HasieraAlbisteakACIDDurango PartyLinks
Hasiera  /   Albisteak   /   ACID  /  Durango Party  /  Links
Albisteak


2000 Irailak 5
ACID-ek durangoko jaietan txosna bat antolatzeko baimena eskuratu dau. Holan lanean hasi gara txosna hau ezin hobeto prestatzeko asmoz.


2000 Uztailak 24
ACID guztia Euskal 8-an!!
Uztailaren bariku 21-etik Martitzen 25-era Bilbon egongo gara, Euskal 8-an.
Antolatzaileak inoiz baino gehiago ahalegindu dira sekulako party-a prestatzeko.
Lekua eta giroa inoiz baino hobet dagoz,. Lanak laster Euskal 8-aren orrialdean ikusi ahalgo dozuez.


2000 Maiatzak 20
Adi!!! Azken momentuko Albisteak. Euskal Party 8-a, EUSKAL 8 deituko dana... BILBON izango da eta ez Donostin orain arte izan dan moduan. Antolatzaileek lekuz aldatzea erabaki dute ezbehar batzuen erruz. Orrialde barria www.euskal.org
Joan zaitezte aurten inoiz baino hobeto joango dala emoten du eta.


2000 maiatzak 11
Zenbatzaileak ezbearren bat izan duela ematen du. Konponduta egotea espero dugu.


2000 maiatzak 9
concursos orrialdean badaude lanak. Hobe da berandu inoiz baino.


2000 maiatzak 8
ACID-en orrialdeak badu bizita zenbatzailea, jeje.

Beste gauza bat. Gitxi barru agian Debate foroa izango dugu orrialdean, adi egon.


2000 maiatzak 2
Lehiaketen ondoriak badaude concursosorrialdean,pixka bat berandu, baina hobe da hori ezer baino... ;-)


2000 apirilak 24
Durango Party-a amaitu da. 100 pertsona inguru batu gara eta giroa ezin hobea izan da ;-) . Lan guztiak gitxi barru egongo dira prest. Bitartean hurrengo orrialdetik bajatu ahal dituzue: ftp.scene.org


2000 apirilak 14
Adi!!! PANDA SOFTWARE Durango Party I-an egongo da. kurrikulumak prestatu, fitxaketak egitea posible da eta. Ez galdu zuen aukera.
Gainera Pandako mutilek/nezkek emondako konferentzia egongo da.


2000 Apirilak 11

Prest duzue Durango Party-rako gonbidapen introa (600 Kb).

 


2000 Martxoak 17
Durangoko udaletxeko kultur kontzeiluak A.C.I.D. onartu du, honela subentzioen lorpena erraztuz.

COCA-COLA eta CAFÉ BAQUÉ Durango party-aren laguntzaile izango dira. Ikus dezakezuenez lehen Durango Party-rako laguntza lortzen jarraitzen dugu.
Erreserben orritik izena eman dezakezuela gogoraerazten dizuegu..


2000 Martxoak 10
Dirudienez Bilbon GAME-Pro izeneko enpresa sortu da. Joku programaketan trebeak diren edota ideia berriak dituzten pertsonen bila omen dabiltza.
Kontaktuan jartzeko: Francisco Orive: 94 4160661


2000 Martxoak 9
Berri Onak!!! EUSKALTEL-ek barne sarea eta internet-era dohaineko sarbidea eskeiniko du Durango Party guztian. Hontaz etekina atera ahal izateko zeuen ethernet tarjeta eraman beharko duzue (RJ45-era konexioduna).


2000 Martxoak 7
BEEP denda informatiko sareak Durango Party-ko lehiaketa guztietarako sarientzat materiale informatikoa eskuratuko du.

Durango Party-ra etortzeko izen emateko formularioa ihadanik eskuragarri dago, azkar erreserba ezazu tokia!!


2000 Otsailak 27
Lehiaketen orria berriztu dugu, hauek behinbetikoak izanik. Lehiaketen arauak ere berriztuak izan dira.

Ikus dezakezuenez orriak "itzuraaldaketa" bat jasan du, diseinua hobetuz. Lehengoa baino gehiago gustatzea espero dugu. Eskerrik asko THD-ri hontan bere denbora emateagatik.


2000 Otsailak 9
#acid_durango IRC kanala erregistraturik dago. Bertan asoziazioko jendea eta Durango Party-ko antolazaileak aurkituko dituzue. Gauez aurkitu ahal izango gaituzue Durango Party-ari edo A.C.I.D.-i buruz zalantzarik izanez gero.


2000 Urtarrilak 22
DURANGO PARTY-a ospatzeko tokia EMAN DIGUTE. Espero bezala Durango Party-a Durangoko Jai Alai pilotalekuan (Bizkaia) ospatuko da, Apirilaren 21, 22 eta 23-an. Erreserbak aurki egongo dira eskuragarri.


2000 Urtarrilak 13
2000. urte zoriontsua, nahiz eta 13 egun berandu izan...

Oraindik Jai-alai pilotalekua utziko ote digutten zai gaude. Dena dela lanean jarraitzen dugu eta Durangoko udaletxe txit gorenak lagunduko digulakoan gaude. Datorren asterako baieztatu ahal izatea espero dugu.

Otsailaren 1-ean A.C.I.D. egunkarian agertuko da!!!. "Vecinos de Durango" -ren ale bat eskura ezazue eta goza ezazue bertan eskeini diguten artikulu zoragarriaz, agian argazki bat ere agertuko da ;-)


1999 Abenduak 25
Nahiz eta probisionalak izan lehiaketen arauak gehitu dira. Zuen eritzi eta iradokizun-en zain gaude. Ikus dezakezuenez hemen gabonetan ere lan egiten da, bide batez...GABON ZORIONTSUAK.


1999 Abenduak 10
Durango Party-rako lokalaren eskaria burutu da. 2000ko Apirilaren 21, 22 eta 23an ospatzea espero da, Durangoko Jai-Alaipilotalekuan. Datorren astetik aurrera laguntzaile posibleei kolaborazio proposamenak egiteari ekingo diogu eta diru gutxi gastatzeko aina laguntza lortzea espero dugu je,je.


1999 Abenduak 6
Txabol Party-a, 11:15-etan hasi da ordu t'erdiko atzerapenaz arazo teknikoak direla eta, (luzatzaileak ahaztu zaizkigu...ups). Biharko arratsaldeko 7ak arte luzatuko da.


 1999 Azaroak 3
Durangoko informatika kultur elkartea A.C.I.D. legez konstituiturik dago. Durango Party-a antolatzeko martxan jartzen gara. .
 
HasieraAlbisteakACIDDurango PartyLinks
Hasiera  /   Albisteak   /   ACID  /  Durango Party  /  Links
Hosted by www.Geocities.ws

1