PROMOZIO BIDEAK Berbategiaren beste atal garrantzitsu bat, berben promozioarena da. Promozioa, ikasgelaz ikasgela egin izan da. Postertxo baten bidez gaurko gazteek erabiltzen ez dituzten berbak, baina zaharrek erabiltzen dituztenak, izan dira jarri ditugunak. Honela, berbaren inguruko eztabaidatxoa plazaratu egin dugu. Bestalde, ikasgela bakoitzean "Geure berbategie"-aren atal bat itxiko da edozein momentutan ikasleek kontsulta dezaten. Proiektua berria den neurrian emaitzak ere ikusteko daude, hala ere, ikusten dugu batez ere ahozko arloa sendotze bidean dela, eta honen froga ikasleen arteko hitanoaren erabileraren gorakada litzateke. Hizkuntza formalari dagokionez, zera lortu da: Euskara Batuaren barruan Mendebalekoak diren formak lehenetsi egin dira, gainontzekoak baztertu gabe. Gure asmoa, ikasle eta irakasleez gain, proiektu honen epe ertaineko helburua urrutirago doa: Berbategiaren aleak bailarako zenbait leku estrategikoetan utziko ditugu parte-hartzaile aktiboak izan daitezen. ( Zaharren egoitzak, elkarte eta txokoetan ...)