HasieraAlbisteakACIDDurango PartyLinks

Hasiera  /   Albisteak   /   ACID  /  Durango Party  /  Links

DURANGOKO INFORMATIKA KULTUR ELKARTEA

Durango Party-rako gonbidapen introa (600 Kb)

 Partaideak

A.C.I.D., Durangoko informatika kultur elkartea, ondorengo helburu nagusiak dituen elkartea dugu:

  • Informatika gizarte maila orotan hedatzea.
  • Elkartearen kideen artean ezagupen informatikoen elkartrukea.
  • Informatikaren arloan Euskal hizkuntzaren hedapena.

A.C.I.D. orain zuzendaritza osatzen duten partaide batzuek Euskal Party-aren zazpigarren edizioan izaniko bizipenen ondorioz sortzen da. Partaide hauek goian aipaturiko esperientziaren ondoren elkarte baten sormenaren beharizana somatzen dute. Elkartea konstituiturik gelditzen da 1999ko Azaroaren 3an, nahiz eta lanean hilabete batzuk badaramatzan ordurako. Asoziazioa durangaldeko informatika zaleen elkartasun beharra asetzeko asmoz jaiotzen da, honen alderdi guztiak kontutan izanik. Asoziazioak Durango Party-a bezalako gertakizunen legezko antolaketa bideratzen du, eta helburu hontarako beharrezko diren materialeen lorpenean dihardu.

Oraingoz buruturiko gauzen artean garrantzitsuena A.C.I.D.-eko partaideen arteko batzarrak dira, hauek party txiki batzuen antzekoak izan direlarik. Hauek bi edo hiru eguneko iraupena izan dute, egun horien gauak barne. Beste alde batetik irakaspen sesioak daude: hauek klase teoriko praktikoak dira non informatikaren sail batetan trebea den asoziazioko partaide batek besteei arlo honetan trebetasuna hartzen laguntzen dien, beti ere beste asoziazioko partaide batek eskatu baldin badio.

Cibercafe-en laguntzaz joku lehiaketak egiteko proiektua martxan dago, hauek orokorrean sozietatean arrakasta izaten bait dute.

 

HasieraAlbisteakACIDDurango PartyLinks

Hasiera  /   Albisteak   /   ACID  /  Durango Party  /  Links

Hosted by www.Geocities.ws

1