|
ENA
ala EHNA?
Enataldearen
iritzia
|
Euskaldunok
orain, gure nortasuna adierazteko bi agiri
desberdin izango ditugula dirudi. Alde batetik ENA
elkarteak banatzen duen Euskal Nortasun Agiria eta
bestetik, Batasunako hautetsiek kudeatutako
Udalbiltzak banatuko duen EHNA. Egoera honen
aurrean lehenengo burutapena nahasmenarena izan
daiteke, gero harridura etorri daiteke eta azkenik,
eta hau da arriskutsuena, gogaipena.
Euskaldun askok, jada, ENA dugu, 25000
inguru. Agiri honen kualitate nagusiak nere ustez
honako hauek lirateke; herri ekimen batek sortua
izan dela, eta edozein alderdi edo erakundeen
gerizaziotik kanpo mantentzea lortu duela. Honek,
ENA gizartearen oso eremu zabalean onartua izatea ahalbidetu du,
eta gaur egungo Euskal Herri polarizatu honetan,
hau lortzea danok dakigu zein zaila den.
Bestalde, herritar askok, ENAk
ofizialtasunik ez duenez, maila sinbolikoan
geratzeko arrisku handia zuela ikusi zuten eta
horregatik, gure babesa eman genion Bai Euskal
Herriari deituriko ekimenari. Udalbiltza bateratu
batek nortasun agiri bat kaleratzeko ideia oso
erakargarria bait zen euskaldun sentitzen garen
guztiontzat.
Gaur egungo egoera ordea, oso bestelakoa
da. Alde batetik PNV-EA ren borondate ezak,
ezinezkoa bihurtu
du ametsa. Alderdi hauek borroka armatuaren
aitzakia jartzen dute horrelako proiektuetatik
alde egiteko, baina alderdi hauek ondorengo
galdera argitu beharko lukete. Eremu abertzaletik
datorren biolentziarik gabeko eszenatoki batean
proiektu hau aurrera ateratzeko konpromezua
hartuko lukete ?…
Galdera
hau eta beste asko argitu gabe geratu dira, eta
ondorioz gaur egun beste egoera honekin egiten
dugu topo. Bai Euskal Herriari ekimenak jasotako
sinadurak Batasuna-ko hautetsiek kudeatzen duten
Udalbiltzaren esku daude. Udalbiltza honek beste
agiri bat kaleratzeko asmoa du EHNA, Batasuna-k
gehiengoa duen udaletxetatik abiatuz. Laister bi
agiriak izango ditugu kalean.
Beharrezkoa al da gaur egungo egoeran
bigarren agiri hau kaleratzea ? Ez al litzateke
hobe abertzaleen arteko akordio batetara eta beste
textuinguru bati itxoitea ?
Bestalde, Udalbiltzak ENA elkarteari ENA-k
kaleratzeari utz ziezaiola eskatu zion. ENA
elkarteak Durangon ospatutako batzar berezian
aurrera jarraitzea erabaki zuen. ENATALDETIK gure
oniritzia erabaki honi eta ekimen hau aurrera
jarraitu dezan gure laguntza eta babesa izago
dutela azpimarratu.
|