http://www.geocities.com /enataldea 

     ENATALDEAREN WEB GUNEA  
    ENA BETI  LEHENA !

 ATALAK

 Enataldea
 ENA elkartea
 Nolakoa da  ENA ?

ESKAERA

 Eskaera orria jetsi
Udalherri laguntzaileak
 Elkarte laguntzaileak

BERRIAK

 Egunkarietako berriak
 Iritzi artikuluak
 ENA elkarteak bere lanari eutsiko dio.

BESTELAKOAK

 Mezuak bidali
 ENAren pegatina
 Loturak
 © ENATALDEA

(c)


EGUNKARIETAKO BERRIAK

ENA Eguna ospatuko dute hilaren 29an, Bermeon

ENA Elkartea ETArekin lotuz kaleratu «irainak» salatu dituzte

Joseba Arruti / Bilbo

ß

Euskal Nortasuna Elkarteak lehen ENA Eguna ospatuko du hilaren 29an Bermeon eta, jai giroko egitarauaz gozatzeaz gain, ENAren aldekoen biltzar nagusia egingo dute egun horretan. Bestalde, Elkarteko Urtzi Ihitzak azkenaldian ETArekin lotu dituzten informazioak salatu zituen.

BERMEO (Bizkaia) aukeratu dute Euskal Nortasuna Elkarteko kideek hil honen 29an lehen ENA Eguna egiteko, «udalerri horretako udala izan zelako ENA ofizializatu duen lehena». Jai giroko egitaraua prestatzeaz gain, Elkarteko kideek atzo prentsaurrekoan adierazi zutenez, Euskal Nortasun Agiriaren aldekoen lehen biltzar nagusia egingo dute kostaldeko herrian.

ENA Egunaren aurkezpena egiteaz gain, Euskal Nortasuna Elkarteko Urtzi Ihitzak azkenaldian euren aurka zenbait hedabidetan agertutako «irainak eta gezurrak» salatu zituen. Bere esanetan, «gezurra da gure elkartea ETAren ingurukoa denik, ekimen guztiz bakezalea, kulturala eta euskararen normalizazioaren aldekoa baita».

Bestalde, Elkarteko kideek elkartasuna adierazi zioten bere burua ENArekin identifikatu ostean epaitu eta absolbitu berri duten Ińigo Fernandez Martikorena gazteari eta baita urriaren 5ean desobedientzia zibila bultzatzeaz akusatuta atxilotutako bederatzi lagunei ere.

 

 

Cardenalek dio ENA kaleratzen dutenen kontra jo daitekeela 2000-10-27

 

Euskal nortasun agiria kaleratzen dutenak prozesatuak izan daitezkeela esan du Jesus cardenal Espainiako Estatuako fiskal nagusiak. «Ardura ez da karneta jasotzen duenarena edo agiri egokia delakoan erakusten duenarena, baizik eta kaleratzen duenarena, ongi baitaki ez duela legez horretarako autoritaterik», azaldu du. Hala, autoritatea ordezkatzearen delitua lepora dakiekeela esan du.

 

 
ENA BETI LEHENA !

 

 

 

 
 
Hosted by www.Geocities.ws

1