Auskalo Gazte Asanblada-ren kantutegitik hartuta
Kitarrarentzako tablatura

BAUTISTA BAZTERRETXEA
---------------------------------------------------

----------------------------

Am
Bautista Basterretxe
Dm         Am
mutiko pijua,
neri gurdi-ardatza
Dm         E
neri gurdi-ardatza
Am         E
ostuta dijua.
C              G
Beltzak eta zuriak
           C
izango dituzu
        Am
neri gurdi-ardatza
Dm      E
neri gurdi-ardatza
Am       E    Am
emate'ez baidazu.

Gurdi-ardatzak ezik
itai ta arria
besteren behar gabe
badauzkat neriak;
sega, poto, labana,
gainera bostortza
ferian erosia
daukat nik zorrotza.

Nire idi pareak
dauzka zintzarriak
lepokitan zintzilik
koilarez jarriak;
gainera uztarriak
ta kopetakoak
ontza urre onekin
erositakoak.

Zeronek nahiko gauza
duzula diozu
baina gurdi ardatza
niri ostu didazu.
Pagatu behar duzu
larrutik ederki
ez ba duzu ardatza
entregatzen aurki.

Buru gogorrak ba du
berekin kaltea
ez dudan gauza nola
nahi duzu ematea?
Zentzuak galdurikan
aurkitzen zerade,
bestela behintzat horla
ariko ez zinake.

Gezur ta abar zabiltza
Bautista, tranpean;
Zu bezain gezurtirik
ez da probintzian;
Zure berri dakite
inguruko denak,
ibiltzen dituzula
gauza besterenak.


Ekarpenak [email protected]-era bidali
Hosted by www.Geocities.ws

1