Bruselara txangoa
·Orrialde nagusia.

Uztailak 20
Eguna hasteko gosaltzera abiatu nintzen. Akategi zein jatetxeek prezio garaiagoak dituzte Belgikan Euskal Herrian baino, eta ondorioz, ikastetxe nagusi baten jangelara abiatu nintzen: berriro "hartu eta jan" modukoa eta merke. Ikastetxearen ondoan eliza bat zegoen. Kanpotik, inguruko etxe guztiak bezala, adreiluzkoa, eta barrutik ez zuen eusko elizen antza pitinik ere: horma guztiak txuriz margotuak eta dekorazioarik ez, zeinu sakratu batzuk ezik. Kuriositate hau ikusi eta gero, Pierre kontaktuaren eskutik Bruselara abiatu nintzen berriro bide berdina eginez eta hiriaren kanpoaldeko etxe lirainak ikusiz, bai finantza etxeak zein etxebizitzak.

Bisitaren bigarren egun honetan Europear Komisioa ikustea egokitzen zitzaidan. Komisioa eta komisarioak, ministerioak eta ministrarien antzekoak dira, baina Europa guztiarentzako. Eraikinak beti erraldoiak eta ikusgarriak dira. Ni kultur komisiaren atetik sartu nintzen, bertan Europear Batasunak filmeak egiteko eskeintzen duen dirua iragartzen zuten zenbait adierazgarri zeuden eta emakume gidaria zegoen zain. Eraikina barrutik ez zuen ezer berezirik. Gidariak bilera gela batera bideratu zidan eta bertan Italiarra zen, baina Grezian bizi izan zen Turkian jaio zen gizon zahar batekin hitzegiteko aukera eduki nuen. Gizon honek Europar integrazioaz hitzegiten hasi zen, eta Euskal Herriak horren aurrean hartuko zuen jokaeraz. Espainia estatu federala dela esan zuen, eta Europear Batasunak zerk osatzen duen galdetu zuen, hau da, estatuek edo herriek, eta horren arabera erabaki beharko litzatekeela zer nola integratu beharko litzatekeen Euskal Herria Europan.

Arratsalderako zita jarrita nuen zenbait enbaxada ikusteko, eta beraz, bitartean Bruselaren erdikaldea ikusteko denbora hartu nuen. Bestalde autobusez Belgikako errege jauregia ikusteko aukera izan nuen eta baita Belgikako Legebiltzarra. Autobusak Bruselako Katedrak ondoan utzi zidan, eta eraikuntza hau ikustera joan nintzen. Eliza erraldoia da, eta milaka detaile ditu ikusi ahal izateko: organo bikainak, irudi ezinhobeak, aberastasuna nonnahi... Gezurra badirudi ere, turistek sartu eta berehala errezatzen hasi ziren gazte batzueei argazkiak ateratzen hasi ziren, arraroa somatuko zutelakoan, agian (eraikuntza osoan turistak eta oroitzapen saltzaileak baino ez zeuden).
Katedrala ikusi eta gero, aldapa txiki bat jeitsi eta herrigunera heldu nintzen. Bazkaltzeko ordua zela eta, jatetxe bat bilatzen hasi nintzen. Ez zegoen aukera merke handirik, eta menu baten prezioa ordaindu behar izan nuen "Quik" bateko menutxo bat jateagatik. Otordu ostean, oroitzapen batzuk erosi, hala nola, "Manneken Pis" baten irudi txiki bat, eta Brusela ikustera abitau nintzen: erosketa galeria handi bat zapai kristalduna, enparantza handia "Grand Place" ospetsua eta bere eraikin ikusgarriak, eta pixalarria duen umea "Manneken Pis" txikia. Esan beharra dago garbitasuna handia dela hiri osoan, bai lurrean zein hormetan. Azken honen adierazgarri da Espainiako enparantza, non eraikuntza zahar batzuk berri bezala irauten zuten, edertasun konparaezinaz, eta harri-irudiak ondo zaintzen ziren, ganberroen erasorik gabe. Ez zen zaila izan Bruselan barrena ibiltzea, "Mobistar" sakeleko urrutizkin enpresak karrikan oparitutako planoari esker.

Enparantza ondoan, finantza zonaldearen ertzean, zeruarrazkari baten azpian, autobusa hartu eta Poloniak Europear Batasunean sartzeko eraiki duen egoitza ikustera joan nintzen. Poloniak duen egoitza auzo ezin ederrago batetan dago. Bostehungarren urteurrenaren atetik urrunago joanaz ikus daiteke, kilometro batzuetara. Gune honetan zelaietan eta bideetan barrena tranbiak dabiltza abiadura handiz, beraz argi ibili behar da inork arrapa ez zaitzan.
Poloniaren egoitza eder-ederra da: dena marbol gris eta txurik egina, altzairu gogor eta lodizko ateekin, eta ixpiluak diruditen lehioekin. Atzekaldean gainera ondo zaindutako lorategi eder bat dago. Bertako arduradun batez adierazi zidan bezala, Polonia lan handia egiten ari da Europear Batasunean sartu ahal izateko eta, adibidez, Txekiar Errepublikarekiko duten atzerakada handia gogoarazi zuen. 

Geroxeago, eta autobusa hartuta, enbaxada gehienak kokatzen diren zonaldera joan nintzen. Finantza auzoan daude eta gehienak etxe erraldoi eta garestiak dira. "CD" matrikuladun berebilak nonnahi ikus zitezkeen. Diruetxeek duten poterearen erakusgarri da Frantzia eta Espainiako enbaxaden egoitzen behekaldean Pariseko Diruetxe Nazionalaren eta Bilbo eta Bizkaiko Diruetxearen sukurtsalak edukitzea. Etxe hauen ondoan Nafarroaren bulegotxo bat dago bulego eraikin baten solariu batetan, Bartzelonako Aldundiarenaren aurrean. Hau dena ikusi eta gero, autobusa hartuz Atomoa ikustera joan nintzen. Horretarako, amerikar itxurako finantza gunetik igaro nintzen eta baita erregearen jauregi ondotik. Atomoa mundu erakusketarako eraiki zen eta Bruselarentzat monumentu handi bat eraikitzea zen helburua. Ikusgarria da benetan eta argazki parregarriak egiteko parada eskeintzen du.
Autobusa hartu eta Lovainara joan nintzen, lehengo eguneko jatetxe berdinean afaltzeko. Sarreran, "Maomagazine" deritzaion aldizkari bat doan hartu nuen; flamenkeraz zegoen, eta beraz ez nuen ezer ulertu, baina badirudi gazteei zuzendutako aldizkari bat dela. Flamenkeraz ez du inongo antzekotasunik fantseserarekin, azken hau Belgikako hegoaldean eta Bruselan hitzegiten delarik. Flamenkera herbeherearraren antzekoa da, eta herbeherearra germanieraren antzekoa.

Afaldu eta gero, Lovainako erdikaldea ezagtzea otu zitzaidan. Sekulako gau giroa zegoen, musika edonon, zeltiarra eta amerikarra, eta baita pianojole bat ere. Karrikak jendez beteta zeuden, Euskal Herrian bezala, terrazak eta umeak kalean joasten. Bestalde, zorionez, ez nituen ikusi mozkorrek, gaizki-hezituek, eta ganberroek Euskal Herriko gauetan osatzen dituzten zalaparta eta ikustaldi tamalgarriak. Belgika aurreratuta dagoela adierazten duen beste detaile bat. 

Uztailak 21

Euskalbanner
Euskalbanner

Euskal Herriko txanpon berri eta bateratuari buruzko euskarazko webgunea.
http://www.geocities.com/ongietorrieuro
Orrialde nagusia.
Hosted by www.Geocities.ws

1