LEHENENGOA
ARTISTAK
TEKNIKA
TABLATURAK
BIBLIOGRAFIA
EGILEA
ARGAZKIAK
E-MAIL
|
Fingerpicking folk gitarraren
estilo bat da, jatorri herrikoia duena. Laguntza eta
bakarlari teknika konplexua da aldi berean. Folk, blues
eta ragtime musika jotzeko oso estilo aproposa da. Zer edo zer
baieztatzekotan, fingerpicking-en jatorria beltza dela
esango genuke; izan ere, Delta-ko blues-ean ,
Mississippin, aurki dezakegu teknika honen
adierazpen antzinakoena. Blues-a kantu bakartia da
eta gitarra egoki datorkion musika tresna. Hori dela eta,
honako gertakari bitxi hau hobeto uler daiteke; banjoa
afrikar jatorrikoa izanik, musikari beltzek banjoa
jotzeari utzi izatea eta beren musikarako gitarra hartu
izatea, hain zuzen.
Fingerpicking ipar
amerikar gitarra teknika bat da. Figerpicking hitzak
“atzamarrez jotzea” adierazten du. Hala ere,
bere definizio zehatza ematea oso zaila suertatzen da.
Hortaz, bere ezaugarri batzuk aipatuko ditugu nolabaiteko
definizioa osatu ahal izateko:
- Gitarra estilo honetan baxua,
erpurua edo hatz lodia, kanta osoan zehar
independente eta konstantea izan ohi da.
- Melodia normalean hatz erakusleaz
eta hatz luzeaz jotzen da.
- Pianoa joko bagenu bezala da;
erpuruak esku ezkerra ordezkatzen du, eta hatz
erakusleak eta hatz luzeak eskuina.
|