EKINTZAK
Proiektu honen gidaritzapena HNP taldeari dagokio.
Bere gidaritzan hau egin, egiten eta egingo dugu:
1. Hiztegia osatu:
Berbategiaren irakurleak berbaren bat falta dela ikustean berbategie osatzeko aukera
dauka bi eratara.
Bata zuzenean koordinatzaileari emanez eta bestea helbide elektroniko honetara bidaliz:
geureberbategie@ euskalnet.net.
Berba bat erantsi ahal izateko hauxe da ekarri beharreko informazioa:
1. Berbaren izena 2. Berbaren esanahia 3. Informazio iturria.
2. Promozioa:
Hamabostero aukeratutako berba egoki bat bultzatzen da, ikasgela bakoitzeko
arbelean, berba idatzita duen orri bat itsatsiz. Esanahia eta adibide eta guzti.
3.Web orria egin:
Hiztegia zabala eta irekia denaren ideia garatzeko, web orriaren bitartez gero eta
zabalago eta irekiago egingo dugu. Bilatzaileetan berbategie hitza jarri ezkero berak
bidaltzen zaitu gure hiztegira. Arratia BHIko web orrian ere aurkitu daiteke.
Han formato ezberdinetan (Excel, Access, Word) kontsulta daiteke ordurarte
bildutakoa.
Lehenengo alea ikastetxean argitaratu ondoren Batxilergoko ikasleei
banatu zitzaien euren etxeetara eramateko eta bertan guraso, aitita-amama
eta auzokideekin birpasatzeko eta falta zena txertatzeko.