XVII. Ostadar Mendi Astea (Zumarraga - Urretxu)
HIRU PAUSO, HIRU NORABIDE
—Ramon Olasagasti (Nairobitarra Kultur Taldea)—
21, asteartea
Zumarragako Zelai-Aristi Eskolan
20:00etan

Bigarren pausoa: piraguaz;
Oslo-Helsinki (1.500 Km)

Bigarren helburua Oslotik Helsinkirako bidea piraguaz egitea zen. Hasiera eta amaiera puntuak, bata bestetik 749 kilometrora izan arren, "Hiru Pauso, Hiru Norabide" espedizioko kideek 1500 kilometroko arrauneko ibilbidea egin behar izan zuten Helsinkira iritsi baino lehen. Talde honetako partaideek —hiru gizonezko eta emakume bat—, hotza, eguraldi txarra eta haizea gaindituz, ibaietako 100 kilometroko bidea egin zuten, 1.000 itsasoko uretan (300 Atlantikoan eta beste 700 Baltikoan), 200 kilometro kanaletan zehar eta beste horrenbeste lur haietan dauden aintzira anitzetan: euriaz blai eginda arraunean aritu behar izan zuten, izan ere negua aurreratu zen... hotz-beroa 12 gradu zero azpikoa zenean eta arraun egiteko gogo handiegirik ez zegoenean iritsi ziren Helsinkira. Ura izoztear zegoen eta izotzak ez zien zenbait tokitan arrauna uretan sartzen.

Oslotik irailaren 17an irten ziren eta azaroaren 19an Helsinkira iritsi... beraz, 64 egun, 9 aste, egunero 25 kilometro arraun egin izan zituzten egunak, bataz beste 5-6 orduko lan jardunaldian. Eta egun batean, arraunak lehortzen utzi behar izan zituzten eguraldi txarragatik, eta Estokolmo, edo Marienham edo Turku ezagutzeko aukera izan zuten atsedeneko unetan. Baltiko itsasoa zeharkatzea oso arriskutsua zen... itsasontzi handiek ur horiek zeharkatzen baitituzte eta eurak ikusiak izan ezean, istripuren bat izateko aukera bazuten: horregatik zituzten horiak diren piraguak, baita horiak diren jantziak ere, urrutitik begiztatuak izan ahal izateko:�Platano azaletan arraunean aritu izan bagina bezala zen�, diosku Josuk umore puntu batean.

Itsasoko uretan. Klik egin handiago ikusteko
Itsasoko uretan
—© Hiru Pauso Hiru Norabide—
Klik handiago ikusteko...
(37 Kbyte)

Aurre egin behar izan zuten beste arazoetako bat orientazioarena izan zen. GPS (Global Positioning System) satelite bidezko nabigazioaren bitartez, espedizioko kideok 24.000 irla osatzen duten labirintuaren artean nabigatzeko aukera izan zuten norabide egokia galdu gabe.

Baina dena ez zen nekadura eta sufrikarioa izan. Espedizioko kideek aurora boreala — Naturak inoiz eskaini izan ditzakeen ikuskizunik ederrenetakoa— ikusteko aukera aprobetxatu zuten, 191 kilometrotan zehar Goteborg eta Estokolmo batzen dituen Göta-ko kanala —bere 65 esklusa txiki eta guzti— ezagutu, taiga ere bai —pinuz, izeiz eta urkiz betea, oihan boreala dela zalantzarik gabe—, fokak eta izurdeak lagun arraunean aritu ziren, eta baita bertako baxurazko arrantzaleen berotasuna eta irribarrea sentitu zuten ibilbide osoan zehar.

*OHARRA: Proiekzio guztiak DOANEKOAK izango dira.


Hontza
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1