OSKORRI
Furra Furra
A
D E
Gaur goizean jaiki naiz suerte onean
D
A E
A
tanke bat topatu dut neure kafesnean.
E A
Ez dakit zer daukagun bakea ala gerra
D
A E
A
baina nik badaezpadan egin dut puzkerra.
A
Furra, furra fandangua,
D
A E
A
hortxe duzu fandangua geure gustukua. (bis)
Neure arma bakarra dut akerdoia
hauspoari eraginez dirudi lehoia.
Eskua jaten badit on egin dezaion
Cervantesi holakorik gertatu zitzaion.
Furra,...
Zerbait egitekoan zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut ur-pistola batez.
Orain galdurik nago beldurrez beteta
muniziorik gabe gelditu naiz eta.
Furra,...
Eta orain banoa berriro ohera
bila ez badatoztik lolo egitera.
Bihar ikusiko da zer dagoen berri
jakintsuenak ere ezin du igerri.
Furra,...