http://www.geocities.com /enataldea 

     ENATALDEAREN WEB GUNEA  
    ENA BETI  LEHENA !

 ATALAK

 Enataldea
 ENA elkartea
 Nolakoa da  ENA ?

ESKAERA

 Eskaera orria jetsi
Udalherri laguntzaileak
 Elkarte laguntzaileak

BERRIAK

 Egunkarietako berriak
 Iritzi artikuluak
 ENA elkarteak bere lanari eutsiko dio.

BESTELAKOAK

 Mezuak bidali
 ENAren pegatina
 Loturak
 © ENATALDEA

(c)


EGUNKARIETAKO BERRIAK

                                                                      

     

Gazte bat auziperatu dute Euskal Nortasun Agiriaz identifikatzeagatik

Agiri hori erabili zuen epaiketan identifikatzeko eta epaileak ontzat hartu zuen

Aitzol URIARTE | BILBO

Ertzaintzako agente bati ez obeditzeagatik epaitu zuten atzo Iñigo Fernandez. Presoen aldeko kontzentrazio batean zegoela erabili zuen ENA identifikatzeko, Espainiako nortasun agiriaren ordez. Horretaz gain, agenteei euskaraz egiteko eskatu zien, bere hizkuntza eskubideak aldarrikatuz. Aldarrikapen hau epaiketan ere egin zuen, epaiketa euskaraz egiteko eskatuz. Epailearen ezetzaren aurrean, alde egin zuen akusatuak eta bere defentsa abokatuaren esku utzi zuen. «Euskaldunontzat ez dago justiziarik» zioten kamisetak jantzita, hainbat pertsona gerturatu ziren epaiketara, arestian aipaturikoaren moduko egoerak salatzeko.

Ertzainek ENA onartu ez bazioten ere, epailearen aurrean agiri hori erabili zuen identifikatzeko, eta ontzat hartu zuen epaileak, epaitutakoa Iñigo Fernandez zela baieztatzeko. Defentsa- ren lekuko batek ere agiri berdinaz egin zuen epailearen aurreko identifikazioa eta gertakari hori izan zen defentsak absoluzioa eskatzeko aurkeztu zuen arrazoietako bat. Iñigo Santxo abokatuak ENA beste hainbat alditan erabilia izan dela gogorarazi zion epaileari. Gorka Knörr Eusko Alkartasunako Idazkari nagusiak, adibidez, ENA erabili zuen hauteskundeetan botoa emateko. Bermeo, Lekeitio, Etxalar, Alonsotegi eta Trutziosen ere, agiri ofiziala da ENA, udalean identifikatu behar denean.

Iazko uztailaren 1ean Bilbon egiten ari ziren euskal preso politikoen aldeko kontzentrazio batean zegoela eskatu zion Ertzaintzak Fernandezi identifikatzeko. Honek, ENA erabili zuen horretarako, baina «paper horrek» ez zuela balio adierazi zion ertzainak. Egoera horretan, kabua zuzendu zitzaion gaztelaniaz, karnet nazionala eskatuz. Eskari horren aurrean, berriro ere ENA aurkeztu zuen atzo epaitutako mutilak, eta bere hizkuntza eskubideak aldarrikatuz euskaraz aritzeko eskatu zion kaboari.

Berarentzat agiri nazionala Euskal Nortasun Agiria dela erantzun zien Iñigo Fernandezek, abertzaleentzako besterik ez dagoela esanez. Ertzaintzak agiri espainiarra eskatu zion berriro, «esaidazu gaztelaniaz edo atxilotu egingo zaitut» erantsiz bere eskariari. Azkenean, atxilotu eta Deustuko komisariara eraman zuten Fernandez.

Iñigo Santxo abokatuak Ertzaintzaren jarrera salatu zuen epaiketan. «Presoen aldeko kontzentrazioan egoteagatik gertatu zitzaion hau Fernandezi, eta zigorra ere arrazoi berarengatik da izan daitekeen gogorrena». Ministerioa fiskala erakunde «guztiz jerarkikoa» den heinean, alderdi politiko jakin baten agindupean dago Santxoren aburuz, eta horregatik eskatzen du fiskalak 120.000 pezetako zigorra, «epaituaren ondasunak zein diren kontuan hartu gabe».

Era berean, fiskalarentzat hitzak ere izan zituen Santxok, «fiskalak ere kontzentrazio hartan egon behar luke, bertan legalitatearen errespetua eskatzen baitzen». Epaiaren zain geratu zen epaiketa, eta, esan bezala, defentsak absoluzioa eskatu zuen.

Gazteriak eta Jarraik milaka agiri nazional eskatuko dizkiote Udalbiltzari

ABKren dinamika indartu nahian ekimen honi ekingo diote Kanboko Topagunean

Martxelo DIAZ | DONOSTIA

Jarrai eta Gazteriak taldeek, Euskal Herriko agiri nazionala martxan jartzeko, Udalbiltzari milaka eskaera igortzeko asmoa dute, atzo Igor Ortega eta Yves Machicottek azaldu zutenez.

«Eraikuntza nazionalaren Euskal Nortasunaren Agiria sustatzeko eskatzen diogu Udalbiltzari. Euskal nortasuna izanik, agiri hori izan behar dugun euskal herritar bezala azaldu ahal izateko», erran zuen Machicottek.

Hilaren 20tik 22ra Kanbon izango den Topagunearen baitan ekinen diote Jarrai eta Gazteriak taldeetako kideek ekimen honi. Topagune honetan 10.000 lagun inguru biltzea espero dute.

Udalbiltza nazio mailako lehen erakundea izanik, nortasun agiria ematea berari dagokiola nabarmendu zuten eta Gazteriak eta Jarraiko eledunek.

Autodeterminazioaren Biltzarrak (ABK) bultzaturiko ekimenak erantzun epela jaso du Udalbiltzaren eskutik, Igor Ortegaren arabera. «Horregatik, dinamika hori indartu egin nahi dugu milaka eskaera bidaliz. Honez gain, eskaera hauek guztiak ez mespretxatzea eta kontuan izatea espero dugu», azaldu zuen.

Ildo honetan, Jarraiko eledunaren arabera, Udalbiltzak «nazio eraikuntzaren prozesuaren motore izan behar du. Horretarako, edukiz bete beharra dago Udalbiltza, egun den erakunde sinbolikoa gaindituz. Hau da nazio agiriaren eskaera masiboa egitearen arrazoia».

Prozesu politikoak bizi duen egoeraren aitzinean kezkati agertu ziren Ortega eta Machicotte, «ustez alde dauden eragile horien guztien artean ematen ari diren eztabaida faltsua eta desiratzaileengatik. Biolentziaren erabileraren aitzakiarekin, bakoitza bere erantzukizuna ekiditen ari da eta alderdi espainolistak zabaltzen ari diren eztabaidaren inguruan buru-belarri sartzen garelako».

Egoera honi buelta eman ahal izateko Euskal Herriko barne indarrak aktibatu behar direla adierazi zuten Gazteriak eta Jarraik. «Eraikuntza nazionalaren bidean urrats sendo, erabakigarri eta atzeraezinak eman behar dira. Madril eta Parisi begiratu gabe gure indarren aktibazioa lortu behar dugu», azaldu zuten.

Ildo honetan, Jarrai eta Gazteriak desagertzea eta Euskal Herri mailako gazte erakunde bakar baten sorreraren garrantzia nabarmendu zuen Ortegak. «Noraezak egoera honetan argi bat izan behar du. Horrela, Kanboko Topagunea Euskal Herriko eraikuntzaren aldeko ekimen mobilizatzaile erraldoia izango da, milaka eta milaka gazte bilduko baikara estatuekiko deskonexioa eta intsumisioa bultzatzeko», gaineratu zuen.

Gazte erakunde nazional bakarraren sorrerari buruz, «eraikuntza nazionalaren bidean une hauetan gazteok egin dezakegun apusturik sendoena egungo markoa gainditzea da», esan zuten.

 

             

Autodeterminazioaren Biltzarrak extiende su campaña de desobediencia

Recogerá documentos de identidad españoles y franceses en los actos del Aberri Eguna

Iñaki VIGOR | IRUÑEA

La ampliación de la campaña de desobediencia soberanista fue dada a conocer en la capital navarra por dos miembros de ABK, quienes expresaron su deseo de que dicha campaña cuente con la colaboración y participación de la mayoría social de Euskal Herria.

Junto a ellos comparecieron, para mostrar su apoyo a la campaña, representantes de varias organizaciones políticas y sindicales, y en concreto Pernando Barrena (EH), Javier Leoz (presidente de la Junta Municipal del PNV de Iruñea), Xanti Lorente (LAB) y Sonia Ontoria (ELA).

Los representantes de ABK recordaron que el pasado 21 de enero realizaron la primera presentación de los denominados «desobedientes por la soberanía», es decir, personas que han renunciado a las nacionalidades española y francesa y desde entonces viven sin dicha documentación acreditativa.

En la actualidad se están realizando gestiones para hacer llegar estos documentos a la ONU, como forma de reivindicar ante este organismo el derecho a la nacionalidad y el ejercicio de la autodeterminación.

El hecho de presentar esta campaña en Iruñea se debe, según explicaron, a que «esta capital ha sido y volverá a serlo de todos los vascos, pues en su momento todos los euskaldunes tuvimos nacionalidad navarra, nacionalidad que se nos arrebató por las armas».

Enmarcaron la campaña dentro del Acuerdo de Lizarra-Garazi y destacaro que va dirigida no sólo a quienes deseen entregar sus documentos de identidad, sino también a quienes quieran inculparse con las personas indocumentadas. Así mismo, incluye también una solicitud a Udalbiltza para que expida un documento de identidad de Euskal Herria.

Los representantes de ABK propusieron también a las fuerzas que apoyan el proceso de construcción nacional que en los próximos meses acuerden un proyecto común en esa línea. «El 12 de marzo se celebraron elecciones al Parlamento de Madrid y las fuerzas que apoyan el proceso de construcción nacional mantuvieron una postura diferente. Con la desobediencia ­dijeron­ queremos hacer los esfuerzos necesarios para que las próximas elecciones sean en el nuevo marco jurídico vasco».

                     

ATZERA

1
 
ENA BETI LEHENA !

 

 

 

 
 
Hosted by www.Geocities.ws

1