| Txingudi Bizirik HSS-en (Hiri Hondakin Solidoak) eta
zaborren kudeaketa errausketaren bitartez egin ez dadilaren alde dagoen
Hiritar Plataforma bat gara, bereziki Txingudiko Mankomunitateak (Hendaia,
Hondarribia eta Irungo udalek osatuta) Hondarribiko Zaldunborda baserri
zaharraren eremuetan eraiki nahi duen erraustegiaren aurka dagoena. Gure politika, sindikatu, gizarte edo ideologia alde batera utzita, ez Txingudin ezta beste inon ere erraustegi plantak eraikitzeraen aurka lan egiteko plataforma bat gara. Txingudi bizirik, bai eraikuntza honen aurka, bai errausketaren aurka lan egin nahi duen edonorentzat IREKIA da. Txingudi bizirik plataforma ANITZA da bai ideologiko, lurraldeko, lanbideko, auzoko... ikuspuntutik ikusita. Txingudi bizirik plataforma EZ ALDERDIKARIA da, zeinen helburu nagusia, azaldu dugunez, erraustegi planta honen ezarpena galeraztea da, inolako alderdiri lagundu edo kalte egin gabe, alderdien borroka politikoak alde batera utzita. Gure lana herritar guztiei INFORMATU eta AZALTZEAN datza, planta horrek eta errausketak ekar ditzakeen ondorio eta kalteen berri izan dezaten. Guretzako, zergatiak asko dira: 1. Osasun publikorako mehatxua delako. 2. Zabortegien beharra desagerrarazten ez duelako. 3. Murrizte, birziklatze eta berriz erabiltzearen aurka doalako. 4. Dirua erruz xahutzera garamatzalako. 5. Ez delako iraunkorra eta egiazko irtenbideari ateak ixten dizkiolako: |

|
1024x768 erresoluziorako dago eraikita orri hau Contacto con el webmaster |