Lehenengo pauso honetako partaide guztiak (lau gizon eta emakume bi) eskiatzaile iaioak ziren. Urrats honen helburua
Oslotik Nordkapp-erako 2.000 kilometroak eskiz zeharkatzea zen, gibelean 50 kilo inguru
pisatzen zuten lerak garraiatuz. Ahalik eta autonomia gehien izatea nahi zuten, zerupean edo toldo baten azpian
lo egiten, beren leretan aurretik erositako jana eramaten. Izan ere, aurretik bertara, bisitatu behar zituzten
Eskandinaviako herrietako posta-kutxetara jana igorrita zuten, etorkizunean egingo zituzten jana bermatuz, eta bestaldetik
ere, inguru horietan hain garesti diren jangaiak ebitatuz era honetan ere, lehenengo urrats hau merkeagoa izango
baitzen.
|
Batzuetan ez zuten bisitatutako tokietan elurrik aurkitu, edo elur-kentzeko makinak utzitako elur puskan
eskiatzen ziren, ahal izanez gero. Aldval-etik (Norvegiako hegoaldean) hasten zen etapa berezia izan zen: zuten material
guztia garraiatzeko sei eskiz eta hiru ardatz gurpildunez osaturiko orgatxoren antzeko bat roller pulka
izendatu zutena asmatu behar izan zuten inguruetako elur faltagatik. Eta 45 kilometrotan zehar eraman izan zuten elurra
berriz aurkitu arte. Baita amaieraren inguruan dagoen Mageroy islan ere, bertan erabili baitzuten bigarren aldiz
roller pulka erabilgarria. 1998ko maiatzaren 3an, goizeko hiruetan iritsi ziren taldekideak Nordkapp edo Ipar Lurmutur mitikoko
Lurraren esfera irudikatzen duen monumentura, gauerdiko eguzkiaren argi izpiek bidea erakutsi zietelarik.
Inguru honek izen askotxo jaso du, Nordkapp, North Cape, Cape Nord, Nortkapin, Knyskanes, Nurmansky Noss edo Magroya,
besteak beste. 71� 10' 21''. Ez da Europako iparraldean dagoen lur-muturrik ipartarrena,
bada beste bat Knivskjelotdel izenekoa Mageroy islan baina ez dago azkeneko hau Nordkappekin
konparatzerik... Nordkapp, zeharkaldiaren amaiera, udan milaka turista bisitari gauerdiko eguzkiaren
epeltasunaren bila dituena... nolabait, hona iristea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
|
|
Pentsa zer-nolakoa izan behar duen noizbait buruan irudikatutako bidaia horietako bat egin ahal izatea,
norbaitek ametsetako tiketa eskaintzea... Azukrez gozatutako Cola-Caoa. Hiru hilabetetan handitasun eta
mixeria txikien berri izan dut, baina 100 egunetan, 2.000 Km-tan, ametsa ez da batere lausotu. Bizitzen ikasteko
balio izan dit, besteak beste, zeharkaldiak. Eskandinavia aldean denek e-posta duten garaiotan, zirriborro batzuk ere
iritsi dira horra, azierto baino intentzio handiagoz. Salgari izateko ez ginen jaio. Aukera hutsa gozamena
izan da niretzat.
Hiru Pauso Hiru Norabide - Ramon Olasagasti ©
Letxukale Liburuak (Editorial), 1999
|
Lehendabiziko pauso honetan leku eta ekintza bitxi eta interesgarri oso ugari ezagutu ahal izan zuten:
Jukkasjarvi-ko izotzezko hotela, atsedena hartzeko aukera eta parada gisa hartu ziztuzten Eskandinaviako saunak,
Jämtland herria (historian zehar, politikoki eta sozialki horrenbeste sofritu izan zuen herria),
eta (gaizki deituriko laponiar) Sami herriaren Bazko Festak. Vasaloppet,
munduko iraupen-eski lasterketa luzeenaren 90 kilometro, 15.000 partaide, 1522. urtean Danimarka agindupean zegoen
Suediaren independentziaren aldeko jazarpen garrantzitsua gogorapena duenaren testigu ere izan ziren. Eta
baita bidean lagundu zieten jende lagun paketa ezagutu ere, elur-motoz bidea ireki eta erraztuz, beren
aterbeak edo lo egiteko tokiren bat eskainiz, edo bakarrik ez dela gutxilaguntza eta irribarrea eskainiz.
Eskiz egindako 2.000 kilometro guztira, 81 egun eskiz eginak, 98-II-2an hasiak eta 98-V-3an amaituak, eguneko
26 bat kilometro bataz beste betez, 5-10 gradu bitarteko tenperaturak izanik egun batean, Norvegia eta
Suedia arteko mugan 23 gradu zero azpitik ere izan zutelarik.