[HASIERAKOA]__[PROPOSAMENAK]__[ZURE_PROPOSAMENA_BIDALI]__[LOTURAK-LINKAK]
[BESTE-HERRIALDEETAN]__[WEB-HONEN-HISTORIA]__[PRENTSA]
[PROPOSAMEN-EGOKIENAK]__[BOTATU]


WEB honen historia.
2000 ko urtarrilatik irailera

2000-3-26
==================================================

Hilabete pasa da WEB hau azken aldiz berritu nuenetik,
nire hasierako asmoa astero edo gehienez 15 egunero berritzea
zen, baina hilabeteko tarte honetan berri handirik ez dudanez 
jaso hilabete luzatu da.

30 egun hauetan 3 proposamen jaso ditut:

iosu eusko.net-EN   Iosu   [email protected] 
AT           Mar�a Jos�    [email protected]
AT           Mikel         [email protected]


Maria Jos� eta Mikelek AT hitza berproposatzen dute, ikus
dezagun zer dioten:

Mar�a Jos�:

      " Kaixo,
	Kasualitate hutsez bilatu naiz orri honen aurrean.
	Ni kexkatu egin nuen gai bat izanik berau,  hemen
	bialtzen dut nire iritzia.Hasiera baten ni guztiz
	kontrakoa nintzen gaztelerazko "arroba" hitz hori
	erabiltzeko, "at" hobetsiz, bai ingelesez horrela
	esaten zaiolako eta guk geuk geurea dugun hitza
	izateagatik ere. Hala ere denbora aurrera doalarik
	eta hitza erabat hedatua egonik, gero eta etsipen
	handiagoa sentitzen det zeren eta ikusi dudanez
	frantsesez ere "arrobe" esaten diotelako eta 
	gure inguruko  bi  kultura nagusi hauen aurrean
	uste dut burua makurtu beharko dugula. "

Burua ezin dugula makurtu uste dut nik, eta nahiz eta gauzak
zail ikusi beti eduki behar dela itxaropen pixka bat. Gure
asmoa zuzena da eta horrek asko laguntzen gaituela pentsatzen dut.
Hala ere gauzak gaizki daudela ezin uka, baina horrek 
berak ere gu indartzen gaituela ere egia da, beraz
animo eta aurrera!. (Guztiak du bere alde positiboa)

Mikel:

      " Kaixo, 
	Zera esateko idazten dizut: arroba at esatea 
	proposatu zuela batenbatek. Hitz hau erabili
	beharko genuke eta ez arroba. Segi interneteko
	horri euskaldun honekin aurrera. "

Eskerrak Mikeli eskainitako animoengaitik, bentetan eskertzen
ditudala horrelako gauzak, mezu laburra baina indartsua.

Azkenik Iosu-ren  proposamena dugu, honek AT-en
itzulpena den -EN erabiltzea proposatzen du. Beraz
hilabete guzti honetako proposamenak AT-ren inguruan
datoz. Ikus dezagun zer dioen Iosuk:

      " Ingelesez AT esaten dute pertsona hori zer
	saretan dagoen adierazteko.Euskeraz -(e)n
	erabiltzen dugu non galderari erantzuteko,
	beraz nire helbidea (iosu eusko.net-en) edo
	(iosu eusko.net sarean) izango litzake. Espainolez
	(iosu en eusko.net) ingelesez (iosu at eusko.net).
	Gorantziak! "

Guzti hau da hilabete honetan jasotakoa, eskerrak beti
bezala parte hartu duzuen guztioi.

* Gogoratu WEB honek zure laguntza behar duela, horretarako
  hau egin dezakezue:

  - Bisitari gehiago behar dira, beraz www.geocities.com/ezdarroba
    zuen WEB orriari gehitu, edo eta zuen email-eko 
    sinadurari gehitu.
  - Proposamen eta ideiak berriak behar dira, beraz animatu eta
    zurea bidali.
  - Beste herrialdetan @-ren egoera nolakoa den badakizue
    edo eta ikur honi nola deitzen zaion badakizue, informazio
    hori hona bidali.
  - Bestalde zuek ere hemen egon beharko lukeen LOTURA edo LINK 
link bat proposatu nahi baduzue nirekin harremanetan jarri.
  - Azken botaketa egiteko laguntza, nik teknikoki ez baitakit 
    nola egin, CGI komandoak HTML-a eta internet kontrolatzen
    norbaiten aholkua behar dut.

Besterik gabe Eskerrak guztioi.



2000-2-21
==================================================

Dagoeneko proposamen kopurua ikaragarria da eta WEB-aren
bisitari kopurua handituz doa ere, ESKERRAK GUZTIOI!

Egun honetan proposamen berriak sartzen dira:

Lor(e)a     I�igo          [email protected] 
Txiribita   Joseba Be�at   [email protected] 
Triku       I�aki  
Odolki      Xabier                 ? 
Arroba      Ion            [email protected] 
marraskiloa Enrike G.      [email protected] 

I�igok lorea deitzen dio, baina ez dit adierazi zergaitik,
esplikaziorenbat ematen badit hemen jarriko dut ados. Josebak
ere txiribita deitu dio baina ez dit azaldu zergaitik.Berdin berdin
Enrikeren Marraskiloarentzako, eta I�akiren trikuarentzako.

Xabier-ek aldiz nolabaiteko kutsu gastronomikoa eman nahirik 
odolki deitzen dio @-ri, nahiko gauza bitxia. Nik honi 
Beasaingo Odolkia gehituko nioke, herri honetako odolkiak
labela baitauka. (herriko propaganda pixka bat egitearren;-) 

Ikusgarriena Ion Eibartarren proposamena da
hauek dira bere hitzak ARROBA hitzaren alde:

 "Nere iritziz "Arroba" hitza zuzenena da.
  Euskara jatorrian ere, oso erabilia da hitz hori, pisua adierazteko.
  Adibidez harrijasotze munduan arrobak zein kiloak erabiltzen dira.
  Erdararaz hitz bera erabilia izatea, ez dut pentsatzen oker bat bezala
  hartu behar dugunik,  abantaila bezala baizik."

Ni honekin ez nago guztiz ados, baina WEB honetan iritzi
guztiak dute bere lekua, aupa Ion! 

Bestalde zerbait esan beharra daukat, kezka izugarria sortu
baitzait, EZ AL DAGO EMAZKUMEKORIK EUSKAL INTERNAUTON ARTEAN?
Oraingoz 18 proposatzaileen artetik 1 bakarra da neska,
Aupa neskak animatu eta zuen proposamenak bidali. 

Azkenik, Link berri bat sartu dudala esan beharra daukat
Aurki bilatzailearen linka hain zuzen ere:

http://www.eibar.org/aurki

Euskara hutsezko lehengo bilatzailea!

2000-2-9
==================================================

	Aste honetan beste bost proposamen sartzen dira:

Errola        David     [email protected] 
Lotura        G.        [email protected] 
Amboliporrua
Artajorra     Juan Luis  [email protected] ?
Korapilo      David     david_sanz@hotmail

	David-ek honoko hau dio bere proposamenari buruz:

    "Errola deitu nahi izan diot, "arroa" hitza oso barneratua
     dagoelako eguneroko hizkuntzan eta azkenean, herria da 
     izena jartzen diona.Baina, noski, "arroa" hitzak, badu
     nolabaiteko erdaldun kutsua eta nik, garbitu besterik
     ez dut egin."

	G. Alustizak Lotura deitzen dio, baina ez dit esan
zergatik hartu duen erabaki hori.

	Juan Luis-ek aldiz bi proposamen bidaltzen dizkigu:
Amboliporrua eta Artajorra, nahiko xelebreak ez? Aizu Juan Luis
zure Email Helbidea jartzea ahaztu zaizu, bidali iezaidazu, Ados!

	Azkenik David-ek Korapillo deitzen dio, eta gainera
Kataluinan Ensaimada deitzen diotela komentatzen dit.  

Eskerrak guztioi zuen partehartzeagaitik!

Bestalde WEB honek propaganda gehiago behar duela pentsatu dut,
horretarako animatzen denari honko testu zati hau bere
Email sinaduran sartzea eskertuko nioke: 
(courrier new bezalako letra erabili behar da ondo ikusteko)
                    ___________
         \\\\_     / ei lagun! \
          O-O'\   | ikusi hau!  |
         | <   )   \ @@@@@@@@@ /
         |\__/ |    ),--------'
          \___/     '                
_____.ooO___!!__Ooo,___________  
|                              |  
|    @  EZ DA ARROBA  @        | 
|                              | 
| www.geocities.com/ezdaarroba | 
|______________________________|
         | | | |
        #### ####

Edo beste hau:
                                        \\\\\
      :,,,                             (o o  )
      )oo(                             | <   | 
     (.--,)                             \_=_/  Ooo
__ooO__\/__Ooo______________________ooO___!!___||_               
|  _   __           _     _   _   _   _       _   |
| |_   _/       _| |_|   |_| |_| |_| | | |_  |_|  |
| |_  /__      |_| | |   | | | \ | \ |_| |_| | |  |
|         www.geocities.com/ezdaarroba            |
|_________________________________________________|

Edo hau txikiagoa dela:
  ______
 /      \
|  /'\   | <=----Hau, ez 
|  \_/\_/       da arroba
 \_______________________
 www.geocities.com/ezdaarroba
  


2000-2-7
==================================================

       Web hau berriro ere berritu egiten da honoko
proposamen hauek sartzen direlarik:

axerko, axeria, azeribuztana Inaki        [email protected] 
AT                           Asier        [email protected] 
Autsa                        Guisasola    [email protected] 

Lehen bi proposamenak aspaldian jaso nituen, I�akik
Alemaniarrak bezala azeri buztana deitzen dio eta
Asier-ek aldiz Ingelesak bezala AT erabiltzea
proposatzen du.

Originalena berriz Guisasolak egindakoa da
bere proposamena autsa da " A HUTSA", hutsik
dagoen A bat baita. Gainera berak azentua
jarri nahi zion A-ri, baina hori kendu
egin dut, WEB honetan hobeago ikus
dezagun.

Badirudi WEB honen asmoa betetzen ari dela, eta 
proposamenak pixkanaka ugaritzen doazela, seguraski
batenbatzu gehiago bildu ondoren, botaketa
egitera pasako gara. Seguraski MARTXO erdialderako
hasi daiteke botaketarekin, zuei ondo
baderitzazue noski.

Dena den hemendik laguntza eskatu nahi
diot edozen gauza edo informazioa eskaini
dezakeeten pertsonei. Eta bestalde hemen
parte hartu duten  guztiei eskerrak eman.  
 


2000-1-22
===================================================

	WEB hau berritu egiten da, HISTORIA eta BESTE
HERRIALDETAKO hitzak gehitzen zaizkio, baita ere proposamenak
bidaltzeko formularioa CGI comando batez jartzen da, horrela 
proposamenak edozein ordenagaitik bidali daitzeke edozein
nabigatzailerekin.

	Proposamen berri bat sartzen da listan:

txilbor       Edurne        

	Edurne @ ikurrari kutxu erotiko bat eman nahi dio,
horregaitik txilbor hitza proposatzen du.

 


2000-1-18
====================================================

	Web honetan lehen lau proposamenak sartzen dira:

araba   Joserra            [email protected] 
arrua   I�aki              [email protected] 
arroa   I�igo              [email protected] 
aitola  Egoitz             [email protected] 

	Joserraren proposamena oso originala da, 
berak ARABA deituko lioke, @ ikurrak "Euskal Herrian
Euskaraz"-eko ikurraren antza baitauka. Baina 
barnean E bat eduki beharrean A bat daukanez,
"ARABAN EUSKARAZ", horrela jartzen dio ikur honi
ARABA izena.

	I�aki eta I�igok ARROBA hitzaren itzulpen
diren ARRUA eta ARROA hitzak proposatzen dituzte.
Batak Donostiako untzi museotik atera du ARRUA hitza eta
besteak ARROA hitza Elhuyar hiztegitik. 

	Egoitzen proposamenak ez du komentariorik
merezi, nahi baduzu Email bat bidali eta galdetu
iozue berari ea zergatik proposatzen duen hori.
Barre algarak eta komentario tontoak ziurtatuak daude
tipo honekin.




2000-1-15
=================================================

	Web Hau jaiotzen da, @ ikurra dela eta, geocities
serbidorean kokatzen da, eta alta ematen da bilatzaile
nagusienetan. Lehen proposamenak jasotzeko, euskarazko
foroetara mezu bat bidaltzen da WEB honek duen asmoarekin.


This page hosted by Get your own Free Homepage

Hosted by www.Geocities.ws

1