Zertan datza merkataritza zuzena?
Gure eguneroko bizitzan Hirugarren Munduan ekoiztutako hainbat produktu erabili ohi ditugu; esaterako, kafea, txokolatea, kirol zapatilak, elastikoak, unai-prakak, eta abar. Askotan enpresa handiek produktu horiek egiteko lan-ordu amaigabeetan langileak kontratatzen dituzte, oso soldata txikien truke. Honelako sistemari esker teknologia, garraiobideak eta baliabideak dituzten enpresak gero eta gehiago aberasten dira, behartsuak gero eta behartsuago bihurtzen diren artean.
Horrexegatik
sortu zen merkataritza zuzenaren aldeko filosofia, nazioarteko merkatu zabalean
salerosketak beste era batera egin litezkeela frogatzen duena, Hirugarren
Munduko merkatuekiko begirunez, bertako ekoizleentzat nahikoa irabazkin eta duinak utziz, eta erosleak errespetatuz,
hain zuzen.
Merkataritza
zuzenak ondoko ezaugarriak bete beharko ditu:
*Haur batek berak ere ez du lanik egin
behar, are gutxiago esklabutzapean.
*Gizonek zein emakumeek soldata berdina
irabazi behar dute.
*Soldatak
edozein langile duintasunez bizitzeko beste eta lan-orduen araberakoa izan
behar du.
*Langileen
gizarte-eskubide guztiak errespetatu behar dira: Osabideak, erretiroak...
*Ekoizpen-kooperatibetan
denek hartu behar dute parte.
*Produktuen
ekoizpenak ez ditu ekosistemaren baliabideak arriskuan jarri behar.
Merkataritza zuzenak ez du eskupekoa izateko asmorik, Hirugarren Munduan, mendebaldeko enpresen eraginez, jasaten duten zapalkuntza saihestea besterik ez du aldarrikatzen. Zuzentasuna du helburutzat.
Hona hemen
zenbait webgune interesgarri, merkataritza zuzenaren inguruan informazio
gehiago ematen dutenak.
Setem (ONG):http://www.pangea.org/setem
Akwaba (ONG):http://akwaba.pangea.org
Totmón (Tienda de comercio justo):http://www.totmon.net
Pangea (Portal solidario):http://www.pangea.org
Intermón (ONG):http://www.intermon.org
Hona
hemen zenbait webgune interesgarri, elkartasunaren inguruan informazio gehiago
ematen dutenak.
Manos Unidas (ONG):http://www.manosunidas.org
Médicos Sin Fronteras (ONG):http://www.msf.es
Cruz Roja (ONG):http://www.cruzroja.es
Farmacéuticos Mundi: http://personal.redestb.es/farmamundi
Yahoo-ko Merkataritza Zuzena kluba