere, urte horretan jorratu zen gain eder honetarako lehendabiziko saiakera. 1995etik, inor ez zen berriz lerro honetara etorria, hala zioskun Txerra Eskibelek, 'lerro on bat, behetik gorako pitzatu fin batez horniturikoa. Arriskutsua ote zenentz begiratzen izan ginen, eta ez zitzaigun hala iruditu'.

Shipton Spire. Klik egin handiago ikusteko
Shipton Spire
—© Txerra Eskibel—
Klik handiago ikusteko...
(42 Kbyte)

Hilabete bereko 10ean, burutu gabeko ibilbide hau ekipatzen hasi ziren: lehendabiziko 300 metrotan aste oso bat erabili izan zuten, eta bost egun gehiago petateak igoz, askotan eguraldi txarrean murgildurik; halaxe zioten gure lagunek 'luze bat t'erdi eskalatzen zenuen eta lasterrean beheranzko bidea egin behar zenuen. Uztailaren 26a aldera, hamaka lurretik 300 metrora atondu eta paretan 'bizitzen' hasi ziren, geroago beste garaierako hiru kanpamendu gehiago muntatuz eskaladarako beste 21 egunetarako: 'blai geratzeko hiru egun eta gainontzekoak onak' izan zituzten.

Estatu Batuarrak iritsitako punturik altuenera ailegatzean (hemendik haiek eskuineko ertz alderantz desbideratu ziren), Jokin, Tasio eta Txerra bertikalean paretaren azkeneraino jarraitu zuten, eta bertatik gailurreriatik egindako zeharkaldi baten bitartez Shipton Spire (Shipton Orratza) puntara iritsi ziren. Hain zuzen ere, hauxe da kardada honek ez egitea erabaki zuen zatia, beren igoerari, paretaren lerroak amaiera zuen tokian ematea erabaki ziotelarik. 1992an egin ez zuten luzapen honen izenak, Txerra eta bere lagunek egindakoak, 'Akelarre' izena jaso izan du.

 

2000/08/11:
—48 ordu metro kubiko batean—
Egunero egiten du elurra Azken bi egunetan ezin izan dugu hamakatik irten ere egin. 48 ordu metro kubiko baten barruan. 16. eguna da. Hilabete bateko bizarra, zikinkeria, zauriak eta nekea daroagu gainean. Metro bat elur dago gure erlaitzean. Ur faltarik behintzat ez dugu izango.

Txerra Eskibelen egunerokotik hartua

Abuztuaren 14an azkeneko zatira iritsi ziren; izotzezko zati luze bat da eta taldeak ez zuen oso garbi ikusi izan. Hori dela eta, bi egun geroago —abuztuaren 16an—, behera jaisteko buelta ematea erabaki izan zuten, bidean zeuden luze guztiak garbituz. Eta hauxe da emaitza, 'Akelarre' 1.150 m luze den bidea da, 1992 urtean amerikarrek irekitako bide zatian A4 mailako luzeak dituena, eta azkenik Jokin, Joserra eta Tasiok irekitako zortzi luzeekin batera (eskaladako 300 metro soka gehiago direnak), 6b/A4 bezala geratu dena.

 

2000-08-12,
17. eguna paretan:
Ardoa, zerbeza, arrautza frijituak eta Natalia Estradarekin egiten dugu amets.

Txerra Eskibelen egunerokotik hartua

Shipton Spire pareta bertikal puska honetan, hegoekialdeko isurialdea markatzen duen espoloi handiaren eskuinean egin izan diren lau bideei gagozkiolarik —beherago hauen xehetasunak ikus ditzakezu—, zein den gaineraino egin izan den lehendabiziko igoaldiaren eztabaida geratzen zaigu. Jasotako datuek zera esaten digute, ez 1992an iparramerikarrek irekitako bidea (Jokin Larrañaga, Tasio Ortiz eta Txerra Eskibelek luzatu egin dutena), eta ezta 'Baltese Falcon' bidea, 1996an egindakoa, ez direla puntaraino iristen. Bestaldetik, 'Ship of fools' bideak bai, mendiaren gain esturako bidea egiten du: dena dela, beste hausnarketak bide bati edo besteri lehentasuna ematea dautza, mendi zorrotz eta preziatu honen bataioaren eztabaida alegia.


 

Desnivel
—Desnivel aldizkariak eskainitako datuak—



—Shipton Spire gainaren xerka—

Argazkian, goian, Shipton Spire (Pakistan, 5.900 m) hego-ekialdeko isurialdean irekitako bost bideen panoramika (ezkerretik eskuinera):

1. "Inshallah" (VII, A1, 1.300 m), Steph Davis, Kennan Harvey eta Seth Shaw, 1998

2. "Baltese Falcon" (VII, 5.11, A4, 1.300 m), Greg Child , Gregory Collum eta Chuck Boyd, 1996

3. Estatu batuetar saiakera (VII, 5.10, A4), Andy Sellers, Chuck Boyd, Mark Bebie eta Gregory Collum, 1992

4. "Akelarre" (6b, A4, 1.150 m), Jokin Larrañaga, Tasio Ortiz eta Joxerra "Txerra" Eskibel, 2000

5. "Ship of Fools" (VII, 5.11, A2, W16, 1.300 m), Mark Synnot eta Jared Ogden, 1997


*OHARRA: Proiekzio guztiak DOANEKOAK izango dira.


Hontza
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1