XVI. Ostadar Mendi Astea (Zumarraga - Urretxu)
ISLANDIA OINEZ
—Angel Cuerdo Galarraga—
26, ostirala
Zumarragako Zelai-Aristi Eskolan
20:00etan

Ostiralean, Angel Cuerdo tolosarrak Islandia hurbilduko digu. 25 urteko gazte abenturazale hau egun ezaguna egin bada, ez da ostiral honetan erakutsiko digun diapositibetan gauzatutako bidaiarengatik, hots, Islandian zehar alde batetik bestera oinez ibilitakoagatik; ez, aurtengo udan Europako bigarren ibairik luzeena Danubioa, piraguaz jaisteagatik.

Iaz espainiar estatuko bederatzi lagunek osatutako talde erabat batean parte hartu zuelarik —hiru lagun galiziar, hiru gaztelar eta beste hiru euskal herritar, azkenekoen artean Angel Cuerdoz gain Anton Lakuesta eta Javier Egaña ere bazeuden— Angel Cuerdok Islandia iparretik hegora zeharkatu baitzuen.

 

15 urte nituelarik, bidaiatzen hasi nintzen. Tunisia, Kuba, Errumania, Rusian zehar bizikletaz bidaiak eginak ditut...

Angel CUERDO

Bidaia hasieran, Islandiako fjordorik sakonena kokatzen den Akureiri herritik hegoalderantz abiatuko ziren 9 lagunak izotzaren bila. Eta geroago Eija ibaiaren arroa jarraituz, Islandia irla osoaren erdigunean dagoen mesetara, sumendietako mesetara hain zuzen iritsi. Hemendik aurrera bakardadea lagun, ez da inor aurkitzen 400 kilometroko luzerako bidaian. Eta horregatik, horrelako bidaia burutzeko, beharrezkoa baita norberak ia bere jaki guztiak gainean eramatea.

Borgarfjordur-en inguruan
Borgarfjordur-en inguruan
—© Landscape from Iceland

Diapositiben artean "Infernuko Ahoa" bera ere ikusteko aukera izango dugu. Hala ezagutzen zen Erdi Aroan bertako Hekla sumendia. Herri-kronikek diotenez, 1300. urtean sumendiak eztanda egin zuen eta 1766. urtean zerura eraman zituen inguruko biztanle pila. Azkeneko iratzarraldia 1947. urtean gertatu zen. Ibilaldiaren azkeneko etapetan hegoaldeko itsasorantz hurbilduko dira.

Sumendiak, hormaguneak, geyserrak, ur beroko aintzirak edo termak... eta bertako biztanleen ohiturak, bizimodua ezagutzeko aukera izango dugu Angelen diapositibak ikusiz.

Eta kontu hauek eta gehiago ere bai azalduko dizkigu Angelek ostiralean. Hitz-jario oparoa duen gazteak ondo asko azalduko dizkigu sortzen diren zalantza eta galderatxo guztiak. Horretan ezbairik ez izan!

*OHARRA: Proiekzio guztiak DOANEKOAK izango dira.

 

Kutxa Gizarte-ekintza
—Kutxaren Gizarte-ekintzari esker eskainitako emanaldia—


Hontza
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1