Elurroldeen aurrean jakin beharreko informazio eta
 aholkuak


 
 Elurrolde bat sortzeko faktore eta arrazoiak
 Lurrazala: Nolako eragina du lurrazalak
 elurroldeen sorkuntzan?

Elurroldeak ez dira ausaz gertatzen. Eta hiru dira bereziki, elurrolde bat gertatzearren elkar eragiten duten aldagaiak:

Bisitatzen ari garen lurrazala ezagutzea, elurroldeak gertatuko ote diren edo ez ezagutzeko prozesuan hartu beharreko lehendabiziko urratsa da. Hegi baten pendiza, itxura (zein den bere orientazioa), bere forma edo dituen ezaugarri naturalak dira besteak beste, hegi batek elurroldea sortu dezakeen edo ez egiaztatzeko kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuak..

  1. Nolako eragina du hegi baten pendizak bertan elurroldea sortu dadin? Elurroldeen sorkuntzan parte hartzen duten faktore guztietatik, pendiza da faktorerik garrantzitsuena. Elur-jausia sortu dadin, hegiaren pendizak gutxieneko maila izan behar du. Oro har, elur-jausiak 25 graduko pendiza edo handiagoa duten maldetan sortzen dira. Dena dela, elurrolde gehienak 30 eta 45 gradu bitarteko maldetan sortzen dira. Hala ere, kasu, kontuz ibil zaitez, zeren eta ezaugarri egokiak bete izanez gero, oldeak edozein pendizeko maldetan gerta daitezke.

  2. Heze-heze eginda badago —urez ondo lubrifikatuta badago—, elurra oldea eginez 10 eta 25 gradu bitarteko maldetan eror daiteke. Elur lehorrak edo granularrak, ordea, 22 gradutako aldapetan oldeak sortzeko joera du.

    50 eta 60 gradu baino handiagoko aldapek, ez dute elurra eusten eta erortzen zaien elurra (metatu gabe) etengabe maldan behera jaitsarazten dute. 25 graduko aldapak ordea, ez dira oldeak sortzeko behar bezainbeste maldatsuak eta hori dela eta, oro har, ez dute jausirik sortzen. Eskia eta snowboarding bezalako kirolak 30 eta 40 gradu arteko maldetan praktikatzen dira eta, hor dago koska. Neguko kirolak elur-jausiak maiz gertatzen diren maldetan gertatzen dira.

    Eta ez da beti beharrezko malda aldapatsu batean neguko kirol bat praktikatzen izatea, elurrolde batean eror gaitezen. Honako hau oso kontzeptu garrantzitsua da. Elurra elkarrekin lotuta dago. Posible da aldaparik gabeko inguru batean igarotzea eta zuregandik metro batzuk gorago, oldea sortaraztea. Elur geruza osoa elkarrekin lotuta dagoela gogoan hartu ezazu. Txangoa egiten ari zaren heinean, zure gainean duzuna jakitea komenigarri baitzaizu.

    Zenbat eta hobeto zehaztu nolako pendiza duen malda batek (klinometroa pendiza neurtzeko gailu merke eta arina da, eta bizkar zorro orotan egon beharko luke), zenbat eta hobekien ezagutu lurrazalak sor dezakeen arriskua, hainbat eta txangoa egiteko arriskurik gabeko aukera gehiago izango duzun. Beharrezko da, noski ekintzaren praktika ezagutzea, eta era berean, maldan gora pendizaren aldaketak gerta daitezkeela kontuan hartu beharko duzu.

  3. Zein eragina du lurrazalaren orografiak elurrolde baten sorkuntzan? Bai zintzurrak eta baita sakon handiak, elurroldeak izaten dituzten guneak dira. Elurra gune hauetan metatzen ohi da, eta horren ondorioz elur-jausiak sortzeko arriskua handiagotzen dute. Hegi jakinen batean oldea gertatu berri izanak ez du segurtatzen epe laburrean beste olde berririk gertatuko ez denik. Hegiren batean olderen baten arrastoak ikusten badituzu, adi izan! izan ere, sarritan jausiak fase desberdinetan sortzen dira. Aurretik erori den jausi batek, ukitzen dituen elur-geruzak egonkortasun makalean utzi ditzake, eta honen ondorioz, hauek beste olde berriren bat sortu dezakete eragin txikiena izan ostean. Kontuz ibili! Zintzurrak eta sakonak ez direlako toki seguruak: gorago sortzen diren jausien elurra metatzeko joera dute-eta.

  4. Hegia zeharkatzean kontu handiz ibil zaitez. Era berean, baita goragotik elurra jaso dezaketen zintzurrak eta sakonak bisitatzerakoan ere. Izan ere, egoera behar bezainbeste ona ez denean, ahalik eta azkarren zeharkatu itzazu; eta ez ezazu jausiak jaso ditzakeen toki batean kanpin-dendatik jar. Jakin ezazu, baita goian sortutako olde txiki batek, beherago arriskua dakarren olde handia izan daitekeena sor dezakeela. Begiak ondo irekita eraman itzazu eta oldeak jaisten ohi diren korridoreak ezagutzen ikas ezazu.

  5. Eta landaretzak? Elurrez estalitako hegiak, seguruagoak dira landaretza trinkoaz babesturik badaude. Dena dela, ez ezazu uste izan erabat seguruak direnik: zenbait harkaitz edo zuhaitzek hegiko elur-geruzaren oreka makalago izaten eragin dezakete. Geruzaren hausketa-lerro batek zuhaitz edo arroka batean hasiera izan dezakete. Era berean, arroka edo zuhaitzak eutsita metatzen diren hondakinak erabat kaltegarriak izan daitezke elurrarekin batera oldean erortzen direnean.

  6. Jausi asko hegian amaitzen den baso-lerrotik gora hasten dira. Nahiz eta landaretza trinkoak elur-geruza egonkortzen duen, ez ezazu ahaztu lerro honetatik gora sortutako jausiak basoarekin bat egiteko arriskua izan dezaketela, basoraino irits daitezkeela. Hegiren batean zuhaitz lerrokadaren bat faltan ikusten duzunean, baliteke bertan sarritan jausiak gertatzen direlako izatea.

    Udaberrian, izotz-urtze garaian, arrokaz edo belarrez hornituriko mazeletan sortzen ohi dira elur-jausiak. Landaretza baxua bada, baliteke lehendabiziko elurteen ondorioz hauxe erabat estalirik gertatu izana: horren ondorioz landaretzak ez du orduan gaineko geruzetan inolako babes- eta euspen- efekturik.

  7. Eta hegiaren orientazioak? Jausiak edozein orientaziotan gerta badaitezke ere, jausi gehienak sortalde, ipar eta sartalde orientazioetan sortzen dira. Eguzkiak neguan zeruan marrazten duen angelu baxua dela-eta, hegi hauetan sortzen den elurra hotza eta trinkoa da. Egunaren parterik handienean laiotzean dauden elur-tarteek jausiak izateko joera handia izaten dute.

  8. Gogora ezazu, orientazio jakin batzuetan dauden hegiek haizearen eragin handiagoa dutela, hau da, sortaldean, ipar-sortaldean eta hego-sortaldean dauden hegiak hain zuzen. Egiterik baduzu, zure txangoa arriskutsuak ez diren hegietatik egin ezazu.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1