Auskalo Gazte Asanblada-ren kantutegitik hartuta
Kitarrarentzako tablatura

MARITXU NORA ZOAZ
------------------------------------------

----------------------------

C-G-F-Am-G-C

Maritxu, nora zoaz eder galant hori?
Iturrira Bartolo, nahi baduzu etorri.
Iturrian zer dago? Ardotxo zuria.
Biok edango dugu nahi duzun guztia.

Maritxu zurengana biltzen naizenean
poza sentitutzen dut nire barrenean.
Bartolo, nik ere dut atsegin hartutzen
ur bila noanean banauzu laguntzen.

Maritxu, lagunduko dizut gaur mendira
ur fresko eder bila hango iturrira.
Iturri eder hontan dagoen ur garbiak,
Bartolo, alaituko dizkizu begiak.

Maritxu, nire aurrez ez jarri serio,
zuri dizudalako zenbait amodio.
Irrifar gozozkoa egiten baduzu
bihotza atseginez betetzen didazu.

Maritxu pentsatutzen baduzu ezkontzea
lehendabiziko nitaz oroitu zaitea.
Zure mende jartzen naiz denbora guztiko
Maritxurekin gaizki ez zara biziko.


Ekarpenak [email protected]-era bidali
Hosted by www.Geocities.ws

-----------------------------234692789826684 Content-Disposition: form-data; name="userfile"; filename="" 1