|
Bere
burua ENArekin identifikatu zuen gaztea
absolbitu egin dute
n
NANarekin
ez ezik, identifikatzeko beste modu
batzuk daudela dio epaiak
Joseba
Arruti / Bilbo
ß
BILBOKO
Instrukzioko bederatzigarren Epaitegiak
Ińigo Fernandez de Martikorena gaztea
absolbitu zuen atzo, bere burua Euskal
Nortasun Agiriarekin (ENA) identifikatu
zuela-eta egozten zitzaion ordena
publikoaren aurkako faltagatik.
Epaian frogatutzat jotzen denez,
iazko uztailaren 1ean Bilboko Ronda
kalean presoen aldeko ekitaldi batean
ertzainek bere burua identifikatzeko
eskatu zioten Fernandez de Martikorenari
eta honek «karnet bat» erakutsi zuen,
ENA alegia. Ertzainek, «karnet horrek
ez zuela baliotasunik eta», NAN
galdegin zioten jarraian eta gazteak
eman ez zienez atxilotu eta Bizkaiko
hiriburuko ertzain etxera eraman zuten.
Identifikatzeko
era ezberdinak
Epaiaren
arabera, «Herritarren Segurtasuna
Babesteari buruzko 1/92 Lege Organikoak
ezartzen du Nortasun Agiri Nazionalak
baduela berez balio nahikoa pertsonen
identitatea egiaztatzeko; horrek, baina,
ez ditu alde batera uzten
identifikatzeko beste bide batzuk».
Hala, besteak beste, «lanbide
karnetarekin, ikasle karnetarekin,
gidabaimenarekin, pasaportearekin, ahoz...»
identifikatzeko aukera aipatzen du atzo
ezagutzera emandako epaiak.
Horren ondorioz, ENAren bitartez
Fernandez de Martikorenak eman zituen «identitate
datuak egiazkoak» zirenez, epaitegiak
bera absolbitzea erabaki du.
Epaiaren berri izan ostean gaztearen
abokatu Ińigo Santxok Egunkariari
adierazi zionez, «Ińigo Fernandez de
Martikorena absolbitzerakoan, epai honek
nolabaiteko balio ofiziala ematen dio
Euskal Nortasun Agiriari eta ontzat
jotzen du norbere burua identifikatzeko
modu baliagarri gisa».
|