Ikus-entzunezkoen gela 4.DBH

Zinemagintza
claketa
Zinemagintza
 
 
 

 

Zinemaren mintzaira

Zinemak, beste diziplina guztiek legez, bere mintzaira dauka, lengoaia zinematografikoa, eta, eguneroko aldaketen eta aurrerapen teknologikoen ondorioz, lengoaia hori ere aurrera doa. Hala ere, urteen poderioz, lengoaia zinematografikoak oinarrizko kontzeptu batzuk eskuratu ditu, oinarrizko kontzeptu horiek erabiltzen dira zinema egiteko.

Historia

Zinea 1895. urtean jaioa da ofizialki, Obreros saliendo de una fábrica filmearen emanaldiarekin hain zuzen ere, Lumière anaiena, Parisko Indien aretoan. Lumière anaiek beraiek zientzia aurkikuntzatzat baino ez zuten jo.

Zine mutua
Edisonek, Estatu Batuetan, kinetoskopioa patentatu zuen, eta berandu baino lehen sortu zituen kamarak eta lan-tresnak.
Amerikarrak izan ziren zinearengan ikuskizun gaitasun berria ikusi zuten lehenengoak, eta berehala sortu zituzten fikziozko lanak. Lehengo filmeak Betz eta Zurian egiten ziren eta soinu gabekoa; sarri, pianojole batek laguntzen zituen irudiak zuzenean
Orduko zinemak ez ditu efektu bereziak erabiltzen, pelikulatan ikusten den guztia benetazkoa da. Bestela ikusi Buster Keaton-ek egiten dituen akrobaziak, bera da espezialista, aktore, zuzendari.... >>>Klikatu<<<

Zinemak antzerkiaren edota kalean ikus zitekeenaren antz handia zeukan hasieran; hortaz, oso ulerterraza zitzaion jende arruntari.

Charlie Chaplin guzti honen adibide bat izan daiteke. Charlot pertsonaia sortu zuen eta garai honetako aktore eta zuzendari ospetsuaena izan zen

chaplin
LENGOAI BERRIA
Zinemaren historia luzean, Griffith, Eisenstein eta Orson Welles bezalako zinemagileek ekarpen handia egin diote lengoaia zinematografikoari, ideia eta adierazpen-eredu berriak azalduta.
Zeintzuk izan daitezke zuzendai hauen ekarpenak?

Griffith

Eisenstein
Orson Welles

Hura izan omen zen lengoaia zinematografikoaren sorrera, baina jendea ez omen zegoen ohituta, eta sarritan ez zen gertatzen zena ulertzeko gai. Hala ere, urteek aurrera egin ahala, ikus-entzuleak, oharkabean, irudiek eta soinuek osatutako lengoaia menperatzen hasi dira

Pelikula Mitikoak
Metropolis. 1926 Fritz Lang zuzendua. Zientzia Fikzioa.2000 urtea nola izan zitekeen orduko jendearen irudimenean. Azmatu zuten? metropolis
La diligencia. 1939, Jhon Ford. Wenster generoa. Estatu batuetako ekialdera doan diligentzia baten doazen pertsonaien gorabeherak. diligencia
To be or No to be.(Izan edo ez izan)1942. Ernst Lubitsch. Komedia. Barre egiteko egin den pelikula hoberenetarikoa . Lubitsch
Apocalypse Now. Francis Ford Coppola en 1979. Belikoa. Amerikarrak Vietnamgo gerran daudela Willard kapitainak Kurtz koronela bilatu behar du. Hainbat egoera berezitaik pasatuz. apocalipse
Blade Runner. Ridley Scott. 1982. Zientzia fikzioa. Replikanteak gizakion moduko robot klonatuak dira eta sentimentuak berenganatzen hasi dira; horrek arriskutsuak bihurtzen ditu eta akabatu beher dira. bladeruner
 
AVISO Bazenekien
Hasieran filmatzeko kamerek ez zutela motorrik eta eskuz, manibela batekin eragin behar zireal?
 
 
sartu Zinema kritikoen ustez, hauek dira hiztorian zehar eginiko 100 filmerik hoberenak.
 
 
robot Ba al dakizu zein den inoiz diru gehien bildu duen pelikula ???
 

Pelikulen Irudien gainea klikatzen ba duzu, Filmearen atalak ikusteko aukera izango duzu.

Lehiatila ezabatzeko gainean klikatu

Hosted by www.Geocities.ws

1