Nola eskatu laguntza

Telefonorik edo irratirik ez baduzu, badira mendian laguntza eskatzeko beste zenbait bide edo era. Ondorengo neurriak gogora itzazu, espero ez dugun unean praktikan jarri beharrekoak izan daitezke-eta.

  • Helikoptero bat ikusten baduzu, laguntza eskatzeko keinuak honakook dira. Helikopteroaren aurrean zutik eta geldi zaudela, laguntza eskatzeko bi besoak altxatu eta mugitu behar dira. Ondo zaudela esateko keinua ordea, zutik eta geldi ere zaudela, beso bakar bat altxatuz adieraz dezakezu.

  • Mendi-laguntza deiak jo ahal izateko, txilibitu bat eramatea komenigarria da. Mendian laguntza eskatzeko deiak jotzeko ondorengo urratsak jarraitu behar dira:

    • Sei txistu-hots jo, bata bestearengandik 10 segunduko isilune tartea utziz. Seigarren txistu-hotsaren ondoren, minutu bateko isilunea egin ezazu. Ondoren, berriz sei txistu hotsekin segi.

    • Erantzuleak horrelako erantzuna eman behar du: hiru txistu-hots, bata bestearengandik 20 segunduko isilune tartea utziz. Hirugarren txistu-hotsaren ondoren, minutu bateko isilunea. Ondoren, berriz hiru txistu hotsekin segi.

    Deia txilibitoz egiten den bezalaxe, laguntza eskea seinale optikoz ere egin daiteke (linternaz, bengalaz ...).

Zaratarik ez atera mendian. Izadia ez kaltetzeaz gain, urrutian dauden mendizaleek deia (agurra) laguntza eske baten gisa har dezakete-eta. Soilik heharrezkoa denean egin beharreko gauza da.


 Alerta mezua

Istripu baten berri ematerakoan, istripuaren kokapenaz gain beste datu garrantzitsu batzuk ere ematea beharrezkoa izaten da. Ondorengo datuak kontuan hartu beharrekoak dira:

  • 1.Nork izan duen istripua, adina eta zaurituen zenbakia.
  • 2.Istripua gertatu den lekua zehaztu.
  • 3.Zauritutakoak konortea galdu al du, odoletan al dago, arnasa hartzen al du, mina al du?
  • 4.Zer eguraldi egiten du istripua gertatu den lekuan.

OHARRA:
1995eko Portugaleteko (Bizkaia) Ganerantz Mendizale Taldeko egutegitik eta Pirinioetako Lan Elkarteak Pirineo seguruak larrialdi deia lelopean 1997an ateratako informazio orrixkatik lortutako datuak.


 Istripurik izatekotan

Euskal mendizale federatua bazara, eta istripua espainiar estatuaren barruan gertatuz gero, BROKER'S Aseguruak itundutako osasun-etxeetara jo behar duzu. BROKER'S aseguruaren telefono zenbakia +34 948176061 da.

Istripua espainiar estatutik at gertatuz gero, eta larria izango balitz, MONDIAL ASSISTANCEri +34 914413344 telefonora, hartzailearen ordainez deitu beharra dago.



Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1