inicio - hasiera   txalupaz nabigatzen index   f o r o

atr�s - atzera

   

Esaera zaharrak

 

"A, zer parea! Karakola eta barea!"

"Adiskide onekin, orduak labur."

"Aditzaile onari, hitz gutxi."

"Aita biltzaileari, seme hondatzaile."

"Aldi luzeak, guztia ahaztu."

"Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana, ez da inoiz faltako."

"Arranoak lumak behar, txepetxak ere bai."

"Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez."

"Asko daki zaharrak, erakutsi beharrak."

"Aurrera begiratzen ez duena, atzean dago."

"Askoren mina, tontoen atsegina."

"Bakoitzari berea, eta beti 'adiskide'."

"Balantza duen aldera erortzen da arbola."

"Beltz guztiak ez dira ikatz."

"Bere etxe pobrea, erregearena baino hobea."

"Berri gaiztoa bera zaldi."

"Beste lekutan ere, zakurrak oinutsik ibiltzen dira."

"Bi etxetako txakurra, goseak jan."

"Burla minena, egia dioena."

"Dagonean bonbon, ez dagonean egon."

"Dakizunaz gutxi mintza zaitez, ez dakizunaz bat ere."

"Denbora badoa eta gu harekin."

"Dezagun gutxi, dezagun beti."

"Edozein txoriri, eder bere habia."

"Egiak esan eta adiskideak gal."

"Eguzki bera, on ala gaiztoentzat."

"Esana esan, emana eman."

"Eroriz, eroriz, oinez ikasten da."

"Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman."

"Gehiegi baino, aski hobe."

"Gezurra esan nuen etxean: ni baino lehenago kalean."

"Gogoa den tokian, aldaparik ez."

"Gure beiak erro handiago eta zuenak esne gehiago."

"Harri ibiliak goroldiorik ez, erle uxatuak aberaskarik ez."

"Hitzontzi, hutsontzi."

"Hobe da oinez eta segurora, eta ez zaldiz eta zulora."

"Ihaurk egin dezakeana ez utzi besteri egiten."

"Izena duen guztiak izatea ere badauke."

"Lagun onak, ondu; gaiztoak, gaiztotu."

"Lan baratza, lan aratza."

"Lan lasterra, lan alferra."

"Lur bigunean, zulo handia."

"Mihiaz egiten den mina, da azken sendatzen dena."

"Nola bizi, hala hil"

"Ohitura gaiztoa, berandu ahaztua."

"Txakur zaunkaria, gutxitan ozkaria."

"Txori ttattarra, abesti ttattarra."

 "Umearen zentzuna, etxean entzuna."

"Urrun helduko da, baratz doalarik, geratu gabe doana."

"Urte askotan, txapela kaskoan."

"Zapatak zapata jagoten du, abarkak abarka ez."

"Zozoak beleari ipurbeltz."

"Zuri guztiak ez dira irin."

 

www.eitb24.com egunero berri bat

 

 


1
Hosted by www.Geocities.ws