[HASIERAKOA]__[PROPOSAMENAK]__[ZURE_PROPOSAMENA_BIDALI]__[LOTURAK-LINKAK]
[BESTE-HERRIALDEETAN]__[WEB-HONEN-HISTORIA]__[PRENTSA]
[PROPOSAMEN-EGOKIENAK]__[BOTATU]


@ ikurrari nola deitu behar zaio euskaraz?

2000-ko urtarrilaren 15 etik aurrera.

Azken berrikusketa 2.000-ko Abenduaren 20-an.

BOTAKETA MARTXAN DAGO. Irakurri [PROPOSAMEN EGOKIENAK] eta ondoren [BOTATU] sakatu botatzeko, eta ez ahaztu [WEB HONEN HISTORIA] irakurtzea azken aldaketak non egin diren ikusteko.

Kaixo lagun, konturatu bazara euskaraz ez da inolako hitzik sortu @ ikurra adierazteko, eta honek orain dela egun batzu kezka sortu zuen nigan. Euskaldunok arazo honen aurrean hartu dugun irtenbide gaztelaniazko ARROBA hitza erabiltzea izan da, baina ba al dakizu zergaitik erabiltzen den ARROBA hitza gaztelaniaz @ ikurra adierazteko?

Garai batetan ARROBA pisu unitate erabili bat zen, 11.5 KG ingurukoa, berau adierazteko @ ikurra erabiltzen zen, horregaitik egun @ ikurraz aritzeko erabiltzen dute ARROBA hitza. Kontuan hartu behar da arazo hau ez dela bakarrik herrialde honetan ematen, munduko herrialde guztiek arazo bera izan dute, @ ikurrak ez baitu sekula izenik eduki. Beste adibide bat frantzian aurki dezakegu bertan ikur honi ESCARGOT (ez nago ziur horrela idazten den) deitzen diote, hitz honek barraskiloa(karakola) esan nahi du, antza denez Frantsesek ikur honi animali horren antza hartzen baitiote.

Baina hau da nire kezka nagusia:

ZILEGI AL DA EUSKALDUNOK "ARROBA" HITZA ERABILTZEA, EDO ETA GURE HITZ PROPIO BAT ERABILI BEHARKO GENUKE?

Guzti hau argitzeko zuen iritzia jaso nahi dut, beraz idatzi lasai asko [email protected]-ra. Gainera hemendik zuen proposamenak jaso nahi dira, hurrengo hilabeteetan proposamenak bilduko ditut hemen, horrela bakoitzak @ ikurrari zein izen jarri nahi dion esan beharko dit, proposamen ugari bildu ondoren botaketa bat jarriko da martxan, horrela ikur honi gure izen euskalduna jarri ahal izango diogu.


This page hosted by Get your own Free Homepage

Hosted by www.Geocities.ws

1