P R I P I A T

 
 


Pripiat hiria Chernobyl-eko zentral nuklearreko langileak bizi zitezen eraiki zen. 1986. urtean zentraleko erreaktore batek eztanda egitean 47500 biztanleko hiri hau hustu beharra izan zen, eta gaur egun munduan hustutako hiri handiena da.

 

LEHEN

ORAIN

Pripiat erradiazio handiko gunean aurkitzen da eta guztiz debekatua dago bertarako sarrera, ezta ere bertako etxebizitzen jabeei. Izan ere hauek ebakuatu beharra izan zutenean beraien jabegoak bertan utzi zituzten eta beraien etxeak hauek utzi zituztenean bezala aurkitzen dira gaur egun. Segurtasun eremuan ematen ziren lapurreta kasuak direla eta hiri honetako perimetro guztia hesiekin itxi zuten. Hiriaren sarreretan kontrol-tokiak daude eta Txernobilgo zentral-nuklearreko langileen berebilak bakarrik igaro daitezke.

Ebakuazio lanetan Pripiateko garraio publikoko langileek paper garrantzitsua izan zuten. Autobus gidariak eroien gisa dira gogoratuak, zentral nuklearreko sutea itzaltzen saiatu ziren suhiltzaileen modura. Hauek izan ziren zentral nuklearrera iristen lehenengoak. Ez zekien zehazki zeren aurka ari ziren borrokan, ez zen ohiko sute bat.
Bestalde "likidatzaileen" taldea salbuespen eremua "garbitzera" sobiet gobernuak eraman zituen 650mila pertsona izan ziren
. Horietatik 8000 eta 10mila artean erradiaktibitatearen erruz hil ziren.


Bloke txurian zera ipintzen du: "Lenin-en alderdiak komunismoaren garaipenera gidatuko gaitu".


Pripiateko hiria etxebizitza blokeez osatuta dago. Guztiak berriak eta Sobiet Batasunean erabiltzen zen estiloaz eginak. Izatez, jolas parke handi bat eta zerbitzu publiko guztiak zituen hiri honek. Gainera, 100000 bizilagun bizi ziren honen inguruan herrixka txikietan. Gaur egun herrixka txiki horietara biztanle ugari itzultzen hasi da: kutsatutako lurretan ereiten darraiten baserritarrak eta bestelako etxerik ez dituzten atsoak. Denera 3500 inguru dira. Beraien esanetan nahiago dute beren lurretan bizi, nahiz eta hauek kutsatuta egon, etxebizitza bloke tristeetan bizi baino.

Ikerlariek diotenez arrisku gehien etxebizitzen barruan dago eta tokia ez da bizitzeko baliagarria izango hurrengo 300-900 urte artean (kutsadura garbitzeko zientzi-aurrerapenen arabera eta zientzilari ezberdinen aurreikuspenen arabera). Dena geldirik dago: noria, jolasparkeak, azoka...

Bertan bizi ziren hiritarrak Slavutich hiri berrian bizitzen jarri ziren. Oraindik inork ez daki Chernobylen zenbat hildako izan ziren...


Kultur-etxea eta bere atzekaldean jolas-parkeko noria.

 
Hosted by www.Geocities.ws

1