Ituringo Arotza
G
Ituringo arotza, Erramun Joakin,
C
F C
G
haserre omen zaude zeren degun jakin.
C F C
Santuek ez laitekez fiatu zurekin
D G
San Kritobal urtuta joaliak egin.
Arotzak erran dio bere andreari:
- Urtu behar dinagu, ekarran santu hori!
- Gizona nora zoaz, bekatu da hori!
- Etzionagu erranen sekula nihori.
Ituringo garaile Ramuntxo Joakin
haserre omen zira zeren dudan jakin.
Konfesa zaitez ongi erretoarekin;
ez dute zer fidatu Santuek zurekin.
Kobrezko Santurikan inon bazarete,
egoten al zarete hemendik aparte;
baldin arotz horiek jakiten badute,
joaliak egiteko urtuko zaituzte.