http://www.geocities.com /enataldea 

     ENATALDEAREN WEB GUNEA  
    ENA BETI  LEHENA !

 ATALAK

 Enataldea
 ENA elkartea
 Nolakoa da  ENA ?

ESKAERA

 Eskaera orria jetsi
Udalherri laguntzaileak
 Elkarte laguntzaileak

BERRIAK

 Egunkarietako berriak
 Iritzi artikuluak
 ENA elkarteak bere lanari eutsiko dio.

BESTELAKOAK

 Mezuak bidali
 ENAren pegatina
 Loturak
 © ENATALDEA

(c)


ENA elkarteak bere lanari eutsiko dio.

Durangoko batzarrean hartutako erabakia  

Udalbiltzaren proposamena: ENA elkarteak Euskal Nortasun Agiria tramitatzeari uztea. Udalbiltzak ENA elkarteak egindako lana aitortu eta ENA dunei idatziz azaltzea egoera berria.

ENA elkarteak erabakitzeko 3 aukera:

  1. ENArekin jarraitu
  2. Udalbiltzari lekukoa pasa
  3. Udalbiltzari bai baldintzatua.

Batzarrean hartutako erabakia 1. aukera izan zen ondoko arrazoiengandik:

ENAk jarraitzea

            ENA elkarteak , Udalbiltzak ( kurtsaleko azken batzarrean osatutakoa) ENA elkarteari egindako proposamenaren inguruan, erabaki hauek hartu ditu:

1.       Udalbiltzak ENA elkarteak egindako lana publikoki baloratzea eta agiria nolabait aintzat hartzea eskertzen da.

2.       Udalbiltzak beste nortasun agiria egitea erabaki du, aldez aurretik gurekin inolako kontsentzuzko proiekturik adostu barik, inolako informazio truke edo elkarlan ildorik zehaztu barik. Haien proiektua ez da ENA proiektuaren osagarri edo garapen gisa egin, oraina arte egon den ENA herri ekimena erabat ordezkatzeko proiektu gisa baizik.

3.       Udalbiltzak ENA herri erakundeak baino askoz ordezkaritza politiko handiagoa dauka eta beraz, zalantzarik gabe, zilegi du honelako ekimena abiatzea.

4.       Hala ere, ez dugu uste, une honetan, egokia denik beste proiektu desberdina abian jartzea, besteak beste honako arrazoiengatik:

 

·         Aniztasun politikoa. Mota askotako alderdi eta herritarrek egin dute ENA agiria (EA,EAJ, Batasuna, Ezker batua...) eta, zentzu horretan, agiri honek aniztasun politikoaren adierazlea bada, ez dauka inongo alderdiren etiketarik. Udalbiltzaren agiria, ordea, ez dakigu alderdi askoren babesa izango duen. Momentuz, bakarrik Batasunaren agiria dela dirudi. Batasunak gehiengoa duen udaletan hasi bait da tramitatzen, publikoki alderdi honek bakarrik bultzatzen duelako, e.a.

·         Udalbiltzaren egoera. Zoritzarrez, Euskal Herri mailan dugun nazio erakunde bakarraren egoera ez da ona. Batetik, alderdi bat zuzendaritzatik kanporatua izan zen eta kanporatutako alderdiak, beste alderdi batzuen laguntzaz, bigarren Udalbiltza sortu du. Beraz, bi Udalbiltza ditugu gaur egun. Egoera tamalgarri honek gure herriaren historian haibat aldiz gertatutako zatiketak berriro gertatzen direla erakusten digu. Egoera honetan, Udalbiltzetako batek nortasun agiri bat egitea. bestearen ezetza ekarriko du, ez du parte hartuko proiektu horretan. Eta honek, aurreko puntuan adierazitako aniztasun politikoaren arazoa areagotuko du.

·         Herritartasuna ez da naziotasuna. Udalbiltzak Naziotasunaren Aitormenaren agiria ez da egokia herritartasuna eta naziotasuna lotzen dituelako. Izatez, Euskal Herrian bizi diren guztiei dagokie herritartasuna (salbuespen bat egin daitekeelarik) eta ondorioz, ohiko baldintzak betetzen dituztenei (hemen jaioa izatea, urte batzuetatik hona hemen bizitzea...), eman behar zaie agiria, besterik gabe. Udalbiltzaren Nortasun agirian, ordea jaso ahal izateko, naziotasun adierazpena egin behar da eta , honek, gaur egun, jende asko atzera eraman dezake. Ez dakigu gai hau noraino aztertu duen Udalbiltzak baina, gure uste apalean, naziotasun agiri hori sinatu beharrak, herritarren % handi baten errefusa ekar dezakeelakoan gaude.

·         Herritarren artean nahasmena eta gogaimena sahiestea. Honelako proiektuak kontu handiz kudeatu behar dira. Behin gizartean zerbait egoenez gero, ezer aldatu, bikoiztu edo ordezkatu beharrean, askoz hobeagoa da hasitakoa hobetu edo garatzea. Herritar asko eta asko, ENAz gain, Naziotasun Aitormena agiria ikusita, nahastuta eta harrituta daude. Ez dute ulertzen zergatik egon behar diren bi agiri.

·         Herri ekimen bat deuseztu nahi dutelako. Herritik sorturiko proiektuak gutxitan ikusten dira begi onez boteretik. Baina zoritxarrez, herri mugimenduen lidergoa dutenak ere ez dira gai izan, kasu honetan, haien kontroletik kanpo zegoen proiektu hau errespetatzeko. ENA erakundea, hasiera-hasieratik ideologia guztietako pertsonez osatu zen, eta izan dugun lehentasuna herritarrei agiri bat ematea izan da. Horretarako, gainerako gai guztiak bigarren edo hirugarren lekuan utzi dira (norberaren adskripzio politikoa, abertzaletasun mota, e.a.) Horrek indarra kendu digu (inork ez digu diru laguntza ekonomiko, mediatiko edo sozialik eskaini) baina, aldi berean, askatasun osoa eman digu proiektu herritarra bultzatzeko, herritar guztiei irekita.

5.       Udalbiltzak ez dio inolako garrantzirik eman bere nortasun agiria ateratzeak ekar dezakeen kalteari:

·         ENAk aurrera egitea erabakitzean, Batasunak berea izango du eta gainerakoek ENArekin jarraituko lukete. Agian batzuk biak izango dituzte. A ze egoera.

·         ENAk ekimena bertan behera utziko balu ere, egoera ez litzateke hobeagoa izango. Izan ere, Batasunarekin identifikatzen ez diren abertzaleak eta herritar askok ez lukete gogorik izango aitormena onartu eta agiria egiteko, ez lukete askripzio politiko zehatzik gabeko Euskal nortasun Agiria izateko aukerarik.

6. Aurreko puntuan aipatutako gai guztiak kontutan hartuz, uste dugu Udalbiltzak ez lukeela bigarren proiektu bat bultzatu behar udalbiltza bakarra egon arte, edota, aipatu diren gaiak ondo finkatu arte ( aniztasun politikoa, naziotasuna ez eskatzea, eta ENA proiektuaren jarraipen gisa planteatzea)

ENA BETI LEHENA !

 

 

 

Hosted by www.Geocities.ws

1