|
|
historia |
|
|
|
|
|
|
| |
| |
| |
 |

|
| Argazkigintzaren historia |
Argazkigintzaren artea aurkitzen Joseph Nicéphoro Nièpce
(1765-1833) frantsesa izan zen.
|
| Lehenengoa izan zen kamera beltzan argazki bat fixatzen, emultsio fotokimiko baten bidez.Nièpcek: kamera beltza zilarrezko gatzekin (argiari oso sentsikorrak direnak) erlazionatu zuen, irudi finkoak lortzeko. 1816an historiako lehenengo argazkiak lortu zituen, tamalez, ez dira kontserbatu. Bere estudiotik hartutako irudiak dira, paisaiak gehienak. |
 |
Nièpceren ondarea Louis Jacques Mandé Daguerrek (1789-1851) aprobetxatu zuen, jatorri euskalduneko asmatzaileak irudia hobetzentrebatu zen. 1835n Nièpceren armairu fotokimikoan plaka bat jarri eta handik egun batzuetara irudi ezkutu bat lortu zuelaz ohartu zen. Nahiz eta irudiak sortzen jakin, 1837 urtera arte ezin izan zituen fixatu. Prozesu berriari Daguerreotype izena jarri zion. 1839an munduak bere aurkikuntzaren berri izan zuen, gobernu frantsesak patentea erosi eta mundu osora zabaldu zen. |

Daguerrotipoa=argazkia
|
| William Henry Fox Talbot (1800-1877) zientzilari eta filologo ingelesak matematikak ikasi zituen Cambridgen, botanikak ere ikusmina piztu zion. Marrazkilaritzan zituen arazoak konpontzeko asmoz, irudiak finkoak jaso eta fixatzeko teknikez interesatu zen. 1835n Talbotek historiaren lehenengo argazkiak lortu zituen paperean. Bere ikerkuntzekin jarraitu zuen, zilarrezko paperarekin eta errebelatu prozesuekin 1841n Ingalaterran Kaleotipoa patentatu arte, hementxe hasten da argazkigintzaren historia, bere bertsio negatibo-positiboan. Irudi hauek abantaila handia aurkezten zuten, hauen kopia egitea posible zen |
Frederick Scott Archer argazkilari eta eskultoreak The Chemist aldizkari ingelesari proposamena egin zion 1851n, Kolodionaren metodoa, hain zuzen ere. Scottek kristalezko xafla buztiak erabiltzen zituen kolodionarekin. Negatiboen esposizio eta errebelatua bustirik egin behar zen, eta hau ez zen bat ere erosoa, argazkilariek gela ilun bat eduki behar zuten gertu, espozioa baino lehen xaflak erabili ahal izateko, eta baita errebelatua segituan burutzeko. Daguerren metodoarekin erkatuz, Scotten teknikak baino 15 aldiz esposizio denbora baxuagoa eskaintzen zuen. Gainera, irudiek mugimendua ahalbidetzen zuten. Garai honetan biluziak nabaritu ziren.
|
| 1879n Swamek bromurozko paper lehorra patentatu zuen, eta hemendik aurrera argazkilaritzan materiala eta neurriak normalizatzen dira, estandarizatzen dira. Marka guztiek baliabide eta lan-teknika berberez baliatzen ziren. 1886n zeluloidea erabiltzen hasten da gainazal fotografiko bezala emaitza bikanekin. |
 |

klikatu irudiaren gainean |
1889. Urteko kamarek, gaur egun oraindik erabiltzen diren kamaren rolloa edo karretea erabiltzen zuten.
Urte batzuk beranduago, 1925. urtean hain zuzen , 35 mm.ko karretea azmatu zen eta kamerak txikiagoak egin ziren. Ondoko irudian honako lehenengo Leica markako kamera |
 |
| |
|
|
|
|
 |
Bazenekien
|
| Euskalherrian argazkigintzaren inguruko museo bat dago. Photomuseum |
| |
| |
 |
Bidai eta gerra ereporariei esker, argazkigintzak izugarrizko zaletazuna lortu zuen. Magnum agentzia |
| |
| |
 |
Gaur eguneko argazkigintzan informatika eta elektronikaren eraginez aldaketa izugarriak gertatzen ari dira. |
| |
 |
|