XVI. Ostadar Mendi Astea (Zumarraga - Urretxu)
EUSKAL HERRIKO MENDIAK
—Juan Mari "Txibis" Gabilondo—
25, osteguna
Urretxuko Kultur Etxean
20:00etan

Ostegunean Juan Mari "Txibis" Gabilondo mendizale zumarragarrak Ostadar Mendi Astean klasiko bihurtu duen "Euskal Herriko Mendiak" diapositiba emanaldia eskainiko du Urretxuko Kultur Etxean. Lehendabizi egin dezagun bere biografiaren laburpen bat, ondoren emanaldia eskainiko dituen irteeren berri emateko.

Juan Mari Gabilondo (erdian) Elgetako jaian
Juan Mari Gabilondo
(erdian) Elgetako jaian

Juan Mari Gabilondo Zumarragako OARGUI (Organización Atlética Recreativa de Guipúzcoa) elkarteko mendi taldean sartzen da 1963. urtean. 1970ean, elkarteko arduradun lanak hartzen ditu mendi taldean. 1971an, OARGUI-Izaspi mendi taldea sortzen da eta 1971tik 1982ra bitartean zuzendaritzan hartzen du parte. 1982an, Ostadar M. T.-ren sorreran ere parte hartzen du. Egun, bertako ekintzetan partehartzaile aktibo dugu.

1971n lehendabiziko Ehun Gainetako Lehiaketa amaitzen du, garaiko "Hermandad de Centenarios Montañeros Vasco-Navarros de la Federación Vasco-Navarra de Montaña" (orduko Euskal Mendizale Federakundea) delako elkartean sartuz. Egun, —1999ko azaroan— V. Ehun Gainetako Lehiaketa burutzear dago.

Juan Mari "Txibis" Gabilondo, orain arteko batean izan ezik, Ostadar Mendi Aste guztietako (16) egitarauetan hartu du parte. Argazkilari iaioa izanik, zenbait sari jaso ditu eta bere helburua Euskal Herriko eta inguruko herrialdeetako gain eta tontor guztiak ezagutzea da.

Asteazken honetan, honako ibilaldien diapositibak ikusteko aukera izango dugu:

  • Gipuzkoa: Berastegi - Tolosa (IPULIÑO - UZTURRE)

  • Iparralde: Mendiondo - URTSUMENDI - Kanbo

  • Txibis (ezkerrean) La Marruya artzain-saroian
    Juan Mari Gabilondo (ezkerrean)
    eta Ostadar M. T.-ko beste kideak
    hamaiketakoan Pas Bailarako
    La Marruya artzain-saroian
  • Bizkaiko Kosta: Lekeito - Elantxobe - Urdaibai (OGOÑO)

  • Trebiño (Araba): Laño-ko nekropolis eremitikoa (Trebiño) - Markinez (BELABIA)

  • Nafarroa: Izko Mendia (ANTXURDA)

  • Gipuzkoa: Altzania Mendian eskiz egindako neguko zeharkaldia (Otzaurte - TXURRUKOPUNTA)

  • Gipuzkoa: Angiozar eta Elgeta (INTXORTA gainetarako igoera)

  • Nafarroa: SARBIL Mendia (Ostadar M. T.-ren 1998 azkeneko irteera)

  • Nafarroa: ORHI

*OHARRA: Proiekzio guztiak DOANEKOAK izango dira.


Hontza
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85



GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1