|
DVORAME
: 9 DE NOVIEMBRE DEL 2004
1)
Labur-labur, kontaidazue Materia taldeak orain arte egindako
ibilbidea.
1996
hasi eta gaur arte 3 lan kaleratu ditugu. 1999 urtean
“hardcore’s desecration” FRAGMENT MUSIC-ekin, 2003 urtean
“time will tell” FRAGMENT MUSIC / MUSICA AUTONOMA-rekin eta gure
azken lana eta momentu honetan aurkezten ari garena “forget the
music” OIHUKA-rekin.
Bestalde,
aurtengo POP ROCK VILLA DE BILBAO lehiaketan EUSKAL-HERRIKO talde
onenaren sari honekin 3 lehiaketa irabazi ditugula esan dezakegu.
2)
Musika lehiaketa asko irabazi dituzue. 2000 urtean Zangotza
Rock eta Gipuzkoako Cadena 100 irratiko Imagina Rock lehiaketetan
nagusitu zineten. Aurten, berriz, Euskal Herriko metal talderik
hoberena izendatu zaituzte Villa de Bilbao lehiaketan. Sari horiek
guztiak irabazteak zer suposatu du zuentzat? Bultzada handia izan al
da taldearentzat?
Guretzat
oso garrantzitsua izan da lehiaketa hauetan irabazle suertatu izana.
Alde batetik, gure musikan sinesten lagundu digu eta bestetik, beste
era batera lortu ezingo genituzkeen ate asko ireki dizkigu. Azken
sari honek adibidez, gure disko berriaren promozio eta banaketa
hobeago bat egiteko aukera eman digu edota Munich-en kontzertu bat
emateko aukera paregabea. Kontutan izan, gaur egungo musika
merkatuan aurrera egiteko ezinbesteko dela patroi batzuen baitan
sartzea, ez da gure kasua, eta hasieratik jakin genuen lehiaketak
izan zitezkeela aurrera egiteko aukeretako bat. Azken finean gure
musika egiteko eta jotzeko abilitateaz baliatzen saiatu gara
helburuak lortzeko.
3)
Taldean hirukotea zarete: bi gitarrajotzaile eta bateria
jotzaile bat. Zer dela eta aritzen zarete baxu jotzailerik gabe?
Nola moldatzen zarete abestien oinarri erritmikoa lortzeko?
Bai,
hasieratik hirukotea izan gara. Bizpahiru baxujole pasa dira
taldetik, baina azkenean hiruak jarraitzea erabaki dugu. Azken
finean, beti gustatu izan zaigu instrumentuen arteko
sinkronizazioa ona izatea, eta gero eta gutxiago izan taldean
orduan eta gertuago gaude gure helburu honetatik. Hala ere,
kontzertuetan, oinarri erritmikoari kontsistentzia pixka bat
ematearren subwofer funtzioa betetzen duen teklatu saturatu bat
erabiltzen ari gara. Frekuentzia grabeenetan eduki genezakeen
hutsunea betetzeko erabiltzen dugu eta orain arte oso emaitza onak
ematen ari da.
4)
Zer topatuko du “Forget de music” diskoa erosten duen batek?
Zein berrikuntza dago aurreko lanekin alderatuta?
Zaila
da esaten, pertsona berdinak jarraitzen dugu taldea osatzen eta
musika egiteko prozedura antzekoa izan da. Nik uste diferentzia
heldutasunean egon daitekeela. Urte dexente daramatzagu elkarrekin
eta gero eta gehiago ezagutzen gara. Gainera, produkzio aldetik
ere hobekuntza nabaria izan da. 3. diska hau ere gure estudioan
grabatu dugu eta Alvarok berak egin ditu nahasketak beste
diskoetan bezala. Bere esperientzia kontu hauetan ere goruntz doa
diskotik diskora eta azken honekin oso gustura gaude lortu duen
emaitzarekin. Azken finean, urte guzti hauetan ikasi dugun guztia
uztartzen duen diskoa dela esango nuke. Gainera estilo
pertsonalago bat lortu dugu, taldea lehendik ezagutzen dutenek
nahikoa izango dituzte segundo pare bat MATERIA entzuten ari
direla konturatzeko. Eta ezagutzen ez dutenak, agian orain arte
sekula ezagutu ez duten musika estilo bat entzuteko aukera izango
dute. Berria irudituko zaien zerbait.
5)
“Time will tell” izeneko bigarren diskoa Fragment eta
Musica Autonoma zigiluekin kaleratu zenuten. Disko berri honekin,
nola sortu zen Oihuka disketxearekin lan egiteko aukera?
Bai,
ba lehen esan bezala, VILLA DE BILBAO lehiaketan jasotako sariaren
ondorioetako bat izan da. Ordurako grabazioa bukatuta genuen eta
disketxetan ate joka ari ginen diskoa kaleratzeko. Gero,
lehiaketako fase finalean sartu ginela jakin genuenean itxarotea
erabaki genuen. Agian aukera politen bat sor zitekeela pentsatu
genuen eta halaxe izan zen. Saritzat, disko baten grabaziorako
diru bat ematen ziguten, estudioa ordaintzeko etab., baina diskoa
dagoeneko egina genuenez, diru hau promozioan gastatzea otu
zitzaigun, eta honela jarri ginen OIHUKA-rekin kontaktuan.
6)
Zuen web orrialdean ikusi dudanez, Alemanian aritu zarete
duela gutxi. Nola sortu zitzaizuen hara joateko aukera? Zer
moduzko esperientzia izan zen?
Aipatutako
diru laguntzaz gain, Villa Bilbao lehiaketak, atzerriko beste
lehiaketa batzuetako talde parte hartzaileekin interkambio batzuk
egiten ditu eta gu Munich-eko Theatron festibalera joan ginen
jotzera. Esperientzia ezinobea izan zen guretzako, sekula ez
genuen atzerrian jotzeko aukerarik izan eta gustura hartu genuen
notizia. Han 4 egun pasa genituen eta gu ikustera jende asko joan
ez bazen ere, han egindako egunetan garagardo ona eran eta hiria
bixitatzeko denbora soberan izan genuen. Berriro joango ginateke
gustura.
7)
Kantei dagokionez, intentsitateekin jolastea da Materiaren
ezaugarrietako bat. Horrekin batera, melodia handiko zatiak eta
pasarte pisutsuak uztartzen dituzue. Bi mutur horiek nahastea al
da Materiaren estiloaren oinarria?
Ba
baietz esango nuke. Gainera sinkronizazioa, abiadura edota
intentsitateari ere garrantzia handia ematen diogu. Hirukotea
izateak askatasun dexente ematen digu, eta bakoitza bere aldetik
ibiltzeko posibilitatean ematen digu batzuetan, taldea osatzen
duten elementuekin jolasteko aukera. Hala ere beti bueltatzen gara
erritmo gogorretara hiruak batera, indar bila. Kritika jaso zale
amorratuak gara hala ere. Oso gustuko dugu musika entzuten edota
egiten duen jendearekin eztabaidan aritzea, eta are gehiago gure
musikaz hitzegiten dugunean. Asko baloratzen dugu norbaitek gure
lana entzun eta gero kritika bat egiten badigu.
8)
Urnietakoak zarete. Musikaren arloan, batere mugimendurik
ba al dago herrian? Zein beste talde ari dira zuekin batera?
Ba
orain arte behintzat ez da mugimendu handiegirik izan. Hala ere,
azken urte honetan badirudi gazteak hasiak direla egoera hau
pixkanaka aldatzen. Izan ere talde pare bat martxan hasi direla
badakigu eta honek poz pixka bat ematen digu. Besteak beste, Oscar
(bateria), Urnietako Destino Norte taldeko batzuekin
erraustegiaren aurkako abesti bat grabatzen aritu zen.Gainera,
gazte asanblada berri bat ere sortu da herrian Poxta Zahar, eta
herriko jaietan kontzertuak antolatzen ari dira. Bai, badirudi
gauza mugitzen ari dela pixkanaka musikaren inguruan.
9)
“Eurovision” izeneko kanta bat duzue. Zer dela eta
abesti hori? Azken batean, zuek ere lehiaketa askotan parte
hartuak zarete...
Bai,
kritika zorrotza egiten diogu “lehiaketa” honi, eta bide batez
gaur musikak bizi duen egoera tamalgarriaren berri ematen saiatzen
gara. Azken finean, Eurovisioa, Europa osoko musika erreferentzia
dela saldu nahi digute, eta honek barregura ematen digu. Musika,
herraminta huts bat bailitzan erabiltzen dute beste milla gauzari
etekina atera asmoz. Soineko eta traje garestiak, irribarreak
nonahi, banderak bazter guztietan, koreografia landuak.... eta
musika? Non geratzen da musika? Hauxe da gure kezka nagusia disko
guztian zehar. Azken finean gu musika egiteko elkartu ginen, eta
hori eskaintzen saiatzen gara, bai lehiaketetan, kontzertuetan,
diskoetan eta egiten dugun guztian. Tristeena hala ere, eurovisioa,
Europan zehar zenbat jendek jarraitzen duen ikustea da. Honek,
musika zein egoeratan dagoen argi eta garbi azaltzen digu, eta
guztiok dugu errua hein batean.
10)
Nola
ikusten duzue metalaren egoera inguru hauetan? Talde berri asko sortzen ari dira,
eta estilo aldetik ere ugaritasun handia dago.
Bai,
hori batez ere. Estilo gehienak errepresentatuak daudela esango
nuke, oso ongi errepresentatuak gainera. Azken urte hauetan euskal
musikaren maila hobetzen ari dela iruditu zaigu, eta metalaren eta
hard-core-aren inguruko eszena handiegia ez den arren, nabaria da
gero eta talde gehiago eta hobeagoak sortzen ari direla. Hala ere,
egia da metala jorratzen dugun taldeok zailagoa dugula bidea, izan
ere, gure musika ez da jende askok entzuten duenetakoa eta zentzu
horretan kosta egiten zaigu disketxeek gugan konfidantza izatea.
Azken finean, beraiek, saldu egin behar dute, eta badirudi ez
dutela gugan interes handiegirik.
11)
Besterik...
Beno,
ba ea kontzerturen batean elkar ikusteko aukera izaten dugun.
Dvoramen bertan anunziatzen ditugu gure kontzertu guztiak, beraz,
bertan ikus dezakezue noiz eta non topatu gurekin. Etzaizue
damutuko.
Gure
web orria ere bixita dezakezue: www.webmateria.tk
Eskerrikasko
elkarrizketagatik.
XIRIKA:
10 DE NOVIEMBRE DEL 2004
1.-Jendaurrean
talde berria bazinate bezala aurkezten zaituztete baina hau zuen
3. diskoa da. Zein da Materiaren nondik norakoa? (Historia)
1996
hasi eta gaur arte 3 lan kaleratu ditugu. 1999 urtean
“hardcore’s desecration” FRAGMENT MUSIC-ekin, 2003 urtean
“time will tell” FRAGMENT MUSIC / MUSICA AUTONOMA-rekin eta
gure azken lana eta momentu honetan aurkezten ari garena “forget
the music” OIHUKA-rekin.
Bestalde,
aurtengo POP ROCK VILLA DE BILBAO lehiaketan EUSKAL-HERRIKO talde
onenaren sari honekin 3 lehiaketa irabazi ditugula esan dezakegu.
2.-
“Forget the Music” izenburupean kaleratu duzue disko hau. Zer
gertatzen zaio musikari?
Beno,
musika benetan maite dugunok badakigu zertaz ari garen. Denok
sentitzen dugu desilusio bera telebista edota irratia
pizten dugunean. Ikusten denez gaur egun musika, beste mila
gauza lortzeko herraminta huts bat da, eta honek min ematen digu.
Haserretu egiten gaitu. Horregatik esaten dugu tituluan musika
ahazteko, izan ere, beti aurkituko baitugu bigarren edota
hirugarren plano batean, interes estetiko, pertsonal, politiko
etab.-en atzean.
3.-
Taldeak badu berezitasun bat. Ez duzue baxujolerik. Nola moldatzen
zarete zati hori aurrera eramateko?
Bai,
hasieratik hirukotea izan gara. Bizpahiru baxujole pasa dira
taldetik, baina azkenean hiruak jarraitzea erabaki dugu. Azken
finean, beti gustatu izan zaigu instrumentuen arteko
sinkronizazioa ona izatea, eta gero eta gutxiago izan taldean
orduan eta gertuago gaude gure helburu honetatik. Hala ere,
kontzertuetan, oinarri erritmikoari konsistentzia pixka bat
ematearren subwofer funtzioa betetzen duen teklatu saturatu bat
erabiltzen ari gara. Frekuentzia grabeenetan eduki genezakeen
hutsunea betetzeko erabiltzen dugu eta orain arte oso emaitza onak
ematen ari da.
4.-
Zuen musikagatik asko borrokatzen duzuen taldea izanik, zer
da jarraitzera bultzatzen zaituztena?
Ba
begira, ez genion sekula geure buruari halakorik galdetu, baina
nik esango nuke, hasiera batean, hiruak elkartu ginenean ongi
pasatzea zela geure helburu bakarra, talde gehienak bezala. Gero,
denborarekin, egiten genuena erakustea izan zen gure nahia, eta
kontzertuak ematen hasi ginen. Egia esan, talde batean zaudenean,
zure lanaz izaten duzun ikuspuntua ez da oso objektiboa izaten eta
grabazioen eta bideo grabaketen
laguntzaz geure burua beste perspektiba batetatik ikusten
ikasi genuen. Bide honek, etengabeko hobekuntzara bultzatu gaitu,
gaur egun arte behintzat, eta bide batez, prozesuan 3 grabazio
gauzatu ditugu, hasieratik bukaerara.
5.-
Diskoaren bukaeran azalpen batzuk gahitu dituzue zer da argitu
nahi duzuena?
Bai,
beno, diskoa kontzeptuala da. Orain arte komentatu dugun moduan,
gaur egun musikak bizi duen egoeraren berri eman nahi izan dugu.
Kontzientziazio bat sortu musika maite dugunon artean. Alvarok,
bere letren bitartez, nahiko kritika gogorra eta zorrotza egin du.
Horregatik, gaia modu irekiago batean planteatu behar genuela
sentitu genuen, liburuxkan behinik behin. Azen finean, gure
haserrearen motiboak era lasaiago baten planteatzeko egin dugu.
6.-
Hardcorea, metala…eboluzionatuko duten estiloak edo
desagerpenera bidean daudenak?
Zaila
da horri erantzuten. Hala ere, ez gaitu batere kezkatzen. Gu,
geure musika egiten saiatzen gera, eta nahiz eta egia den
influentziatu gaituzten talde gehienak estilo hauen baitakoak
direla, guk geure musika egiten jarraituko dugu. Beti egongo da
eboluzio bat taldearen baitan. Guk sortzen dugu geure estilo
propioa nahiz eta iturri askotatik edan.
7.-
Zuen kabuz lan egiten saiatzen zarete dena kontrolpean izateko.
Grabazioa ere zuen esku joan da.
Bai,
egia da. Diskoen distribuzioa izan ezik, beste dena gure kabuz
egin dugu lehenengo diskotik. Abestien konposiziotik hasi,
interpretazio, grabazio, nahasketa eta edizioa gure kabuz egiten
dugu. Diskoaren azal, kontrazal eta liburuxken diseinua ere gure
kabuz egin izan dugu azken disko honetan ezik, “forget the
music” honetan OIHUKAK hartu du diseinuaren erantzunkizuna. Bai,
egia da. Dena kontrolpean edukitzea izango da guzti honen arrazoi
nagusiena. Gainera, prozesu honek, egiten dugun musikari oraindik
pertsonalitate handiagoa ematen diola uste izan dugu beti.
8.-
Euskal disketxe batek ez ditu ingelesez abesten duen taldeen lanik
ia kaleratzen. Zuentzat sorpresa izan zen?
Bai,
kristona. Hala ere, Pop Rock Villa de Bilbao lehiaketan jasotako
sariaren ondorioetako bat izan dela uste dugu. Azken finen,
lehiaketak izan dira gure ibilbidearen oinarria. Irabazitako
lehiaketa bakoitzak ate bat ireki digu, eta horrela egin dugu
aurrera urtetan zehar. Hauengatik izan ez balitz ez dut uste
honaino iritsi izango ginenik.
9.-
Hasi zinetenetik zein arlotan somatu duzue eboluzioa talde bezala?
Zortzi
bat urte daramagu elkarrekin eta urte guzti hauetan, batez ere,
geure instrumentuak jotzen eta beraien bitartez komunikatzen
saiatu gara. Horretarako abestiak konposatzen aritu gara etengabe
eta honek taldea osatzen dugun hiru pertsonen arteko erlazioa
estutu egin du. Hala ere, bidean, hartu beharreko erabakiak asko
dira eta honek haserre eta eztabaida amaigabeetara eraman gaitu
askotan. Azken finean, hauxe esango nuke dela taldearen atalik
garrantzitsuena, hiru pertsona oso ezberdinak garen arren, egiten
dugun musikan ekilibrioa lortzen saiatzen garela.
10.-
Hemendik aurrera zer?
Kontzertuak,
laugarren disko bat... musikaz
gozatu azken finean.
“time
will tell” [denborak hitz egingo du]
EVASIÓN:
19 DE NOVIEMBRE DEL 2004
0.-
¿Quién contesta? ¿Dónde estás?
1.-
De dónde es el grupo. Edad media de sus miembros. ¿Cuándo y por
qué empezasteis?
2.-
Grupos anteriores en que habéis tocado. Estilo que hacían.
3.-
Nombre: ¿de dónde sale y qué significa?
4.-
Influencias. Musicales y extra-musicales.
5.-
Discos y maquetas anteriores. creo que tenéis varios CDs. Indicad
título, año de edición, sello que lo saca, ventas y breve
comentario. No os extendáis demasiado en esta.
6.-
¿Cómo habéis contactado con este Oihuka? ¿Lo intentasteis con
otros sellos?
7.-
Comenta el disco. Si te gusta y eso. Véndelo a los lectores.
8.-
Las letras. ¿Qué os inspira y de qué van?
9.-
Qué hace un grupo que canta en inglés en Oihuka. ¿Tanto está
cambiando el mercado vasco?
10.-
Ganasteis el Villa de Bilbao como mejor grupo vasco, me parece. ¿De
qué os sirvió?
11.-
Directos. ¿Cómo son y cuántos daréis próximamente? ¿Cómo
será el del BAR?
0.-
Jon, el guitarrista del grupo y te contesto a las preguntas desde
el ordenador de mi casa en Urnieta (Gipuzkoa).
1.-
El grupo surgió en Urnieta el año 96 aproximadamente cuando aún
éramos unos chavalillos con ganas de pasárselo bien y tal, como
la mayoría de grupos que empiezan a experimentar con la música.
Hoy por hoy tenemos entre 26 y 28 años y seguimos con la misma
ilusión que entonces.
2.-
Excepto Alvaro (guitarra y voz) que tocó en un grupo garaje
setentero llamado SMALL THINGS, tanto Oscar (batería) como yo,
que conformamos el resto del grupo,
éramos vírgenes en este sentido. Digamos que MATERIA fue
nuestro primer contacto con la música, nuestro amor platónico
que perdura años después.
3.-
MATERIA es el propósito de combinar tres formas de ser, tres
formas de pensar, es la intención de fundir tres inquietudes. Los
instrumentos son nuestras herramientas de trabajo y el producto
son los tres discos que tenemos, donde se ve reflejado nuestro
propósito.
4.-
Somos tres personajes bastante diferentes, si no llega a ser por
la música, me parece que no nos habríamos conocido, y no
hubiesemos compartido tanto como lo estamos haciendo. Cada uno
hemos tenido unos gustos bastante dispares, (desde Led Zepelling,
Sepultura... hasta Nofx) pero una vez que nos unimos, hace ya unos
años, fuimos unificando gustos. Hemos compartido gustos con
discos de Machine Head, Korn, Deftones,...Refused, Earth Crisis,
Snapcase, Earthtone9, y con estas combinaciones el grupo se ha ido
formando. Preguntas por influencias extra-musicales, pues,
ciclismo, judo, pintura, lectura, senderismo, sofing (el arte de
tirarse al sofá), levantamiento de jarra, etc... el día a día,
todo lo que nos rodea.
5.-
Mira te cuento. “hardcore´s desecration” año 2000 FRAGMENT
MUSIC, “time will tell” año 2003 FRAGMENT MUSIC / MUSICA
AUTONOMA y “forget the music” año 2004 OIHUKA. Ésta es
nuestra discografía. Aparte nos gustaría comentar que a lo largo
del los años hemos conseguido ganar tres concursos, el VILLA DE
SANGUESA 2000, IMAGINA ROCK COCA-COLA (Gipuzkoa) 2001 y el último
este año, el POP ROCK VILLA DE BILBAO como mejor grupo de Euskadi.
Éste es nuestro currículo.
6.-
Si, antes de presentarnos al VILLA DE BILBAO ya teníamos el disco
terminado, y estábamos buscando una discográfica para editarlo.
Pero una vez que nos dieron el premio todo fue más fácil,
tocamos varias puertas más y al final nos decidimos por OIHUKA,
por proximidad y por las posibilidades de distribución que nos
ofrecían. Así podemos darnos a conocer ante mayor número de
gente.
7.-
El disco es la ostia. En él, hemos sido capaces de plasmar todo
lo que hemos aprendido durante todos estos años. Fíjate que
somos un grupo que lleva a rajatabla lo del “do it yourself”,
vamos que desde la composición, grabación, mezclas... todo
excepto la distribución lo hacemos nosotros desde nuestro primer
disco. En este tercero, se palpa la madurez en todos estos
sentidos. Estamos muy contentos con el resultado, nos ha quedado
un pedazo disco.
8.-
Este “forget the music” habla sobre el negro túnel en que está
metida la música estos últimos años. Nos da asco encender el
televisor o la radio y ver o escuchar lo que se está haciendo con
ella. Odiamos que para encontrarla muchas veces tengamos que
empezar a quitar capas y capas de moda, política, coreografías....
vasta ya!!! Respetemos la música por lo que es y representa.
Nosotros la vemos como un lenguaje universal que no necesita
abalorios para ser disfrutada. No utilicemos la música como
herramienta para llevar a cabo otros oscuros intereses mas allá
de los que la propia música nos brinda.
9.-
Bueno, es una pregunta que no nos corresponde responder. Supongo
que lo que les ha atraído ha sido lo del premio y el contenido
musical del grupo. Para nosotros ha sido una sorpresa que no hemos
querido dejar escapar. De hecho, nos enorgullece el hecho de
llegar hasta aquí sólo y únicamente por méritos musicales, que
es lo que intentamos defender. A nivel “político”, que creo
que es a lo que te refieres, no me pienso meter, tengo mi opinión
que quizá no sea la del resto del grupo. Por eso prefiero no
hablar del tema.
10.-
Pues como te he ido comentando, lo ha sido todo. Ha sido el
detonante para llegar a todo esto. Incluso a realizar esta
entrevista. En nuestro corto viaje, hemos tenido que sacarle
provecho a los concursos, demostrando lo que valemos para tirar
adelante. Sabemos que no hacemos música para masas y hemos tenido
que arreglárnoslas de forma alternativa.
11.-
Si, los directos conforman una parte muy importante de MATERIA. Os
invitamos a venir a vernos, ya que es algo que hemos trabajado
mucho estos últimos dos o tres años, con el fin de ofrecer
nuestra música en directo de la forma más fiel posible. Ahora
mismo estamos conformando el calendario de presentación del disco
y si andáis un poco atentos no creo que tengáis ningún problema
para vernos. Podéis informaros en www.webmateria.tk
Y
en cuanto al BAR, deciros que no vamos a poder acudir, por motivos
de fuerza mayor hemos tenido que suspender nuestra actuación.
Sentimos mucho no poder acudir y pedimos disculpas a todos
aquellos que tenían intención de acercarse a vernos. De todas
formas, no tardaremos en volver por Bilbao para tocar. Nos vemos.
|