[HASIERAKOA]__[PROPOSAMENAK]__[ZURE_PROPOSAMENA_BIDALI]__[LOTURAK-LINKAK]
[BESTE-HERRIALDEETAN]__[WEB-HONEN-HISTORIA]__[PRENTSA]
[PROPOSAMEN-EGOKIENAK]__[BOTATU]


PROPOSAMEN EGOKIENAK

Atal berri hau sortzea beharrezkoa iruditu zait, bertan jendeen iritziak azaltzen ditut honek zuen botuan eragina izango duelakoan. Azken aldian jasotako proposamenak nahiko xelebreak bait dira eta ez nuke nahi @-ren izena "KIRIBIL" edo antzeko zerbait izatea. Mesedez botatu baina lehenago ongi irakurri atal hau, hala ere aukera zuen eskuetan dago eta nahi duzuena botatzea da egokiena ;-)

Huek dira proposamen egokienak, zuek adierazitakoaren arabera:

AT
ARROA,ARRUA (gaztelaniazko arrobatik)
SAREA (ingelerazko AT-etik)

AT -ren aldeko iritziak:
 
(Proposamena)   at
(izena)   Josu Lavin
--------------------------------------------------------------------------- 
Paideiak, Educationearen Europear Academiak, @ symbol�a AT irakur 
dadila proposatzen du, berez, horrexen laburdura delakotz, nola & symbol�a 
ET conjunctione latin�aren laburdura den.

 
(Proposamena)   at
(izena)  Xerka Ataria
--------------------------------------------------------------------------- 
Xerka Atari euskaldunak @ ikurrari "AT" deitzea bultzatzen du bere
sorreratik, beraz, gure ustez -unibertsitatean ere horrela 
esaten baita- izen hori beharko luke izan.

 
(Proposamena)   at
(izena)  Mar�a Jos� Garabieta
--------------------------------------------------------------------------- 

Kaixo,
Kasualidade hutsez bilatu naiz orri honen aurrean.  Ni kexkatu egin 
nuen gai bat izanik berau, hemen bialtzen dut nire iritzia.
Hasiera baten ni guztiz kontrakoa nintzen gaztelerazko "arroba" hitz 
hori erabiltzeko, "at" hobetsiz, bai ingelesez horrela esaten zaiolako eta 
guk geuk geurea dugun hitza izateagatik ere. Hala ere denbora aurrera 
doalarik eta hitza erabat hedatua egonik, gero eta etsipen handiagoa sentitzen 
det zeren eta ikusi dudanez frantsesez ere "arrobe" esaten diotelako eta 
gure inguruko  bi  kultura nagusi hauen aurrean uste dut burua makurtu 
beharko dugula.
Hitz batez estaeko, nire aldetik, "at" izango litzateke  hobesten dudan
hitza, baina esperantza oso gutxi dut hau aurrera atera ahal izango 
denik.
Agur bero bat


ARROA ARRUA -ren aldeko iritziak:
 
(Proposamena)  arroa
(izena)  Peru Saiz Elizondo
--------------------------------------------------------------------------- 
"Arroa" hitza, erabat euskalduna izateaz gain (garbizalekeriak, mende
haseran, ulergarriak zaizkigu  ez, ordea, informazioaren garaian), eta
erabilpen zabalekoa, euskal tradizioan guztiz errotutakoa dugu. Egia da
orain arte beste adiera batzurekin erabili izan dugula, bainan hitzek
bere bizitza propioa izaten dute, eta haien esanahi eremua aldatzen da
denboraren poderioz.
Zera gehituko nuke: hizkuntza hiztunok egiten dugula zeharo sinestuta
egon arren, honelakoetan filologoek zeresanik badutela pentsatzen dut,
eta bide horretatik "arrua" eta antzekoak ez dirudite aukera egokienak.
Saiatu al da inor Euskaltzaindia, HABE, EHU eta Deustuko
Unibertsitateetako Euskal Filologia Fakultateekin, edo nik al dakit
norekin, honi buruzko eztabaida emankor bat sorrarazten?
Gainontzean, zorionak!!!

 
(Proposamena)  arroba
(izena)  Ion Aranburu.
---------------------------------------------------------------------------
Nere iritziz "Arroba" hitza zuzenena da.
Euskera jatorrian ere, oso erabilia da hitz hori, pisua adierazteko.
Adibidez harrijasotze munduan arrobak zein kiloak erabiltzen dira.
Erderaz hitz bera erabilia izatea, ez dut pentsatzen oker bat bezala
hartu behar dugunik,  abaintaila bezala baizik.

 
(Proposamena)  arroba
(izena)  Lemuria.
---------------------------------------------------------------------------
ARROA omen da euskal hitza. Hauxe izan daiteke aukera bat. Beste bat
 pisu bera edo antzekoa duen hitz baliokidea. Hamaika kilo ingurukoa 
izanda arroa, HAMAIKA hitza izan daiteke. Laister arte. 

SAREA -ren aldeko iritziak:
 
(Proposamena)   Sarea
(izena)  Iosu Arriola
--------------------------------------------------------------------------- 
Ingelesez AT esaten dute pertsona hori zer saretan dagoen adierazteko.
Euskeraz -(e)n erabiltzen dugu non galderari erantzuteko, beraz nire 
helbidea (iosu eusko.net-en) edo (iosu eusko.net sarean) izango litzake.
Espa�olez (iosu en eusko.net) ingelesez (iosu at eusko.net).
Gorantziak!

eta beti bezala honoko ohar hau: Atal honi dagokionez zerbait gehitu nahi baduzu bidali postaz [email protected]-ra. Zuen iritzien zai nago!


This page hosted by Get your own Free Homepage

Hosted by www.Geocities.ws

1