Bilaketa Zerbitzua

Bilaketa arauak

Web gune honetan eskaintzen dugun bilatzaile/xerkatzailea FreeFind konpainiak dohainik eskainitakoa da. Zerbitzu hau dagoen bezala jasotzen delako, interesgarri deritzogu ondoren jarriko ditugun arauak kontuan hartzea.

  • Nahi duzun informazioa ez baduzu aurkitzen, saia zaitez bilaketa motore honek eskaintzen dituen ezaugarriak. Defektuz, bilaketak sartzen diren hitz guztiak bilatzen saiatzen da. Honek emaitzarik ez badu ematen, sarrerako hitzetako bat duen ezein orri emango digu bilatzaileak. Hori gertatzen denean, emaitzaren ondoan azalpen gisa agertzen den esalditxo argigarri bat irakurriko dugu.

  • Aurreko ezaugarriez aparte, badira bilaketa aldatzeko beste zenbait arau.

    • 1.+ eta - kalifikatzaileak
      Hitz baten aurretik + karakterea jarriz gero, hitz hori derrigorrez azalduko da bilaketaren emaitzan.
      Hitz baten aurretik - karakterea jarriz gero ordea, hitz hori ez da emaitzan azalduko.
      Adibidez: +always -never

    • 2.* wildcard-a
      Galdeketa hitz bat * karakterez amaitzen bada, bilaketan hitz horren bitartez hasten diren hitz guztiak bilatuko dira.
      Adibidez: Urretxu*

    • Asteriskoa oso erabilgarri izanen da euskarazko hitzak bilatzerakoan... Adibidez, Zumarragako, Zumarragan... denak Zumarraga* jarriz.

    • 3.? wildcard-a
      Hitz batek ? badu, bilaketan edozein karaktere ordezkatuko du ? karaktere horren txokoa.
      Adibidez: art?a sarrera, artea edo artoa hitzen ordezkoa litzateke.

    • Hauek guztiak gainera konbina daitezke: +alway* -ne??r*

  • Mendi izenen bila bazabiltza, aprobetxa ezazu gainez gainezko mendi ibilaldien zerrenda. Zerrenda honetan web gune honetako mendi ibilaldiak eginez egin daitezkeen mendi-tontor guztiak agertzen dira, eta mendi bakoitzari atxikita zein irteeratan dauden deskribatuta.

  • Gaztelerazko zein ingelesezko sarreratan ez da —gehienetan— goian aipatutako arazoa jazotzen.

  • Web gune honetako euskal toponimoak euskal grafian idatziak izan dira.

  • Nahiz eta bilatzaile hau web gune honetan agertzen diren hizkuntz guztietarako behar bezala ez egokitu, gune honetarako erreminta baliagarria delakoan gaude.

  • Bilatzailearen etekina hobeto aprobetxatzearren, <title> markak egokitu ditugu, emaitzen zerrendan zeren bila gabiltzan hobeto jakin dezagun. Hori dela eta, titulopean beheko markak ageriko zaizkizu, ondoko esanahia dutelarik.

  • [eu]
    Euskaraz idatzitako orria.
    [es]
    Gazteleraz idatzitako orria.
    [en]
    Ingelesez idatzitako orria.
    OSTR
    Ostadar Mendi Taldeko ohiko irteera. Ondoren irteeraren deskribapenaren urtea eta hilabetea agertzen dira.
    UBIH
    Uren Banalerroaren Ibilbide Handia. Ondoren irteeraren deskribapenaren urtea eta hilabetea agertzen dira.
    4HIH
    Lau Hiriburuen Hibilbide Handia. Ondoren irteeraren deskribapenaren urtea eta hilabetea agertzen dira.
    5HIH
    Bost Hiriburuen Hibilbide Handia. Ondoren irteeraren deskribapenaren urtea eta hilabetea agertzen dira.
    GRMM
    Goierri Mendiz Mendi (Zumarragako irteerak). Ondoren liburuan irteerak duen zenbakia agertzen da.
Jar ezazu bilatzaile bat ZURE web gunean!


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.


Igo
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities


Hosted by www.Geocities.ws

1