| ·Orrialde
nagusia.

|
Uztailak
21
Goizen esnatu, eta Belgika
ezagutzeko parada heldu zitzaidan. Hasteko, Gentera joan nintzen. Gent
zonalde moderno batek inguratzen duen herrixka zahar eta europearra da.
Lehengo egunean garagardoaren eguna (edo astea?) ospatu zen, eta karrikak
garbitzen eta "txoznak" kentzen ari ziren antolatzaileak. Genteko herri
zaharrera sartzerakoan, etxeak zaharrak baino ondo zaindutakoak ziren,
oinezkoentzako karrikak, ibaiak, eta katedral izugarria eta ikusgarria.
Dagoeneko elizok toki turistiko bilakatu dira eta kristau ez direnek ez
dute arazo etikorik izango eraikuntza izugarri hauetan sartzerakoan. Genteko
ibaiaren malekoian nindoala, Britaniar batzuei argazki bat ateratzen lagunu
nien eta zenbait oroigarri erosi nituen. Baita ere, sarrera doakoa zen
gaztelu batera sartu nintzen, ibai ertzean, eta honen dorreetatik Gent
inguruko lantegiak eta etxebizitza blokeak ikus zitezkeen, herri zaharraz
gain. Autobusa Espainiako hirien izena zeramatzaten etxebizitza multzo
baten ondoan hartu nuen eta Bruggeruntz joan nintzen.
Brugge, sortu zenean bezalako
irudia gordetzen du: zaharra eta ondo zainduta. Ibai kanaleak edonon daude
eta oinezkoentzako karrika eta enparantzak ere badira. Autobusa herrixka
zaharraren ondoan zegoen aparkaleku handi batetan geratu zen, "Irizar"
autobuz gipuzkoarrak ikusteko parada izan nituen Europa osoko matrikulekin.
Hasieran parke handi batetik herriruntz sartu nintzen; zelai zabal eta
zuhaitz ederren ostean herrixka zaharra topatu nuen. Herrixka honetako
etxea oso txikiak dira, eta ibai ertzeetan daude. Tradizionalki, senarra
hiltzen zitzaien emakumeak etortzen ziren auzo honetara, hil arte bizi
zitezen, eta ixiltasuna eskatu ohi da hau zeharkatzean. Bazkaltzeko ordua
zenez, jatetxe txiki batera sartu nintzen eta ogitarteko bat hartu nuen.
Esanguratsua da jatetxean jabeak zuen mapa, non bakoitzak bere herria orratz
baten bidez adierazten zuen: Euskal Herri gehiena dagoeneko orratzez beteta
zegoen.
Arratsaldean, otordua
bukatu eta gero, oinezkoentzako karriketan barrena joan nintzen zenbait
oroigarri erosten nituen bitartean, postalak zehazki. Karrikak han eta
hemenka zeharkatzen zituen ibaietan barrena turistentzako txalupak igarotzen
ziren. Brugge oso hiri ederra da eta oso ondo zainduta dago. Turismo herri
hoen bizibide handiena edo garrantzitsuenetarikoa dela argi dago, turistentzako
zaldi ibilaldiak eta guzti baitaute. Burgge herrian bi enparantza ikusgarri
ikusi ahal izan nituen, horietako bat Bruselako Enparantza Nagusiaren antzekoa,
eta besteak herriko bandak jotzen zuelarik. Hiria osoki da ikusgarria eta
Belgikako herri tipikotzat jo daiteke. Bisita ostean, bide berdina
erabiliz berriro autobusa hartzera joan nintzen aparkaleku handi horretarantz
eta Lovainara bideratu zen.
Aipagarria da Belgikako
egun nazionala zela, eta herriok ospakizunetan murgilduta zeudela. Belgikan
nengoen azkenengo eguna zela eta, "benetako" jatetxe batetan afaltzea otu
zitzaidan eta menu egoki bat hartu nuen hiriko jatetxe batetan. Esan beharra
dago Belgikako janaria nahiko kaxkarra dela Euskal Herrikoarekin aldekatuz.
Uztailak
22
|