|
Enataldea
lagun talde bat osatzen dugu. Guztioi
internetek eskaintzen dituen baliabideak
oso interesgarriak iruditzen zaizkigu
honelako ekimenak bultzatzeko. Horregatik
web hau egitea erabaki genuen. Euskaldunak
garenez, euskal herritar bezela
identifikatzeko aukera izan nahi dugu.
Baina ez hori bakarrik. ENA bezalako
ekimenak bultzatzeko konpromezua hartu
dugu, herri ekimen pluralak gustatzen
zaizkigulako eta abertzale bezala, guri
dagozkigun eskubideak eskuratu nahi
ditugulako, inoren eskubideak zapaldu gabe,
baina gureak errealitate bihurtuz.
Honetan laguntzeko bi lan
eremu jorratzea proposatzen dugu:
1.
Euskal Nortasun Agiria ( ENA) ahalik
eta jende gehienari zabaltzea. Honetarako
beharrezkoa da eskaera orria ahalik eta
jende gehienari helaraztea.
2.
Euskal Nortasun Agiria ( ENA) erabiltzea.
ENAren inguruan desobedientzia ekintzak
bultzatu, adibidez; instituzioetan ENA
erabiltzen saiatu, DNI -ak gobernu
zibilera itzuli ala Espainiar eta
Frantziar nortasun agiriei uko egin….
Azken finean, gizartean Euskal Nortasun
Agiriaren aldeko eskaera dagoela
ikustarazi.
Gure
Helburuekin eta proposamenekin ados
bazaudete, lagundu Webgune hau
zabaltzen. Zuen proposamen guztiak
ongietorriak izango dira. Eskerrik
Asko !

[email protected]
|