Elurroldeen aurrean jakin beharreko informazio eta
 aholkuak


 
 Elurrolde-arrisku eskala

Ameriketan eta Europan erabiltzen diren kolore eskala nahiko berdinak dira: soilik koloreak aldatzen dira batetik bestera. Desberdintasunak testuan idatziak daude.


Arriskuaren neurria Elur-geruzaren egonkortasuna Elur-jausia gertatzeko probabilitatea Pistatik kanpoko eskia praktikatzeko oharrak eta aholkuak
1 Eskasa
(EU/US: Berdea)
Isurialde gehienetan, elur-geruza egonkorra dago. Egoera ezohiko bada ere, baldintza oso egokiak dituzten hegietan elur-jausiak gerta daitezke (1) eta bereziki, gainkarga handien eraginagatik hain zuzen.

Era naturalean, soilik kolada edo olde txikiak gertatzeko arriskua dago.
Txangoak eta eskiz eginiko jaitsierak ia murrizpenik gabe praktika daitezke, nahikoa seguruak dira-eta.
2 Erdi mailakoa
(EU/US: Horia)
Elurroldeak gertatzeko nahikoa egoki diren malda (2) batzuetan, elur-geruza nahikoa egonkorra dago.

Gainontzekoetan, elur-geruza oso egonkorra dago.
Gainkarga handien eraginez, eta buletinean deskribatutako malda batzuetan elur-jausiak gerta daitezke.

Ez da berez, naturaltasunez sortutako elurrolde handirik espero. Ez du ematen berez sortutako elurroldeak sortuko direnik. Gizakiak gunetik pasatutakoak eragindakoak baino.
Ibilaldiak aurretik planifikatu behar dira.

Ibilbideak aukeratzerakoan, zentzuz eta zuhurki ibiltzea gomendatzen da: adierazten diren isurialde orientazioa zein garaiera ahal bada, saihestu behar dira.
3 Nabarmena
(EU: Okre/US: Laranja)
Ezaugarri egokiak dituzten malda askoetan, (2) elur-geruza, bakarrik neurriz egonkorturik edo eta egoera ahulean egonkorturik dago. Gainkarga txikien eraginez, eta buletinean deskribatutako malda askoetan elur-jausiak gerta daitezke.

Batzuetan, berez gertaturiko neurri ertaineko edo neurri handiko elurroldeak gerta daitezke. Malden ezegonkortasuna nahikoa handia da. Elurroldeak berez gerta daitezke, eta gizakiak bere eraginez sortutakoak dirudienez gertatuko dira.
Esaten diren isurialde orientazioak eta garaierak ekidin behar dira.

Mendian izandako esperientzia beharrezkoa da: elur-jausiak aurreikusten jakin behar da. Oso kontuz ibili behar da.
4 Handia
(EU: Laranja/US: Gorria)
Elurroldeak gertatzen ohi diren malda gehienetan, (2) elur-geruza nahikoa egoera ahulean egonkorturik dago. Gainkarga arinak ere izanez gero, ezaugarri egokiak dituzten malda gehienetan elur-jausiak gerta daitezke.

Zenbait egoeratan, anitzak dira neurri ertain eta batzuetan handiko, berez gertaturiko elurroldeak.
Txangoak pendiza ez oso handia duten maldetan egingo ditugu.

Aldapen behealdeak, elurroldeen arriskuaren esparruaren barruan izan litezke.
5
Oso handia

(EU: Gorria/US: Beltza)
Ezegonkortasun orokorra elur-geruzan. Berez sortutako elur-jausiak —handiak eta anitzak— gertatzea espero da, baita pendiza ez oso egokiak dituzten maldetan ere.

Elur-jausiak, bai berez sortutakoak, baita gizakiak sortutakoak ere, gertatuko dira, ziur gertatuko dira.
Elurroldeen menpean dauden inguruetatik kanpo egingo ditugu gure txango guztiak.

(1) Elurroldeentzako egoki diren maldak inklinazioan, lurrazalaren egituraketan, gailurreriatik hurbiltasunean... zenbait ezaugarri dituzten maldak dira.

(2) Malda hauen ezaugarriak, buletinean jasoak ohi izaten dira: garaiera, esposizioa, topografia...

(3)

  • Gainkarga handia: adibidez, taldea osatzen duten eskiatzaileak...
  • Gainkarga arina: adibidez, bakarkako mendizale edo eskiatzailea.
  • Elur-jausien pizte espresioa, gainkarga batek sortutakoei buruzko da, hau da, eskiatzaile batek edo eskiatzaile-talde batek eragindakoa.
  • Berez sortutako elur-jausia espresioa, naturaltasunez sortutakoei buruzkoa da.

"Escala europea de peligro de aludes y guía para su interpretación" delakotik eratorritako eta sortutako testua, 1993, INM—.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1