Hamaika ispilu ganbil

Kritikaren egilea: JOSU TELLETXEA

  

Izenburua: Hamika ispilu ganbil

Egilea: Asel luzarraga

Diseinua: Ikerder S.L.

Argitaletxea: Labayru Ikastegia

  

Idazle baten euskarazko lehenengo liburuaren aurrean aurkitzen gara. Asel luzarragak (Bilbao, 1973) Euskal Filologia eta ikasi eta irakasten du.

Nahiz eta Aselen etxeko hizkuntza euskara ez izan, hizkuntza honetan liburu bat argitaratu izana, deigarria egiten da. Hamaika ikusteko jaioak gaude. Eskerrak bere amonari txikitatik euskara irakatsi baitzion.

Sei urterik gora ipuinak idazten zituen. Aizu!,  Zer eta Deia aldizkarietan. Hau lehenengo nobela dugu, bigarrena bidean.

Liburu honek ezaugarri deigarri bi nagusi ditu: bata, elkarrizketak bizkaieraz eta narrazioak batuaz egiten dituela, eta bigarrena, dragoi-bola marrazki bizidunen pertsonaiekin fikzio pasarteak tartekatzen dituela. Zoritxarrez ez nintzen egon liburuaren aurkezpenean, zeren eta dragoi-bolaren kontuaren arrazoia azalduko zuen edo saiatu behintzat. Bai norbaitek eskatuta edo idazle berak bere kabuz.

Istorioa, Unax irakasle berriaren harremanenen inguruan biltzen da. Amodio eta sexu kontuak narrazioaren muina bilakatzen delarik. Noizbait dragoi-bola marrazki bizidunak agertzen zaizkigula.

Nire iritzi subjektiboan, iritzi guztiak bezala, pasarte errealak eramangarriak,  irakurterrazak, arinak dira, aldiz, pertsonaien gogoetak eta alegiazko munduaren paragrafoak deskribatzen dituzten atalak ulertezinak bilakatu zaizkit. Behar bada ez dut ulertu idazleak adierazi nahi zuen mundua, ez eta, saiakera askorik egin ere baina honela gertatu da.

         Liburu arin bat izatea espero nuen, baina zenbait atal ez dut ulertu, eta azkenean hari batzuk josi baditut ere beste batzuk airean edo lekuz kanpo iritzi diet.

Zera gura nuke, beste batek liburua irakurtzea eta bere ustez liburuaren nondik norakoa komentatzea. Zentzua topatu nahian trabatu naiz nobela honetan, behar bada ez dauka irakaspenik.

Hosted by www.Geocities.ws

1