FINGERPICKING

Castellano English

LEHENENGOA

ARTISTAK

TEKNIKA

TABLATURAK

BIBLIOGRAFIA

EGILEA

ARGAZKIAK

E-MAIL

Fingerpicking folk gitarraren estilo bat da, jatorri herrikoia duena. Laguntza eta bakarlari teknika konplexua da aldi berean. Folk, blues eta ragtime musika jotzeko oso estilo aproposa da.

Zer edo zer baieztatzekotan, fingerpicking-en jatorria beltza dela esango genuke; izan ere, Delta-ko blues-ean , Mississippin, aurki dezakegu teknika honen adierazpen antzinakoena. Blues-a kantu bakartia da eta gitarra egoki datorkion musika tresna. Hori dela eta, honako gertakari bitxi hau hobeto uler daiteke; banjoa afrikar jatorrikoa izanik, musikari beltzek banjoa jotzeari utzi izatea eta beren musikarako gitarra hartu izatea, hain zuzen.

Fingerpicking ipar amerikar gitarra teknika bat da. Figerpicking hitzak “atzamarrez jotzea” adierazten du. Hala ere, bere definizio zehatza ematea oso zaila suertatzen da. Hortaz, bere ezaugarri batzuk aipatuko ditugu nolabaiteko definizioa osatu ahal izateko:

  • Gitarra estilo honetan baxua, erpurua edo hatz lodia, kanta osoan zehar independente eta konstantea izan ohi da.
  • Melodia normalean hatz erakusleaz eta hatz luzeaz jotzen da.
  • Pianoa joko bagenu bezala da; erpuruak esku ezkerra ordezkatzen du, eta hatz erakusleak eta hatz luzeak eskuina.
Hosted by www.Geocities.ws

1