2007/10/04

 
 

 

 

 

 

 


2008ko Hitzarmenaren Plataforma

 

Berriro ere ELAren Atal Sindikalak hitzarmena negoziatzeari ekingo dio, betiko helburua gogoan duela: Euskal Administrazioko langileekiko ditugun alde ekonomiko-sozialak murriztuz joatea, parekatu arte.

 

Indarraldia:

Indarraldia urtebetekoa nahi dugu, baina negoziazioan lortzen diren edukien arabera luzeagoa ere izan liteke.

 

Euskotren-go langile guztiak jarri behar dira hitzarmenaren eraginpean, eta soldatak erabat gardenak izan.

 

Hitzarmen kolektiboaren 11. artikuluari beste idazketa bat eman behar zaio, Erantzukizun-plusaren inguruan Batzordean lorturiko akordioaren ondorioz.

 

Soldata-igoera

Helburukako ordainsaria finkatzea gure lehentasunetako bat izan behar da, Euskal Administrazioko langileekiko aldeak murriztu nahi baditugu.

Soldata-igoera orokorrak KPI-tik gorakoak izateko eskatzen dugu, langile guztientzat, eta baita igoera lineala soldata-arkua txikiagotzeko bestekoa izateko ere.

Larunbat, igande eta jai-egunetako prima eta gaueko prima igotzea, Euskal Administrazioko beste esparru batzuetan ezarritako zenbatekoekin bat etorriz.

Abenduaren 25a, Urtarrilaren 1a, eta Aste Nagusietako gauak bereziki baloratzea.

 

Azpikontratazioa

Herri-administrazioak, beren politikak aurrera eramateko asmoz (doikuntza, zergak jaitsi, eta interes pribatuei lagundu), aitzindariak izan dira azpikontratazioari dagokionez. ELArentzat, azpikontratazioa eta horrek berarekin daraman prekarietatea onartezinak dira. Tranbiaren lantegitik hasita, ELA-EuskoTren-en kanpaina bati ekin genion, azpikontratazioa salatzeko, eta iristerik ez dugun tokietan, eraginpeko taldeen lan-baldintzak hobetzeko.

 

Arau orokorrak:

Hitzarmen hau negoziatzean buruan dugun asmoa arauak eztabaidatzea, eta hitzarmenaren testuan sartzea da. Hartu dugun erreferentzia Administrazioaren Arauteria da, aurreko negoziazioan itundutakoa, eta Batzorde Iraunkorrean gainerako sindikatuekin adostutakoa.

 

Amatasuna.

Legea gainditzeko hobekuntzak eskatzen ditugu.

Ø  17 asteko baimena, amatasuna dela-eta.

Ø  Lanaldi-murrizketak, adingabea 12 urte bete arte.

Ø  Edoskitzaroko lizentzia, ordubete egunean, adingabea 12 urte bete arte.

Ø  3 urtera arteko amatasunaren lan-utzialdietan lanpostua gordetzea, soldata-maila guztietan.

 

Enplegua

Lan-poltsetako jendeari irtenbideren bat bilatzeko bermeak behar ditugu.

Bete gabeko lanpostu guztiak hornitzeko eta postu berriak sortzeko konpromiso sendoa eman behar dute, enpleguaren egonkortasuna eta kalitatea ziurtatu nahi bada.

Oraingo zerbitzuko plantilla finkoa handitu behar da.

Kanpoko deialdiak egiteko ere eskatzen dugu, aldi baterako langile beharrizanak garaiz betetzeko.

 

 

Bidaiak elkar trukatzea beste garraio-enpresa batzuekin.

Ezin dugu onartu enpresa bereko langileen arteko diskriminazioa. Zuzendaritzak neurriak hartu behar ditu, langile guztiek lan-baldintza berak izan ditzaten. (Bilbobus, Bizkaibus, Lurraldebus)

 

Oporrak

Oporraldiaren barruan hartu behar diren baja-egunak kontuan ez hartzeko eskatzen dugu.

Oporraldikoez gain, beste librantza-egun batzuk ere ematea proposatzen dugu, zerbitzualdiko 15 urte eman dituztenentzat. 15 urte betetzean 2 egun gehiago; 18 urte betetzean 3; 24 urte betetzean 4; 27 urte betetzean 5; 30 urte betetzean 6; 33 urte betetzean 7; 36 urte betetzean 8; 39 urte betetzean 9; eta 42 urte betetzean 10.

 

Bazkari-txartelak.

Gai hori arautzen duen artikulua aldatu behar da. Bazkari-txartelari zenbateko finkoa ezarriko litzaioke, baina oraingo prezioen mailakoa (10 euro).

 

Oporretako prima.

Eragile bakarrarentzako prima oporretako primaren kalkuluan sartu behar da.

 

Mugako ordutegia

Koadretako langileen sarrera- eta irteera-orduetan ez dago garraio publikorik, bestalde, bazkari-orduak aldatu egiten dira; eragozpen horiek nolabait konpentsatu beharko lirateke. Horregatik, mugako ordutegi berriak ezartzea proposatzen dugu, gure zerbitzu-taulekin hobeto egokitzeko.

 

                                   Sarrera             Irteera

Goizez                         05:30                15:00

Arratsaldez                   13:00                23:00

 

Bizitza- eta istripu-aseguruak

Istripu-aseguruaren poliza handitzea. Estaldura, heriotza-kasuetan.

Gidari-kobratzaileentzat, babes juridikoa isunen aurka, eta gida-baimenean galdutako puntuak berreskuratzeko ikastaroetarako diru-laguntza.

 

Gizarte-laguntzako (maileguak, eskola-laguntza, zapatak) diru-kopuruak eguneratzea.

 

Ordutegi-zenbaketa

Ordutegi-zenbaketaren berri eta lanaldi-luzapenaren berri langileari emateko prozedura aldatzeko eskatzen dugu. Gure ustez, langileari egindako lanaldiaren berri hilez hil emateaz gain, urtean behin txosten bat bidali behar zaio, non argi eta garbi zehaztu behar zaion zein den haren lanaldi teorikoa eta zein benetako lanaldia.

Ordutegi-zenbaketa amaitu eta hilabeteko epean eman beharko zen informazio hori; gehiegi sartuta edukiz gero, egunak hartzeko denbora nahikoa izateko.

Langilearen borondateaz kanpoko arrazoiengatik lanaldia luzatu bada, edo zerbitzualdia aldatu, aparteko ordu horiek 1¾ ratioan konpentsatuko dira.

Halaber, erabilgarritasun-primaren kobrantza aldatu ahal izateko eskatzen dugu, eta zenbaketa honela egitea: lan egindako ordu bakoitzeko, 1¾ hartzea.

 

Laneratu ez direnen ordezkoa.

Zerbitzuko taula desarautzea 80 bat eurogatik onartezina da. Aski frogatua geratu da Laneratu gabekoen Ordezkoa izatea arrisku psikosozialaren faktorea dela. ELAtik laneratu gabekoen postuetan txandakatzeko eskatu izan dugu, eta orain are gehiago eskatu beharko dugu, laster batean urteko egutegiak ezarriko direnez.

 

Bru orduak

Bitariko Batzordean lorturiko azken akordioa hitzarmenean txertatu behar da.

Gainera, lan egindako Bru ordu bakoitzeko, 2 orduko baimen ordaindua eskaintzeko eskatzen dugu, diru-pizgarriaren partez.

Bru eskuhartzeetan bazkaria edo afaria ordaintzea, eskuhartzea otordu horietan gauzatu beharrekoa denean.

 

Diru-bilketak leihatiletan eta autobusetan.

ELAtik geltokietan batez ere dauzkaten arazoei heldu nahi diegu, hau da, diru-bilketako prozedurei (bankuak, Prosegur, kutxa gotorrak...)

Gure ustez, enpresak diru xehean banatzen dituen kopuruak erabat zaharkituta daude (60 euro).

 

Hosted by www.Geocities.ws

1