XVI. Ostadar Mendi Astea (Zumarraga - Urretxu)
ANTXON ETA GAIZKA, BIDE BERRI BAT...
—Andoni Areizaga—
22, astelehena
Zumarragako Zelai-Aristi Eskolan
20:00etan

"Lehenik eta behin, lekua; Pazifikoari begira, gutxi bisitatua, erabat urrundua eta giro berezi batean murgildua. Ondoren, paretara hurbiltzeko genuen lau edo bost orduko bidea; material eta sokaz josiak etengabeko "gora eta behera batean". Eta azkenik, eguraldi onaren zain zegoen jendearen jardunak baieztatzen ziguna; han beti eguraldi txarra egiten duela, alegia."

—Horrela hasten da Andoni Areizagak, Paineko Dorre Zentralean bide berria ireki ondoren Pyrenaica aldizkarian idatziriko testua. Eta berak erakutsiko digu Ostadar Mendi Aste honetan, bide berri honen irekitze lana eta borroka nola gauzatzen den...

Andoni eta Martin gailurraren bila
Andoni eta Martin
gailurraren bila
—© Andoni Areizaga,
Pyrenaica aldizkaritik
hartutako argazkia—
 

Bide hau aurreko hilabetetan sei lagunek bizitako ilusioaren gauzatzea izan da, inondik inora pentsatzen ez bagenuen ere, 15 egunetan irekia. Painera iritsi ginenean oso zaila izango zela iruditzen zitzaigun.

Andoni AREIZAGA

Partaideak, lagunak, kideak honakook izan ziren: Andoni Areizaga, Josetxo Rodriguez, Gerardo Telletxea, Martin Zabaleta: Antxon Alonso eta Gaizka Razkin, geroago gehituko zaizkie. Azkeneko biak elur-jauzi baten ondorioz zenduak bidea irekitzeko lanetan zeudenean. Bidearen izena euren omenezkoa da.

Taldekideak urtarrilaren 31n irten ziren Bilbotik aitzinera, Madril, Santiago, Punta Arenas eta Puerto Natales eskalak eta geldialdiak eginez. Aurreko egunak lehendabiziko bederatzi luzeak instalatzen aritu eta indarrak errekuperatu ondoren, otsailaren 16an erritmo biziagoa hartuz —eguraldia lagun delako noski!— 400 metroko aurrerapena egin zuten. R-12an (12. bileran) geratu ziren. 17a atsedenerako aprobetxatu zuten, eguraldia ere eskasa baitzen. Egun honetan iritsi ziren Antxon eta Gaizka Japoniarren oinarrizko kanpamendura.

Antxon eta Gaizka bidearen argazkia. Klik egin handiago ikusteko...

Antxon eta Gaizka
bidearen argazkia
(86 Kbyte)
—Andoni Areizaga,
Pyrenaica aldizkaritik
hartutako argazkia —



Hurrengo egunean goizeko 3:00etan jaiki eta taldekideak paretan gora irteten dira. Andoni, Josetxo, Martin eta Andoni soka finkoak profitatuz paretan gora doazen bitartean, Antxon eta Gaizkak pareta eskalatzeari ekiten diote. Lehendabizikoak 13:30etan iristen dira tontorrera. 16:00etan rappelatzen hasten dira. Oraingo lana, pareta garbitzeko izango da, bertan soka luze asko instalaturik baitaukate bertan. 18:30etan lagunak Antxon eta Gaizka R-9an aurkitzen dituzte. Oso azkar igo dira. Lau lagunak jaisteari berrekiten diote eta egunsentiaren inguruan iristen dira oinarrizko kanpamendura.

Hurrengo egunean (19) 11:00etan jaiki eta zorionen artean berri txarra jasotzen dituzte. Mendiak berea hartu zuen nonbait!

*OHARRA: Proiekzio guztiak DOANEKOAK izango dira.

 

Kutxa Gizarte-ekintza
—Kutxaren Gizarte-ekintzari esker eskainitako emanaldia—


Hontza
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1