Principal Contenido

Laburpena

Proyectos Universidad Prácticas Industriales Tesis Doctoral Otros

Resumen Resumo Summary Laburpena Resum Résumé Zussamenfasung

Lohi Gorriak Bayer prozesuaren hondakin disolbaezina dira; prozesu horren bidez, alumina erauzten da bauxitatik NaOH konposatuan disolbatuz. Burdin, silize eta titanio oxidoak dituzte, baita hainbat konposatu kopuru aldakor (Si, Ca, Na eta beste elementu batzuk) ere. NaOH konposatuaren portzentaia handia du, eta, horregatik, pH basikoa da nabarmen. Ondorioz, kaltetu egin dezakete ingurugiroa, atari zabalean gordez gero. Galizian, urteko 471.000 tona hondakin ekoizten dira.

Berokuntza sistema elektrikoen artean bero-metagailuak ditugu. Berokuntza mota honek metatu egiten du beroa gauez (gaueko tarifa merkeagoa izanik) eta askatu egiten du egunez (garestiagoa baita tarifa orduan). Beroa, hain zuzen, dentsitate altuko material erregogorreko nukleo zeramikoetan metatzen da.

Ideia lohi gorriak beroa metatzeko adreiluak egiteko erabiltzea da, eta merkatuko adreilu konposizioaren eta aipatu hondakinenaren arteko nolabaiteko antzekotasunean oinarritzen da nagusiki. Karakterizazio zorrotz-zorrotza egin ondoren, bero-prozesaketako probak egin ziren, ondoko fase nagusiak aurkitu zirelarik erretako materialean: aluminio eta burdin titanatoak, korindioa eta hematita disoluzio solido jarraietan. Konformazioko hainbat entseiu egin ziren, era berean; prentsaketa hautatu zen, emaitza onenak eman baitzituen. Ekoizteko prozedura garatu eta doitu ondoren, merkatuko adreiluen eta laborategikoen arteko konparazioko entseiuak egin ziren, emaitzak egokiak izan zirelarik. Probak egin ziren zeramikaren industrietan, eta homologatu egin zen produktua merkatal erabilerarako. Sektore pribatua, behin prozesua babesten duen patentea negoziatu ondoren, planta pilotu bat hasi da muntatzen, eguneko 10 tona adreilu ekoiztuko dituena, ekoizpena eguneko 100 tonakoa izatera handitu ahalko delarik.

 

Anterior Nivel Anterior Siguiente

COPYRIGHT © 2001, 2002  GAP
Prohibida su reproducción total o parcial sin autorización escrita de su titular.

Hosted by www.Geocities.ws

1