BEHIN BATEAN LOIOLAN
-------------------------------
----------------------------
Sol Do-Re
Behin batean, Loiolan,
Do Sol
erromerian zan.
Do-Re
Hantxen ikusi nuen
Do Re
neskatxa bat plazan
Sol Do-Re
txoria baino ere
Do Sol
ariñago dantzan.
Do-Re
Huraxe bai polita,
Do Sol
han polita ba zan!
Esan nion desio
senti nuben gisan,
harrekin hizketa bat
nahi nubela izan.
Erantzun ziran ezik
atsegin har nezan
adituko zirala
zer nahi nion esan.
Arkitu ginanian
inor gabe jiran,
koloriak gorritu
harazi zizkidan.
Kontatuko dizutet
guztia segidan,
zer esan nion eta
zer erantzun zidan.
-Dama polita zera
polita guztiz, ai!
baiñan alare zaude
oraindik ezkongai.
Ezkon gaitezen biok!
Esan zaidazu bai!
-Ni zurekin eskondu?
Ni zurekin? Ja, jai!