|
20, astelehena
|
|
Urretxuko Kultur Etxean
|
|
20:00etan
|
Astelehenean Juan Mari "Txibis" Gabilondo mendizale zumarragarrak Ostadar Mendi Astean klasiko bihurtu duen "Euskal Herriko
Mendiak" diapositiba emanaldia eskainiko du Urretxuko Kultur Etxean. Lehendabizi egin dezagun bere biografiaren laburpen bat,
ondoren emanaldia eskainiko dituen irteeren berri emateko.
Juan Mari Gabilondo (erdian) Elgetako jaian
|
Juan Mari Gabilondo Zumarragako OARGUI (Organización Atlética Recreativa de Guipúzcoa) elkarteko mendi
taldean sartzen da 1963. urtean. 1970ean, elkarteko arduradun lanak hartzen ditu mendi taldean. 1971an, OARGUI-Izaspi mendi
taldea sortzen da eta 1971tik 1982ra bitartean zuzendaritzan hartzen du parte. 1982an, Ostadar M. T.-ren sorreran ere parte
hartzen du. Egun, bertako ekintzetan partehartzaile aktibo dugu.
1971n lehendabiziko Ehun Gainetako Lehiaketa amaitzen du, garaiko "Hermandad de Centenarios Montañeros Vasco-Navarros de
la Federación Vasco-Navarra de Montaña" (orduko Euskal Mendizale Federakundea) delako elkartean sartuz. Egun,
2000ko azaroan V. Ehun Gainetako Lehiaketa burutzear dago.
Juan Mari "Txibis" Gabilondo, orain arteko batean izan ezik, Ostadar Mendi Aste guztietako (17) egitarauetan hartu du parte.
Argazkilari iaioa izanik, zenbait sari jaso ditu eta bere helburua Euskal Herriko eta inguruko herrialdeetako gain eta tontor
guztiak ezagutzea da.
Astelehen honetan, eman beharreko diapositibak honakook dira:
Juan Mari Gabilondo (ezkerrean) eta Ostadar M. T.-ko beste kideak hamaiketakoan Pas Bailarako
La Marruya artzain-saroian
|
Araba (Montaña Alavesa): Santa Cruz de Fierro - Txulato - Moraza - Urizaharra
Bizkaiko Bira (Vuelta a Bizkaia): Sukarrieta - Bakio eta Bakio - Plentzia
Gipuzkoa: Agiña - Oleta - Samiño - San Kristobal (Zumarraga) - Travesía Invernal
Nafarroa: Urdazubi - Alkurruntz - Amaiur
Nafarroa (Iruñerria): Desfiladero de Oskia - Gaztelu
Nafarroa (Pirineos): Refugio de Linza - Hiru Errege Mahaia eta Refugio de Belagua - Auñamendi