WEB EGILEA
Dena hasi zen John Renbourn-ek jotzen duen "South Wind" kantarekin, "open tuning" deritzaten afinazio horiek zeukaten doinu enbolbenteak liluratuta utzi ninduen eta nire gitarran probatzen hasi nintzen. Londresera materialaren bila egin nuen bidaia batean (orduan ia ez zegoen Internet), Stefan Grossman-en disko eta liburu asko topatu nuen , kantak entzun eta asko gustatu zitzaizkidan. Fingerpicking zen, baina hori oso zaila zen niretzat eta utzi egin nuen, "open tuning" afinazio horiekin jarraituz. Dena den, Grosman-en kantak entzuten nituen bakoitzean, hori ikasi behar nuela esaten nion neure buruari. Horrela urte batzuk igaro ziren.
Nigandik hurbil fingerpicking jotzen zuen inor aurkitzen ez nuenez, Internetera jo eta Artur Nadal ezagutu nuen, luze hitz egin genuen picking-az eta azkenean, asteburu batean bere hirian, Tarragonan, elkartu ginen gitarra eta guzti. Bera jotzen hasi zenean, berehala konturatu nintzen primerako gitarra jolea zela eta berarengandik jaso nuen fingerpicking benetako lehen ikasgaia. Orain ikasten jarraitzen dut, eta rag errazen bat jotzen ausartu ere egiten naiz.
Azkenik, web honen helburua gitarra estilo hau ezagutaraztea da eta interesaturik dagoen edonorekin kontaktuan jartzea aldi berean. Anima zaitezte! Elkarrekin askoz hobeto ikasiko dugu eta.
Josu Gutierrez