|
2001-04-15
Balkoia
Martxelo Otamendi
Cardenalen
Aste Santua
Aste Santuan ere ez
dute atsedenik hartzen Espainian euskal
arazoarekin lan egiten dutenek.
Espainiako fiskal nagusiarekin, Jesus
Cardenalekin, elkarrizketa argitaratu
zuten ostiralean egunkari batean, eta
harribitxi asko aurki zitezkeen arren,
ENAz, Euskal Nortasun Agiriaz, zioena
nabarmendu zuten egunkarian bertan,
telebistetan eta irratietan.
Kezkatuta dabiltza Espainiako agintariak
euskal agiriekin, dela ENArekin, dela
Udalbiltzak gizarteratzeko asmoa
duenarekin. Hauteskundeak datoz eta
milaka herritarrek betiko DNIarekin ez
baino ENArekin bozka emango dutela
aurreikusita, kosta hala kosta galerazi
nahi dute errebeldia keinu hori. Lau txororen
kontua izatetik milaka herritarren
nortasun tresna izatera pasatu da.
Hortik dator kezka.
Beste kezkarik
ez ote daukate?
Cardenalek EAEko
Auzitegi Nagusiari agindu dio, hala
adierazten du elkarrizketan, iker dezala
non eta nortzuk egiten duten ENA, haien
aurka ere
jotzeko. Aurreko hateskundeetan dozenaka
herritarrek erabili zuten agiri hori
identifikatzeko, eta maiatzaren 13an
dozena horiek milakoak bihur
litezkeelakoan, beste buruhausterik ez
dute azken asteotan Madrilen. PSOEko
burua ikusi dugu egunotan DNIa eskuetan
zuela. Badakite zer egin behar duten
agiridunek egun horretan.
Cardenalen esanek gogora ekarri digute
EAEko Auzitegi Nagusiaren papera, berari
agindu baitio Espainiako fiskal nagusiak
ikerketa egitea.
Delako Auzitegi hori metropoliak
koloniari sartutako golik handienetako
bat da, jokatzen duen rola kontuan
hartuta. Koloniaren gehiegikeriak (euskararen
aldeko arauak, fiskal alorreko erabakiak,
ENA agiria ...) kontrolatzeko jarritako
auzitegia da, eta maiatzaren 13ko
hauteskundeen atarian gaudela baliatuta
interesgarria litzateke jakitea zer
alternatiba proposatzen duten alderdi
abertzaleek auzitegi horrekiko: lanean
segi dezala, ixteko eskatu, itxiarazi,
pase forala... Nola bateratu
subiranotasunaren aldeko jarduna eta
auzitegi horrena?

2001-04-15
Euskal nortasun agiria.
Jesus Cardenalek esandakoak EAJ, EH eta
EAren kritikak jaso ditu
ENA
bultzatzen dutenen «erantzukizun penala»
aztertuko du fiskal nagusiak
Espainiako
Gobernuak inpugnatu egingo ditu udalen
erabakiak
Joseba Arruti/bilbo
Euskal Nortasun
Agiriaren bultzatzaileek «izan
litzaketen erantzukizun penalak»
aztertuko dituztela esan zuen Espainiako
fiskal nagusi Jesus Cardenalek,
herenegun ABC
egunkariari egindako adierazpe- netan.
Gainera, Administrazio Publikoetako
ministro Jesus Posadak atzo iragarri
zuenez, Espainiako Gobernuak EAEn duen
ordezkaritza informazioa biltzen ari da
zenbait udalek ENA baliozkotzat joz
hartu dituzten akordioak bide
kontentzioso-administratibotik
inpugnatzeko asmoz.
ENAren inguruko berriek EHren eta EAren
erreakzioak eragin zituzten. Joseba
Permach Euskal Herritarrok taldeko
bozeramaileak zera esan zion Egunkariari
gai honen inguruan: «ENAren aldeko
herri mugimenduak milaka karnet atera
ditu azken urteotan eta, orain,
Udalbiltza naziotasun aitormen propioa
abian jartzera doanean, gai hau agertoki
politikoaren erdian kokatu nahi izan
dute, eta kriminalizazioa eta eraso
judiziala balia dezakete horren aurka».
Jokabide horrek Espainiako Gobernuaren
«beldurra» islatzen duela iritzi zion
EHkoak.
Bestalde, Gorka Knörr Eusko
Alkartasunako idazkari nagusiak esan
zuen: «Cardenal ENAren aurka badoa
bidean aurkituko nau». Knörrek
azpimarratu zuenez, «ENA ez zaio inori
inposatzen».
Gai honekin lotuta, Espainiako
lehendakaritzako ministro Juan Jose
Lucas bat etorri zen Cardenalekin ENAren
ikertzeaz, «euskal hauteskundeetan
legitimitate eta legalitate printzipioak
bete daitezen».
Botere banaketarik
ezaren salaketa
Jesus Cardenalen
adierazpenak ez ziren ENAren auzira
mugatu, eta beste hainbat gai jorratu
zituen, tartean Barrionuevoren eta
Veraren egoera, Eusko Jaurlaritzako
koalizioak edo EH legez kanpo jartzeko
aukera.
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak zera
adierazi zuen, Cardenalek PSE eta PPren
arteko ituna hobetsi zuelako: «Gutako
bakoitzak egin behar duguna gure lanari
ekitea da, eta gauza bera egin behar du
fiskal nagusiak, [Jaurlaritzarako]
koalizio batzuen edo besteen alde egiten
ibili beharrean. Finean, nolabaiteko
joera daukagu gure zelaian jokatzeko
baina batez ere besteen zelaian
jokatzeko».
Bestalde, Euskal Herritarrok taldeko
bozeramaile Joseba Permachen arabera, «PP
eta PSOE estatu espainiarrean inposatzen
ari diren eredu ideologikoa zabaltzen
ari da, eta teorian neutrala izan
beharko lukeen fiskaleraino iritsi da».
Permachek nabarmendu zuenez, Espainiako
«justizia ez da inoiz neutrala izan
euskal herritarrekiko, eta are gutxiago
Cardenal bera. Bere adierazpenek
frogatzen dute estatu espainiarrean,
gobernuan dagoen alderditik hasi,
Fiskaltzatik jarraitu eta epaileekin
amaituta, guztiek jarrera bera daukatela
Euskal Herriarekiko: eurek dauzkaten
tresnekin eta autonomismoak eskaini
dizkienekin gure herria suntsitzeko
helburua dute». Azken finean, Jesus
Cardenal «PPko kide bat baino ez» dela
adierazi zuen Permachek.
Eusko Alkartasunako idazkari nagusi
Gorka Knörrek oso jarrera kritikoa
agertu zuen Espainiako fiskal nagusiaren
adierazpenen aurrean. Bere iritziz,
haren hitzek frogatzen dutenez «lurrez,
airez eta itsasoz burututako erasoa dago
euskal abertzaletasunaren aurka, inoizko
handiena gainera».
esanak
juan
jose ibarretxe
(EAJ)
«Gutako
bakoitzak bere lanari ekin behar dio,
eta gauza bera egin behar du fiskal
nagusiak ere»
joseba
permach
(EH)
«PPren
eta PSOEren eredu ideologikoa zabaltzen
ari da, eta Cardenal PPko kide gisa ari
da jokatzen»
gorka
knörr
(EA)
«Cardenal
fiskala ENAren aurka badoa, bidean
aurkituko nau; ENA ez zaio inori
inposatzen»
adierazpenak
«Errendituko
dira»
Honako hauek dira
Espainiako fiskal nagusi Jesus
Cardenalek ABC egunkariari iragan
ostiralean egindako adierazpenetako
batzuk:
Ena. «Agindu diot
EAEko Auzitegi Nagusiko fiskal buruari
diligentziak zabal ditzan (...) Datu
guztiak izanik aztertuko dugu ikuspuntu
penaletik zerbait dagoen dokumentu hori
egiten duenaren aldetik, ez erabiltzen
duenaren aldetik».
2001-04-18
Boz mahaian arauz
kanpoko nortasun agiririk onartzen duena
zigortuko dute
Agentziak/donostia
Hauteskunde
mahaietan egongo direnentzako argibideak
banatzen hasi da Barne Saila, eta bertan
zehazten du botoa emateko soilik
onartuko direla gidatzeko baimena, NANa
eta Pasaportea. Agiri horiek ez den
besteren bat, ENA kasu, onartuz gero,
zazpi eta hamabost astebukaerako espetxe
zigorra edo 30.300 eta 303.000 mila
pezetako isuna ordaindu beharko luke.
Horrekin batera agiri horrekin emandako
botoa ez zen onartuko.

2001-04-21
EA. EAEko hauteskundeak «plebiszito
antzekoak» direla uste du
Maiatzaren
13ko bozetan EAko kideek ENA ez dutela
erabiliko dio Intxaurragak
Agiria
«bihotzean» eraman arren, ez dute
botorik «oparitu» nahi
Joseba Arruti /
bilbo
Datorren maiatzaren
13ko EAEko hauteskundeetan Espainiako
Nortasun Agiri Nazionalarekin, gida
baimenarekin edo pasaportearekin
bozkatzeko eskatu zuen atzo Eusko
Jaurlaritzako Justizia sailburu eta
Eusko Alkartasunako batzorde eragileko
kide Sabin Intxaurragak. Hauteskunde
Batzordeak hautestontzietara hurbiltzen
diren hiritarren nortasuna egiaztatzeko
Euskal Nortasun Agiria (ENA) ez duela
onartuko jakinarazi ostean etorri dira
Eusko Alkartasunako sailburuaren hitzak.
Euskal Herrian «botere judizial propioa»
ez izatearekin lotu zuen Sabin
Intxaurragak Euskal Nortasun Agiriaren
inguruan hartutako erabakia, eta «gainerako
esparruetan eman den deszentralizazio
maila arlo judizialean jazo ez izana»
salatu zuen irmotasunez. Hala ere, «indarrean
dauden esparruak errespetatu» egiten
dituztela adierazi zuen sailburuak, «nahiz
eta, sarritan esan dugunez, horiekin bat
ez gatozen eta horiek gainditzeko
borondatea daukagun».
Intxaurragaren irudiko, EAEko hurrengo
hauteskunde autonomikoak «plebiszito
antzekoak» izango dira, «garrantzitsuak
eta erabakigarriak». Horregatik,
kazetariei adierazi zienez, «ezin da
botorik oparitu eta ezin dugu gure
buruaren aurka jokatu».
Hala, ENA elkarteak plazaratutako
nortasun dokumentua «bihotzean»
daramatela eta Hauteskunde Batzordeak
erabakitako berorren debekuaren
aurkakoak direla nabarmendu zuen Eusko
Alkartasunako buruzagiak, baina
maiatzaren 13ko hauteskundeetan, arrazoi
praktikoak tarteko, Espainiako nortasun
egiaztagiri ofizialaz baliatu beharra
azpimarratu zuen.
Futbol partidu
baten antzeko hauteskundeak
«EAEko datozen
hauteskunde autonomikoak Euskal Herriko
eta Espainiako selekzioen arteko partidu
baten antzekoak izango dira», adierazi
zuen Sabin Intxaurragak, «eta guk
euskal selekzioaren garaipenaren aldeko
hautu garbia egiten dugu, nahiz eta
kanpoan jokatu eta arbitroa haiek
jarritakoa izan».
|
|
|
|
|