![]() |
|
| ˇOrrialde
nagusia.
|
Adur ibaia igaro eta Euskal Herria utzitakoan Frantziaren handitasuna ikusi ahal izan nuen: landa zabalak, baso amaitezinak, baratza erraldoiak... giza-geografia ezberdina dela ikusi ahal izan nuen: autoestratan nihoala hiruzpalau hiri eta herrixka bakar bat ere ez nuen igaro Belgika zapaldu arte; Bordel, Tours, Poitiers... Paris hirian eta honen metropoli zonaldean hamar milioi biztanle baino gehiago bizi dira. Hiriaren kanpoaldea ez zegoen batere ez zainduta: autoestratak auzoen gainetik, hogei solairuetako langileentzako "erlatokiak", merkatalguneak eta motelak edonon, margo eta zikinketa edonon, auzo desitxuratuak, eta azken auzuneak utzi baino lehen, bulegoz betetako zeruarrazkariak. Baina ez "La Defénse" auzune aberatseko beira eta altzairuzko eraikinak bezalakoak: Pariseko luxua eta etxe dotoreak urrunean baino ez ziren ikusten. Frantzian zehar bizpahiru nukleargune ikusi ahal izan nituen (Frantzia Europako herri nuklearizatuena da), aipagarriena Beaujency herrixka eder eta zaharraren ondoan dagoena, Loira ibaiaren ertzean. Gogoangarriak dira baita ere Frantziako autoestratetan aurkitzen diren zerbitzugune ezin-hobeak: adibide interesgarria gure errepideetarako. Pariseko azken auzategiak utzi, Charles De Gaule aireportura zihoazen hegazkinen azpitik igaro, eta Brusela aipatzen zuen lehen adierazgarria ikusi ahal izan nuen. Frantzia bidatzea oso asperagarria da, izan ere hiri batzuk ikusteaz gain, paisaia beti berdina da: lautada zabalak. Belgikan gauean sartu nintzen. Aipatu beharrik ez dago, zenbat eta iparralderago joan ala, herrialdeak aurreratuagoak direla. Belgikaren kasuan, aipagarria da autoestratan argiak dituztela, nahiz eta herri bat zeharkatzen ez egon, eta adierazgarri asko argiztatuta daudela. Lovainara heldu bezain azkar lo artu nuen, egun oparoa bainuen aurrean. |