|
1999ko apirilaren 18 hartan, Oslotik Kirkeneserako bizikleta-zeharkaldia erraz samarra irudika zitekeen, agian,
sei lagunek (lau gizon eta emakume bi) osatutako taldea hiriburutik atera zirenean. Bizikleta zeharkaldiak
hilabete osoko bidea emango zien. 3.550 kilometro izan ziren guztira, marra zuzenean 1.408 kilometro diren arren. Eguneko 96 kilometroko
bataz bestekoa eginik, eguraldi ona izan zuten oro har ibilaldian zehar, pedalei eragiteko aukera eman ziena
hain zuzen. Hala ere, ez ziren samurrak izan beren lehendabiziko egunak, zeren eta hotza eta eguraldi
txarra gainean izanda, elurra eta 5 gradu zero azpiko tenperatura ezagutu zuten... izan ere, ez genuke
ahaztu behar gure lagunak bisitatzen ari ziren latitude horietan udak oso laburrak direla, eta neguak
ordea, guk gustuko izango genituzkeen baino askoz luzeagoak. Ez anekek, zakutoek bizikleta kontuan
hartu barik 25 kiloko pisua zutenak, eta ezta 35 kilo beterik pisatzen zituen erremolke gisa erabili zuten
orgatxoak, izandako 6 zulaketek ezta Ane Mirallesek argiztatu gabeko tunel batean izandako istripuak
gure lagunek Kinkernesera, amaierara irits zitezen ekidin zuten: Errusia ondoko Norvegiako herrixkara iritsiak ziren
eta hirugarren pausoa amaitua zegoen.
|
|
Iritsi gara Kirkenesera, eta orain, duela 13 hilabete bezala, Nordkapperako bidean gara berriro. Ezin saihestu eskiz
eta bizikletaz egindako zeharkaldien konparaketa, tartean gertatutako guztiaren balantzea... "Hiru pauso"
asmoaren berri izan nuen unetik sentitu nintzen "engantxatuta". Bi aldiz pentsatu gabe lana utzi eta
ia bi urte pasa ditut ametsetan. Alde batetik pozik nago bizi ahal izan dudan guztiarengatik; bestetik, pena
eta hutsunea sentitu dut, bukatzen ari delako. Hau komeria! Bazkaldu aurretik jandako pintxoak bezala da: gosea
kendu nahi eta apetitoa egin!
Hiru Pauso Hiru Norabide - Ane Miralles ©
Letxukale Liburuak (Editorial), 1999
|
|
Zeharkaldian Oslon hasi zutenean, pedalei eragiteko aukera ematen zituzten 14 orduko eguna bazuten, eta baita
beste erditzalezko bi. Kinkernesen, maiatzaren 24an, gauerdiko eguzkiak gozatzeko aukera zuten, zeren eta
argitasunak izugarri azkar handitzen da egunotan latitude hauetan: eguzkia ez da ia horizontean ezkutatzen,
inoiz lurraren atzealdera pasatzea nahi ez izango balu bezala.. udan gaude, eta eguzkiak ahalik eta
ordu gehien aprobetxatu nahi ditu eguna argitzeko.
Paisaia izugarri eta harrigarriak ikusteko aukera izan zuten, Lysefjord-ko fjordoa bezala
600 metroko paretak dituena, Videseter-eko 1.000 m gainean igotzen den mendatea gainditu zuten,
Norvegiako Ertaroko egurrez egindako eliz (XII-XIII. mendekoak) bitxiak ikusi zituzten, eta baita Finlandiako
milaka aintzira ere... iparraldeko herri horietan bizikletaren aldeko azpiegituraz ere erabili zuten: errepide
askok bidegorria zuten eta baita, askotan ere, motorrik gabe ibilgailuentzako pista berezia ere. Eta jendearen
berotasunari ezin zioten muzinik egin...
Ez da Josu latitude hauetara zetorren lehendabiziko aldia; lehendik aipatu dugu: Josu abenturotan aski ibilia da eta
hemendik pasatu zen orain dela 10 urte, 1989ko neguan hain zuzen, Tolosaldeko Mikel, Franzis, Txitxi,
Mikel eta Dina Bilbaorekin batera etorri baitzen Nordkapperako bidean baita bizikleta-zeharkaldian ere...
oraindik gogoratzen dut Dinak, urtebete edo bi geroago, Zumarragako Legazpi Eskoletako areto nagusian
eskaini zigun diapositiba emanaldi ederra, bidai honen ñabardura eta detaile osoz kontatu ziguna lagun gutxi
batzuen artean osatutako taldean...
Gera bitez lerro hauek hemen bere oroimenean jarriak, izan zenarengatik eta baita patuak
1997an I�igo Ross lagunarekin Karibe urtetan zegoenean, ekaitz itxuran agertu zitzaionean
izaten utzi ez izan zionagatik ere...
Jonmikel Intsausti