Slavutich 1986 eta 1987. urteetan eraiki zen Pripyat-eko biztanleak
bizi zitezen. Kiev hiriburuaren mende dago, nahiz eta Chernigov-eko
eskualdean egon. Chernobyl-etik 46 kilometroetara dago, ingurune bikain
batetan aintzira eta pinudien ondoan. Hiria Sobiet Batasuneko errepublika
guztiek eraiki zuten. Horregatik, kaleek eta eraikinek hauen izena
daramatzate: Erevansky, Tbilissky, Moscowsky, Kievsky eta abar.
Hiria parke ugariez dago josita eta bizi kalitatea nahiko garaia da:
kultur-etxeak eta zerbitzu publikoak ugariak dira. Herrixketatik alde
egin behar izan zuten herritarrentzako 11000 sendi-bakarreko etxe
eraiki ziren. Pripyat eta Chernobyl hirietako bizilagunentzako etxebizitza
blokeak eraiki ziren.
Slavutich toki erradiaktibo batetan kokatzen da, nahiz eta horregatik
zenbait erosotasun eta eskeintza berezi ditu Ukraniako beste herrien
aldean. Horrela ere herritar batzuek ez zuten Slavutich-eko etxebizitza
berria nahi izan, batzuei Kiev hiri preziatuan bizitokia eman zitzaielako.
Datu bezala, gogoan hartu daiteke eraiki ziren bost solairuetako 90
etxeak eta behar izan ziren 67 milioi errubloak.
Herriak honako aisialdi azpiegitura ditu: hiru kultur-etxe, sei kiroldegi,
estadio handi bat eta bi igerileku. Mendebaldetik Dnieper ibaia igarotzen
da eta Desna beste aldetik.

Familibakarreko
etxeak Slavutich hirian.