BIBLIOGRAFIA
Artur Nadal i Albiol, Tarragonakoa, 20 urterekin hasi zen fingerpicking jotzen, Rev. Gary Davis-en disko bat lehenengo aldiz entzun eta gero. Berehala ekin zion gitarra estilo hau ikertzeari eta ikasteari. Bere lanaren ondorioz, 1985ean MANUAL DE GUITARRA AMERICANA liburua argitaratu zuen eta hainbat kanta maisuki jotzen trebatu zen, Kataluniako musika zuzeneko lokaletan Adolf Castillano-rekin batera, bera ere euskal jatorriko kataluniar gitarra jole aparta , emanaldi asko egin zituelarik.
Gaur egun Internet-eko picking klub batzuetan parte hartzen aurki dezakegu: -http://groups.yahoo.com/group/thumpickin
-http://groups.yahoo.com/group/picking
-http://clubs.yahoo.com/clubs/chetatkinsfans
Hona hemen Artur-ek egokitutako kanta batzuk:
Always Look on the Bright Side
Fingerpicking Estatuan hain gutxi jotzen den estiloa denez, picking munduari dagokion guztia ezagutu, ikasi, praktikatu edota komunikatu nahi duenak zailtasun handiak aurkitzen ditu. Artur-ek oso ondo daki hau guztia; hala ere, ez du isolamendu horretan amore eman eta egungo fingerpicker askorekin kontaktuan egoteaz gain, Estatu Batuetakoak eta Frantziakoak barne, gure atseginerako gitarra jotzen jarraitzen du, eta gure zalantzak argitzeko bere webgunera edo bere klubera jo dezakegu:
-http://www.geocities.com/arturnadal/
-http://es.clubs.yahoo.com/clubs/fingerpicking